Lerro hauek idatzi eta sinatzen ditugunok, Euskalgintzaren belaunaldi-aldaketaren testuinguruan batu garen 20 eta 26 urte arteko gazteak gara. Gure kasuan, euskararen borrokari ekarpena Euskal Herrian Euskarazetik egitea erabaki dugu. Gutako bakoitzak, bizitako testuinguru zehatzak baldintzatuta, bizipen eta motibazio pertsonalak izan ditu euskaldun gisa gure hizkuntzaren eta hiztun-komunitatearen alde aktibatu eta lan egiteko. Baina denok, era batera ala bestera, sumatu dugu zerbait ez doala ongi: oraindik ere Euskal Herriko ikasleen zati handi batek A, B eta G ereduetan ikasten jarraitzen duela; geuk bezala D ereduan ikasi duten lagun askok eta askok ez dutela nahikoa motibazio -motibo- euskaraz aritzeko; hizkuntza gaitasuna ere oso urria dela oro har; erreferente faltaren eta kultur-transmisioaren gabezien ondorioz, geure burua ere gero eta hankamotzago ikusten dugula euskaratik eta euskaraz aritzeko… Azken finean, (ez hain) pixkanaka, asimilatuago ikusten dugulako geure burua zein ingurua, hizkuntza eta kultura hegemonikoek geroz eta barne- zein kanpo-espazio handiagoa hartzen dutela.
Argi dago hizkuntza minorizatu baten berreskuratze-prozesuan hezkuntza arautuak bakarrik ezin duela, baina funtsezko elementua dela argi ikusi da azken hamarkadetan. EHEtik duela urte dezente indarrean ditugun hezkuntza-sistemek euskalduntzen ez dutela ohartarazi zenetik hona, ditugun gabeziak nabarmenagoak dira urtez urte. Hizkuntza politiketan (hezkuntza barne) jauzi baten beharra aldarrikatu zen orduan eta pixkanaka Euskalgintza osoa batu da diagnostiko horretara.
Kasu honetan, hiru probintziatako Hezkuntza Legearen eztabaida piztu zenetik, Euskalgintzaren Kontseiluak lortu du hezkuntza-komunitatearen gehiengo zabala ordezkatzen duten eragile eta sindikatuak batzea, hiru ardatz nagusiren baitan: euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa; euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma; eta hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzea.
Ezin diogu geure buruari isiltasunetik edo tonu apalean erantzuten utzi. Lege honi ezezko borobila ematea, planto egitea, euskalgintzaren eta euskaltzaleon betebeharra dela ulertzen dugu
EHEtik, aldarrikapen horiekin bat egiteaz gain, geure partetik, hezkuntzak euskalduntzeko behar dituen, eta beraz, lege honek jaso beharko lituzkeen hamar proposamen jarri genituen mahai gainean.
Adostasun sozial zabala lortu da bai, baina maila instituzionaletik datorkiguna guztiz kontrakoa da: dugun egoerari erantzutetik oso urrun, berreuskalduntze prozesuan bizi dugun krisian sakontzeko baldintzak sortuko dituen legea. Euskalgintza osoari zein hezkuntza komunitateari bizkar ematen ari zaizkigu lege hau proposatzen ari diren alderdiak, EAJ eta PSE. Onartezina da Euskalgintzatik hainbeste urtetan borrokatutakoari entzungor eginez eta geure aldarrikapenak mespretxatuz aurkeztu diguten legea aurrera ateratzea. Eta onartezina, aldi berean, euskaldunon aurkako oldarraldiaren kontrako manifestazioan gure pankarta bera eusten zuten horiek, euskararen aurkakoa den lege hau proposatzea. Testuingurua kontuan hartuta, geuk behintzat, lege hau oldarraldiaren baitan kokatzen dugu argi eta garbi.
Horregatik guztiagatik, kezkaz bizi dugu, gai honen garrantzia kontuan izanda, orain arte Euskalgintzatik egon den erantzun falta, edo gutxienez, erantzunaren apaltasuna. Gure ustez, euskaltzale guztiok eta Euskalgintzak PLANTO (bai, hizki larriz) egin behar diogu lege honi, izan ere, irain honen aurrean erantzun sendorik eman ezean, berriz ere gutxietsiko dituzte gerora lortuko ditugun balizko adostasun zabal berriak. Ezin diogu geure buruari isiltasunetik edo tonu apalean erantzuten utzi. Lege honi ezezko borobila ematea, planto egitea, euskalgintzaren eta euskaltzaleon betebeharra dela ulertzen dugu.
Ez dira besoak gurutzatuta egoteko garaiak. Galtzen ari garena berreskuratzeko, indartzeko eta eremu berrietara zabaltzeko garaia da. Eta hori, soilik, ekinez lortuko dugu. “Gazte gara gazte eta ez gaude konforme”, izan zen zuetako batzuen belaunaldiaren leloa. Bada, geure ere egiten dugu, baina argi dago, gazteok bakarrik ezin dugu eta orain arte noizbait gazte izan zareten guztiok ere behar zaituztegu. 36 urte barru, Euskalgintzan hasiko diren gazteek gaur aldarrikatzen ari garen gauza bera eta duela 36 urte eskatzen zenuten gauza bera berriz ere errepikatu behar ez dezaten.
Hortaz, dei egiten dizuegu euskaltzale zein Euskalgintzako eragile guztiei datorren ostegunean, hilaren 21ean, goizeko 09:00etan Gasteizko Legebiltzarraren parean eginen dugun protesta ekintzan gurekin bat egin dezazuen. Guztiok batera, Hezkuntza Lege honi planto egin eta behar dugun Hezkuntza Euskalduna aldarrikatu dezagun.
Sinadura: Sugoi Etxarri Zabaleta, Luken Etxabe Aizpuru, Irati Areitio Sopelana eta Intza Gurrutxaga Loidi (EHEko kideak).
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]