Betharramgo indarkerien berri “komunikabideen bidez” hartu izana zehaztu du Baionako apezpikuak

  • Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die Betharramgo ikastetxean behin eta berriz bortxatua izandako Vincent Destaisek, bere haserrea adierazteko eta "biktimentzako justizia" galdatzeko. Ipar Euskal Herriko haur andana pasa izan zen ikastetxe horretatik, eta salaketa jarri dutenen artean ere badira batzuk.


2025eko martxoaren 14an - 07:00
Martxoaren 13ko prentsaurrekoa, Baionan. Elizaren baitan izandako indarkeria eta bortxaketei begira egondako "omerta" aitortu du Ailletek. Bixente Vrignon

Lestelle-Betharramgo kasuaz gain, orokorrean ikastetxe katolikoetan bideraturiko indarkeriak eta bortxaketak "hamarkada luzeetan" isildu izana aitortu du Marc Aillet Baionako apezpikuak martxoaren 13ko prentsaurrekoan: "Gauza batzuk genekizkien eta gordetzen genituen, baina ez soilik Elizak, jendarteak ere". Indarkeria horiei begira egondako "omertà" aitortu du apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destais eta biktimen entzuteko egituraren parte den Laurent Bacho apaiza ondoan zituela.

Hala ere, Lestelle-Betharramgo kasuaren berri "komunikabideen bidez" ukan zuela zehaztu die kazetariei apezpikuak. Hori entzunda, bertan zeuden biktima batzuek beraien kexua bideratu diote: "Denek zekiten! Denek zekiten umeen martirizatzeko lekua zela Betharram. Ez erran gezurrik, nahikoa da!".

1960ko eta 1990eko hamarkaden artean pairaturiko indarkeriengatik edota bortxaketengatik, orotara 110 bat lekukotasun eta 70 bat salaketa aurkeztu dituzte –baina hitza hartu duten ikasle ohiek zehaztu dutenari segi, gehiago etorriko dira–. Orotara hamar bat apez, zaindari laiko edota ardurak zituzten ikasle zaharragoak dituzte jomugan –gehienak zenduak, baina guztiak ez–. Zuberoatik hurbil, Ipar Euskal Herriko haur andana pasa izan zen ikastetxe horretatik, eta salaketa jarri dutenen artean ere badira batzuk.

Prentsaurrekoa eskaini dute martxoaren 13an Baionan, "Elizak sentituriko lotsa" aitortzeko eta "biktimei begira elkartasuna" adierazteko. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die Betharramgo ikastetxean behin eta berriz bortxatua izandako Vincent Destaisek. Ikastetxe horretan behin eta berriz errepikaturiko indarkeria eta bortxaketa kasuei buruzko egia eta justizia eskatzeko antolaturiko Mouv’Enfants elkarteko presidentea da Destais. Zortzi eta hamaika urte artean behin eta berriz bortxaturiko umea izan zela oroitarazirik, dozenaka biktimek pairatu "krimenak" salatu ditu.

Betharramgo kongregazioaren "erantzukizuna" aitortu zuen martxoaren 4an Baxo apaizak, AFPri eskainitako elkarrizketan. Jakitera eman duenaz, kongregazioak diruztaturiko batzorde independente bat abiatu dute sexu erasoen eta bortizkerien "arrazoiak" identifikatzeko. Kongregazioko kideak eta ume zirela erasotuak izandakoak entzuteaz gain, artxibo bilaketa lan bat ere abiatuko dute. Baxok iragarri duenez, irakasle eta zaindari laikoen bortizkeriaren eta sexu erasoen biktimei kalte ordainak emanen dizkiete. Orain arte, Elizako erasotzaileen biktimei bakarrik zizkien kalte ordainak bideratzen CRR Aitortza eta Erreparazio Batzordeak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


2025-04-11 | ARGIA
Uztaritze, Domintxaine eta Angeluko hiru ikastetxetan izandako hamahiru eraso salatu dituzte

Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]


85 urteko espetxe zigorra eskatu dute Hondarribiko surf irakasle erasotzailearentzat

11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Betharrametik Uztaritzera, ikastetxe katolikoetako indarkeriak argiratzeko lekukotasunak

Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]


Hamahiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote Mario López Gernikako saskibaloi entrenatzaileari

Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.


25 urtez 300 haur bortxatu zituela aitortu duen zirujauaren aurkako epaiketa hasi da Frantzian

1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.


2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


Lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Irungo irakasle bati, Txingudi Ikastolan ikasle bati sexu abusua egiteagatik

Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.


2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


Eguneraketa berriak daude