"Eusko Jaurlaritzak pertsona nagusientzat eskaintzen duen BetiOn teleasistentzia-zerbitzuan, errieta egiten dizute zerbitzua euskaraz eskatzen baduzu", salatu du Igor Odriozola txiolari euskaldunak, jasan duen tratu mespretxagarria deskribatzen, non eta amarentzat larritasuneko laguntza behar zutenean. Hari batean kontatu du Odriozolak gertaera tamalgarria, eta hona artikulu gisa ekarri ditugu bere hitzak.
Hona Odriozolaren kontakizuna:
"Duela urte batzuetatik daukagu etxean jarrita Jaurlaritzaren BetiON zerbitzua, 88 urteko amarentzat. Hasieran, lepokoa jarri zioten, baina router moduko aparatu bat ere jartzen dute etxean, edozein larrialdi izanez gero aparatu horretako botoi gorria sakatzeko.
Aste Santuaren aurreko asteburuan, ama ohi baino gehiago nekatzen hasi zela iruditu zitzaigun, eta adi geunden norantz eboluzionatuko ote zuen. Martitzenean (apirilak 12), merienda eman eta egongelara eraman genuenean (17:15), arnasa arin hartzen ari zela-ta, botoia baliatu nuen.
Esan zidaten mediku batekin jarriko nindutela, eta, luze jo gabe, ahots batek: "Me puedes contar un poco lo que os pasa?" Orduan, galdetu nion ea mediku euskaldunik ez zegoen, eta esan zidan itxaron egin beharko nuela eta deituko zidatela haiek telefonoz. Eskegi egin zigun deia." Minutuak pasatzen hasi ziren, gu deiaren zain, eta urduri jartzen hasi nintzen amak gero eta arnasa estuagoa zuela ikusita, eta deirik ez. Berriro deitu nuen, eta esan nien mesedez norbait edo anbulantzia bat bidaltzeko ahalik eta lasterren, gauza okerrera zihoala zirudien eta.
Gertatutakoa azaldu nion BetiON zerbitzuko langileari, eta esan zidan, honela, inolako pudorerik gabe: "Tanto te cuesta hablar en castellano?". Nik hasieran ez nuen ulertu zer ari zitzaidan esaten, baina erreakzionatu nuenean, esan nion: "Zeeeer...? Zer ari zara esaten...?
Eta, orduan, langile hark esan zidan: "Estás poniendo el idioma por delante de la salud de tu madre". Esan nion izugarria iruditzen zitzaidala esan zidana, prentsara idatziko nuela eta emateko bere izena. Baina bidaltzeko anbulantzia bat lehenbailehen...! Berriro eskegi zidaten deia, eta zur eta lur geratu nintzen.
Ez nekien zer egin behar nuen, berriro deituko zuten... Eta, azkenean, ama pixka bat lasaitu nahian ibili ostean, SOS deietara deitzea erabaki nuen. Dei horretan niharduela, betiONeko aparatua aktibatu zen.
Egoera azaltzeko esan zidaten, eta esan nien dagoeneko bidean zela anbulantzia. Hala, amaitutzat eman zuten komunikazioa berriro. Zorionez, laster etorri zen anbulantzia bat, eta Mendaroko ospitalera eraman zuten ama.
Negargarria da holako zerbitzu bat euskaraz eskatzeagatik Jaurlaritzako langile baten errieta moralista entzun behar izatea. Arazoa ez da nik zerbitzua euskaraz eskatu izana, baizik eta betiONek ez daukala prest mediku euskaldun bat, erdalduna daukan bezala.
Zerbitzua, hilero ordaindu duguna, erdaraz baliatu izan bagenu, berehala hartatuko gintuzten. Baina euskaraz eskatzeagatik, zain egon behar izan genuen (halako egoera batean horrek suposatzen duen guztiarekin), eta are langile baten errieta moralista jasan behar izan nuen.
Horrelako gauzek oso-oso-oso gaizki sentiarazten zaituzte, eta benetan pentsarazten dizute ea ez duzun ondo jokatu eta zalantzak sortzen zaizkizu zure amaren osasuna deskuidatu ote duzun. Eta hori euskaldunok egunero bizi dugunaren adibide bat baino ez da. Beti bigarren mailako.
Aski da, euskaldunon hizkuntza-eskubideak ez dira bermatzen Euskal Herrian, eta, gainera, gaizki sentiarazten gaituzte eskubideak aldarrikatzeagatik. Geratzen zaidan bakarra Behatokian eta Twitterren salatzea da, baina pasatako momentu txarra ez dit inork kenduko. #BetiTXAR"
Odriozolak @BetionEJGV Twiterreko kontua aipatu zuen atzo hari honetan, baina kontu horretatik ez dago erantzunik. 2019tik geldi dahoen kontua dela dirudi. Odriozolak dioen bezala, BetiON ordainpeko kontua da; baina webguneko estekan prezioari buruzko informazio esteka ez dabil. Irudia "Nola eskatzen da" informazio orritik atera dugu; bertan zehazten ez den gauza bat, dirudienez, honakoa; SE PIDE EN CASTELLANO.
Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.
Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]
Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuluaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]
“Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]
Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]
Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.
Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]
Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]
Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]
Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.
---------------------------------------------------------
Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]
Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]
Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]