Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira azken egunetan. Oraingoz, 30 bat lekukotasun bildu dituzte, baina baliteke gehiago ere etortzea.
Iazko urri hastapenean hasi ziren Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko apez eta zaindari ohien indarkeriak argiratzen eta horien kontrako salaketak jartzen. 1960ko eta 1990eko hamarkaden artean pairaturiko indarkeriengatik edota bortxaketengatik, orotara 112 lekukotasun eta 72 salaketa aurkeztu dituzte –baina hitza hartu duten ikasle ohiek zehaztu dutenari segi, gehiago etorriko dira–.
Bertan gertaturikoak oihartzun egin die Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabier kolegio katolikotik pasatakoei ere. Bietarik pasatako ikasle ohi baten salaketak jarri du fokua Uztaritzeko ikastetxearen gainean, hain justu, bertan ere bortxatua izanagatik jarri duelako salaketa. Uztaritzeko kolegioan zegoela, 1983. urtean "bortxaketa, tratu-txarrak eta kolpeak" jaso izan zituela zehazten du otsailaren 17an aurkezturiko salaketan. Lapurdiko ikastetxe horri dagokionez, oraingoz, beste 30 bat lekukotasun bildu dituzte, direla indarkeria fisikoak zein psikologikoak, humiliazioak edota bortxaketak argitaratuta. Betharramgo kasuan bezala, Facebook sare sozialetik abiatu da pairaturikoa salatu eta kolektiboki erantzuteko dinamika.
Lestelle-Betharramgo ikastetxetik pasatako Alain Esquerrek bazekien: "Hamaika Behtarram agertuko dira Frantzian". Hori ari da gertatzen, azken egunetan inguruetako beste hainbat ikastetxe katoliko direlako jomugan: Monléon-Magnoac (Pirinio Garaiak) Notre-Dame de Garaison ikastetxea, Akizeko (Landak) Notre-Dame du Sacré-Cœur... Mediabask komunikabideari Donapaleuko Etchecopart ikastetxea ere aipatzen dio, Betharramgo auzian aipatzen den Carricart apezak ikastetxe horretan jardun zuelako 1982 eta 1988 urteen artean. Ez du dudarik, hor ere, "bortxaketak egon zirela".
Erasotuen arteko sareak indarra ematen badie ere, ez da ariketa erraza iraganeko traumei begira jartzea: "Nire buru osasuna zaintzen dut orain. Ehortzi genituen gauza asko berriz jalgitzen dira, eta, psikologia mailan, saiatzen gara ziklo negatibo batean ez erortzen", azaldu dio Berria-ri Michel izeneko erasotu batek.
Ondokoa adierazi du Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioko zuzendaritzak sare sozialetan: "Ez dugu uste gure begirada bizkor desbideratu dezakegunik, ezta erran dezakegunik ere guri ez doakigula, gertaera horiek aspaldikoak izango direlakoan. Testigantza horiek ez dira iraganari begira soilik, gaurko egunean behartzen gaituzte entzutera, ulertzera eta ekitera".
Mediapart aldizkariak hilabete honetan ateratako adierazpen eta dokumentuek erakusten dute Frantziako Lehen ministro eta Paueko (Biarno) auzapeza den François Bayrouk 1990eko hamarralditik bazuela gertakari horien berri. Bayrouk gezurtatu egin du informazioa, baina lekukoek dioten gisara, "denek zuten Betharrameko indarkerien berri". Funtsean, erasotu batek salaketa jarri du Bayrouren kontra, "delituak eta faltak ez salatzeagatik".
2024. urte hastapenean abiatu zuen ikerketa juridikoa Paueko auzitegiak, eta prokuradoreak lehen urratsa eman zuen iragan astean. Bere agindupean, hiru gizon atzeman zituzten otsailaren 19an Biarnon, eta atxiloaldia bururaturik, horietako bi aske utzi zituzten, legediari segi, egotzi zizkieten ekintzak aspaldikoak zirelakoan. Frantziako Estatuan, preskripzio epea hamar urtekoa da sexu indarkerien kasuan, baina 20 urtekoa da hamabost urtez petitakoa izan bazen erasotua eta 30 urtekoa, berriz, bortxaketen kasuan.
Hirugarrenari dagokionez, epaileak behin-behineko espetxealdia agindu zuen, otsailaren 21ean. Bi delitu larri egotzi dizkio, batetik, 1991 eta 1994 urteen artean hainbat bortxaketa burutu izana, bestetik, 2004an 15 urtepeko ikasle bati sexu-erasoa egin izana.
Paraleloki, iragan azaroan burutu zuten topaketa bat biktimen eta Betharramgo kongregazioko ordezkarien artean. "Betharram ez da libratuko txekeak banatuz, urrunago joan behar da", nabarmendu zuen orduan erasoak salatu zituen pertsonetako batek.
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.
Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.
1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.
Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]
Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.
Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.
EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".
Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]
Sexu-erasotzaile gehienak biktimaren inguru sozialekoak direla eta “kaleko bortxatzaile mamuaren ideiatik” aldendu beharra dagoela nabarmendu du Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketak. Ikerketak gazteengan jarri du arreta,... [+]
Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.
Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa hasi da astearte honetan Bizkaiko Auzitegian. Fiskaltzak 14 urteko espetxe eskaera egin du, eta akusazio partikularrak hamazortzikoa, sexu abusuak leporatuta. Lópezen defentsak adierazi du entrenatzaile... [+]
Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]
Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]