Bettan Hoqui Zalgizeko (Zuberoa) laborari gaztea da. Duela 10 urte familiako etxaldean instalau zen. Ofizioan gehienik maite dituen lanetan udan ardiekin bortuan egoitea da. Larraineko Bostmendietan ardiak deizten ditu eta gasna ekoizten. Hartzaren gaiak oso kezkatzen du.
Nolako etxaldea da Jauregiberrizaharrea?
Gure etxaldea Zalgizen da. Baditugu 35 hektarea pentze bainan zinez barreaturik: Zalgizen, Irurin eta Barkoxen. 350 ardi buru beltz baditugu, 8 euskal xerri eta 5 pottoka. Esne guzia gasnatzen dugu etxean. Bortuan deizten eta gasnatzen dugu, uztaila bukaeraino. Amarekin lan egiten dugu etxaldean. Bortuan Bostmendietan gira (Larraine), bakarrak gira olhaltian (etxolan) eta marroak berant ezartzen ahal ditugu (abuztuan).
Hi instalatzean, bide berri batzu jorratu nahi izan dituk...
Nahi nuen lehen gauza zen bortuan deizten berriz hastea. Ttipitan amarekin aritu nintzen, bainan geroztik ez. Bazen ia 20 urte ez ginuela bortuan deizten. Instalatu naizelarik, berriz hasi naiz eta gurasoek untsa lagundu naute, haiek baitituzte belar guziak egin lehen urteetan etxean. Nik astian uen bortuan egoiteko eta artzain ofizioaren eta gasna egiten ikasteko. Ene ikastaroetan, ekologikoan ziren etxaldeetan ibili naiz. Eta etxean gauza berdina egiteko asmoz nintzen. Bihi egiteko lurrak 3,5 ha ditugu. Gure sistiman ez genuen lur aski rotazioen egiteko. Ondorioz, bildotsen sortzeko sasoia berandu dugu : ardiak udaberrian erdiz, kanpoan bada bazka eta zereala gutiago emaiten dugu. Ardi arraza aldatu dugu ere : manex buru gorritik buru beltzerat. Bortua hobeki baliatzen dute buru beltzek eta den-bora luzeagoz egoiten dira mendian.Udazkenean, ez dugu prisarik jausteko, ardiak egoiten dira urria erdiraino (lehen, irailaren 15-20an jausten ginen). Ardi saldo osoarekin igotzen girenez (bortuan deizteko), kasik beste hilabete bat irabazi dugu udaberrian ere. Aurten hasi dugu ekologikoari buruzko konbertsioa.
Hartzaren gaiaz hire kezkak agertu dituk uda hasieran, mintzaldi batzutan parte hartuz...
Bai noski kezkak baginituen borturat joan baino lehen, ez baiginakien nola pasako zen uda. Han izaitez bost hilabetez, segur beldurra badugula hartza etor dadin gure ardien atakat-tzera. Erasorik ez da izan Zuberoako bortuetan (Hautes-Pyrénéestako erasoa, elgarrizketa hau egin ondoren gertatu da). Ariege-ko (Pirineo-ekialdean) artzainen esperientziari so eginez ere, ez dugu utzi nahi hartz hori instalatzen, baitakigu nola pasatzen diren gauzak han eta zoinkezka haundia duten. Ainitz pagaturik ere ardi hila, guk ez dugu beldur horrekin bizi nahi bortuan. Ez dugu onartzen ahal pagaturik izaitea ardiak sofrituz hartzaren bazkatzeko joaiteko.
Batzuk diote ez dutela bi hartzek artzaingoa zangoz gora igorriko...
Aurten jadanik badira artzain batzu borturat joan ez direnak, arriskurik ez hartzeko. Erasorik izan ez zelarik oraindik. Xiberuan, guk bezala, batzuk badute zinez bortuaren beharra beren etxaldearen biziarazteko. Bainan ainitzek badute lur frango etxaldearen ondoan eta borturat badoaz familiako historian baita,tradizioa baita eta plazerra ere. Ardi gutirekin badoaz, eta bortuan gogortzen hasten bada, berehala geld-tuko dute. Laster ardi ainitzez gutiago izaiten ahal da bortuan eta nik irrisku bat bezala ikusten dut artzaingoarentzat.
Geroari buruz, nun ikusten dituk kezkak eta esperantza punduak laborantza sektorean ?
Kezka bat da ikustea mementoan Ariege-an nola sofritzen ari diren artzainak eta nola Estatuak ez duen deus egiten hauen laguntzeko, lotsagarria da. Ibar horietan bada odola eta ez dira prest hola abandonatzeko.Ikusiz Estatua nola tematua den, nabari da bortizkeria, tensioa, goratzen ari dela eta ez dakigu nola bukatuko den. Nik esperantxa dut laborari ezdiren jendeen sustenguan. Zinez guti gira laborariak populazio osoaren arabera. Orai arte jendek, gure ekoizpenak maite dituztenek, defendatu gaituzte gauza ainitzentzat, bai Laborantxa Ganbara muntatu delarik,bai ahateen krisa izan delarik... Hemengo bortueri lotua bada jendea, ez badu nahi dena zikintzen ikusi, herrietako bizia nahi badu, sustengatu behar gaitu. Mobilizaziorik gabe ezda deus mugituko.
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]
Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.
Euskal Herriko Laborantza Ganbera elkartearen hogei urteak ospatu zituzten asteburuan Ainhize-Monjolosen. 2005eko urtarrilaren 15 hartan sortu zuten Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako laborantzaren garapena –hori bai, iraunkorra eta herrikoia izan nahi duena–... [+]
Contigo-Zurekinek proposatutako idatzian azaltzen da Europako eta Hego Amerikako merkatari erakunde nagusien arteko hitzarmen berriak muga-zergen deuseztatzea ekarriko lukeela, bertako ekoizleak, txikiak bereziki, kaltetuz. UPNk, EH Bilduk, PPk eta Voxek mozioaren alde bozkatu... [+]
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen hasiak dira.
Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]
Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]
Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak erronka ezarria dio bere buruari: Euskal Herri osoko sagar eta sagardogileak biltzea. “Sagardoaren kultura lurralde osoan dago, eta lurralde osoan mantendu dira sagardotarako sagarrak”, esan digu Unai Agirrek, sor-markaren... [+]
“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar zukuaren bueltan eta sagarrondoz inguratutako lorategian elkartu gara. Hau ez... [+]