Bullyingaren biktima izan ohi da beti edo ia beti eskolaz aldatzen dena, baina sistema justu batean, erasotzailea kaleratu beharko luketela adierazi du ikastetxe bateko zuzendariak. Eztabaida piztu du gaiak, afera konplexuagoa dela azaleratuz.
Eskola batetik bestera bakarrik ez, ikastetxe berean baina gela batetik bestera ere mugitzen dituzte ikasleak, eta sarri jazarpena jasaten dutenak dira aldatu behar dutenak. “Injustizia” honen kontra eta zuzendariaren hitzen alde egin du askok sare sozialetan, baina “soluzio” horren itzalak agerian utzi ditu hainbatek: batetik, sarri talde fenomenoa da bullyinga, ez dago erasotzaile bakarra, taldeak babestutako jazarpena eta kutsatutako giroa baizik; bestetik, batzuetan, hain dago kakaztuta egoera, zigorra baino gehiago arnasa dela biktimarentzat eskolaz aldatzea, ikastetxe berean jarraitzeak sufrimendua areagotuko liokeelako eta hark behar eta nahi duena entzutea jarri behar da lehen lerroan; hirugarrenik, jende ugarik nabarmendu du arazoa gainetik kentzea eta arazo hori beste leku batera eramatea dela erasotzailea beste ikastetxe batera mugitzea, eskuak garbitu ordez aurre egin behar zaiola gertatzen ari denari.
Bullyingaren aurkako protokoloek maiz huts egiten dutela eta fokua erasotzailearengan jarri behar dela, horretan ados dago gehiengoa: batzuen ustez eskolaz aldatu ordez bestelako zigorren bat eraginkorragoa litzateke (komunitatearentzako zerbitzuren bat egitea, astebetez etxera bidaltzea…). Beste batzuen esanetan, zigorra ez, lanketa da behar dena: arazoaren errora jo eta erasotzailearen jarrera eta egoeratan sakondu, harekin orpoz orpo aritu, behar izanez gero orientatzailea, psikologoa, gizarte zerbitzuak… baliatuz. Behar bezalako lanketa batek, baina, denbora eta baliabideak eskatu ohi ditu.
Eta gurasoek zer diote?
Erasotzailearengan bakarrik ez, askok gurasoengan ere jartzen dute fokua, jazartzen ari den ikaslearen jarreran eragiteko etxekoen esku-hartzea erabakigarria delakoan. Beste era batera esanda, gurasoei dagokie gazte horren jokabidea aldatzen saiatzeko ardura hartzea, dio hainbatek.
Kontuak kontu, kasuak eztanda egin duenean hartu beharreko unean uneko erabakien gainetik, prebentzioa eta epe luzerako estrategiak izan beharko lukete bidea, gaiaz behin eta berriz hitz egitea, jazarpen egoerez eta horietan parte hartzen duten rol ezberdinez (Kiva metodoak egiten duen gisan) eta elkarren arteko hartu-emanen eraginaz jardutea eskolan (Oiartzungo ikastolan bezala), harreman osasuntsuak eraikitzea helburu.
Bullying kasuetara ez iristeko onena elkarren arteko tratu onak sustatzea dela sinetsita, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 67 ikastetxek parte hartzen dute Nafarroako Laguntza programan. Ikasleekin enpatia, bizikidetza, komunikazio asertiboa… lantzeko prestatzen... [+]
Incel, cyberbullying, sexting, catfishing, ciberbating, doxxing, gaslighting, grooming, sextorisioa… Azkenaldian, gizakion jokabide ezkor guztiak eremu digitalean “tag-eatuak” izaten ari dira, badirudi eremu fisikoan genituen adierazpenek ez dutela balio... [+]
Nafarroako hamabost ikastoletan txertatu zuten KiVa programa finlandiarra 2016an. Honekin fokua jarri zuten eskola-jazarpenaren prebentzioan eta tratamenduan. Ikastolen elkarteak prentsaurrekoa egin du programa baloratzeko eta adierazi du emaitza “oso positiboa” izan... [+]
Erraza al da eskola-jazarpena antzematea eta moztea? Erremintak gero eta gehiago dira, "baina ez da protokolo kontua", bullyingaren aurrean ikastetxeek oro har ez dutela nahikoa arreta jartzen, ez direla behar adina inplikatzen eta ematen duten erantzuna ez dela aski... [+]
Maiatzaren 2a, Bullying-aren aurkako Nazioarteko Eguna izan da, eta horregatik, eskola jazarpenaz aritzen den hizlari Iñaki Zubizarretagaz (Getxo, 1972) mintzatzeko aukera izan dugu. Bere fisikoari erreparatuta, inork ez luke esango saskibaloi jokalari profesional ohiak... [+]
Eskola-jazarpenaren kontrako egunean, joan den ikasturteko datuak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak: 157 bullying kasu identifikatu dituzte EAEko ikastetxeetan, aurreko ikasturtean baino 28 gehiago. Bigarren Hezkuntzan izan dira kasu gehienak, eta hitzezko erasoak izan dira... [+]
Lucasek 13 urte baino ez zituen, urtarril honetan bere buruaz beste egitea erabaki zuenean. Homosexuala zelako auzoan eta batez ere eskolan jasaten zuen jazarpenak eraman du heriotzara, gurasoek salatu dutenez. Bullyingaren eta homofobiaren aurkako borroka eztabaidagai jarri du... [+]
Pasa den ikasturtean Hezkuntza Ikuskaritzak eskola jazarpen gisa identifikatutako kasuen berri eman du Eusko Jaurlaritzak: 157 kasu guztira –aurreko ikasturtean 129–, gehienak DBHn gertatu dira eta hiru kasutik bat ziberbullyinga izan da.
Haurtzaroan adbertsitateak bizi izan dituzten haurrek motxila zamatuta eramaten dute eskolara, eta eskolan bizi duten esperientziak are gehiago zamatu ohi die motxila. Egoera hauetan hezkuntzak eta hezitzaileek egin dezaketenaz mintzatu zaizkigu Gema Lasarte eta Beatriz Garai... [+]
LGBTfobiaren adibide lazgarriak ugariak izan dira 2021ean, Euskal Herrian eta munduan. Andaluziatik iritsi da azken kolpea: 20 urteko emakume batek bere buruaz beste egin zuen abenduaren 28an, lesbiana izateagatik bortizki jazartua izan ostean. Lau salaketa jarriak zituen.
Urtetako eskaera errealitate bihurtu da ikasturte honetan: Eskoziako ikastetxe publiko guztietan, sexu identitate anitzek lekua dute hezkuntza curriculumean. Aniztasun hori ikusgai egiteaz gain, ikasle ez heterosexualen eskola-esperientzia hobetzea eta bullyinga murriztea ere... [+]
Identifikatutako kasuen ehuneko handiena Bigarren Hezkuntzan izan dira, ehun kasutik 63. Azpimarratu beharrekoa da jazarpen hauen %25 internet, sare sozial edo bestelako bitarteko zibernetikoen bidez egin dela. Bestalde, ISEI irakats sistema ebaluatzeko eta ikertzeko erakundeak... [+]
17 urteko neska batek bere buruaz beste egin du Galizian, bisexuala zela esan zuenetik eskolakideengandik jasan zuen jazarpenaren ondorioz. Galiziako dozena bat LGBTI+ elkarte oso gogor mintzatu da, fokua erasotzaileengan jarriz: “Bisexual izateagatik gorroto zuen eta hala... [+]