Bi aldeen arteko tentsioa baretzeko balio duen bilera

  • Kataluniarekiko “gatazka” bat dagoela onartu dio Sanchezek Torrari atzo egindako bileran. Negoziaziorako bidea ireki dute. Independentistek hainbat ekintza antolatu dituzte gaurko, Bartzelonan egingo den Ministroen Kontseilua arbuiatzeko.


2018ko abenduaren 21ean - 10:14
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Batak bestearen beharra duela argi geratu da azken asteotan. Gainera zetorkien ekaitza baretu asmoz bildu ziren atzo Bartzelonan Pedro Sanchez eta Quim Torra, Espainiako eta Kataluniako Gobernuen arteko negoziazioa mahai-gaineratzeko. Andaluzian sozialistek jasotako kolpeak bazterrak nahasi ditu Espainiako Estatu osoan, baita euren barnean ere. Estatuko aurrekontuak onartzeke daude oraindik, eta PSOEk badaki PDeCAT Alderdi Demokrata Europar Katalanaren eta ERC Esquerra Republicanaren bozak behar dituela. Generalitateak, aldiz, lehenik Espainiako Gobernuak Kataluniarekiko duen jarrera aldatzea nahi du.

Sei lagun bildu ziren Bartzelonako Pedralbes jauregian atzo iluntzean; hiruna alde bakoitzetik. Quim Torra presidenteaz gain, Pere Aragones presidenteordeak eta Elsa Artadi Generalitateko ekonomialariak hartu zuten parte. Espainiako Gobernuaren aldetik, bestalde, Pedro Sanchez presidentea, Carmen Calvo presidenteordea eta Meritxell Batet Lurralde Politikoa ministroa izan ziren bertan. Azken honek egin zituen adierazpenak prentsan: “Ez dugu 155. artikuluari buruz hitz egin, ezta autodeterminazio eskubideari buruz ere, ez baitute edukiko”.

Bi aldeek zabaldutako komunikatuak argi islatzen du: ez zen batasunik egon. Ez zituzten egoerak ikuspuntu eta hitz berekin azaldu. Dena dela, biek ala biek adierazi zuten Kataluniarekiko “gatazka” bat dagoela, eta horren jatorrian bat etorri ez arren, “konponbide” bat aurkitu behar zaiola. Urtarrilean berriz bilduko direla esan zuten: Generalitatearen aburuz “soluzio demokratiko” bat emateko, eta Espainiako Gobernuaren hitzetan, “segurtasuneko eta legezko marko juridiko baten barruko erantzun” bat aurkitzeko.

A21, ez nolanahiko eguna

Bileraren biharamunean ez da giro Bartzelonan. Probokaziotzat jotzen dute independentistek Espainiako Ministroen Kontseilua bertan biltzea. Goizeko lehen orduetatik ANCk dei egin die subiranistei trafikoa kolapsatzeko –goizeko zazpiak aldera, AP-7 eta A-2 geratu dituzte–, eta ondoren, ERC, JxCat eta CUPek antolatuta, “herriaren kontseilu bateratua” egingo dute Ministroen Kontseilua bilduko den Llotja de Mar egoitzaren alboan.

CDRek ez dute bat egin. Egoitza blokeatzeko dei egin dute, “kaleak hartu eta barrikada egiteko”. Arratsaldeko manifestazio bateratuan, aldiz, denek hartuko dute parte.

Bestalde, karga poliziala ez da nolanahikoa izango. La Directa aldizkariak jakitera eman duenez, istiluen aurkako 1.400 mosso baino gehiago egongo dira Katalunia osoan, eta Espainiako poliziak beste 750 eraman ditu. Horrez gain, 500 Guardia Zibil inguru ere lanean arituko dira. CDRek adierazi dute ez dutela ahazten abenduaren 6an Gironan eta Terrassan mossoek izan zuten jarrera.

Amaitu dute gose greba

Generalitateko azken bost presidenteek hala eskatuta, amaitutzat eman dute gose greba Jordi Turull, Jordi Sanchez, Josep Rull eta Joaquim Forn preso politiko katalanek. Aurreneko biek 20 egun zeramatzaten, eta beste biek 17. Haien bozeramaile Pilar Calvok adierazi duenez, “helburuak” bete ditu protestak, “astindu beharreko kontzientzia guztiak” astindu direla esanaz. Presoek independentista katalanei, gaurko egunez kalera ateratzeko eta protesta zein ekintzetan parte hartzeko eskatu diete.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude