Beste supermerkatu handi batek urteko 365 egunetan goizetik gauera arte zabalduko ditu ateak Gasteizen

  • Enpresa komitearen eta sindikatuen ustez, kaltetuenak alboko komertzio txikiak eta langileak izango dira. Urriaren 9an asanblada bat egingo dute, ekimenak eta mobilizazioak prestatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urriaren 01an - 12:56

SuperCor Express izeneko denda zabaldu zuten ekainean Zulaika kirol-denda zegoen lokalean, Gasteizen. Urteko 365 egunetan zabalik egongo da, ordutegi zabala duela: goizean goizetik gaueko ordu txikiak arte egoten da zabalik El Corte Inglés taldearen parte den denda. Orain, ikasturte berriaren hasierarekin jakin dugu Gasteizko hiribidean dagoen Simply izeneko supermerkatuak ere antzeko ordutegia izango duela.

Urriaren 18tik aurrera Simply supermerkatuak ordutegi berria izango dugu: igandetan eta jai egunetan irekiko ditu ateak. Gainera, urteko 365 egunetan egongo da zabalik, 07:00etik 01:00a arte. Hau da, soilik sei orduz egongo da itxita.

Enpresa komitetik salatu dutenez, langileek 800 euro kobratzen dute hilabetean. “Orain, hori gutxi balitz, igandetan eta jai egunetan ere lan egingo dute, marka handiak gehiago aberasteko. Erabilitako aitzakia da gizarteari zerbitzu hobe bat eskaini nahi dietela, baina bizi-kalitatearen aurkako eraso bat baino ez da hau”. Gainera, enpresa komitearen ustez, jendarteak ez du ordutegi zabal hauen beharrik: “Gasteiztarrek ez dute ordutegi zabal hau eskatu”. Datorren urriaren 9an, Gasteizko langileek asanblada bat burutuko dute, ekimen ezberdinak planteatzeko eta mobilizazioak prestatzeko.

Sindikatuen ustez, Gasteiz Hiribideko ordutegi berri hau ez da salbuespen bat izango. Hauen ustez, komertzio hauen estrategia ez da isolatua eta beste marka batzuetara hedatuko da hemendik gutxira. “Langileak izango dira kaltetuenak, beti. Langileok atsedenerako eta kontziliaziorako dugun eskubidea urratzen dute igande eta jaiegunetan irekitzen dituzten komertzioek”, salatu du LAB sindikatuak.

Denda txikiak, kaltetuenak

Baina arazo handienetako bat baliteke alboko denda eta komertzio txikietara iristea. Hala uste dute sindikatuek eta enpresa komiteak. “Ezinezkoa egingo zaie enpresa handiekin lehiatzea”. Hala ere, hau ez da nobedadea, ekainean jada protestak egon ziren SuperCor dendaren aurrean, eta sindikatuek gogor kritikatu zituzten ordutegi berria eta langileen lan baldintzak.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
La Fábrica Bonita: energia eta elkar-laguntzari buruzko istorio txiki bat

"Ez dugu aukerarik, hauxe da gure lantokia. Eusten saiatuko gara ". Itxiera eragozteko, Italiako fabrika bateko langileek "industria behetik birmoldatzearen" aldeko apustua egin dute, ekoizpen-bitartekoak beraiek kontrolatuta. Kanarietako energia-komunitate... [+]


2024-07-24 | ELA sindikatua
Jaurlaritzak langileen erosahalmenaren “beste galera bat” onartu duela salatu du ELAk

Lakuak bere eskumenei muzin egin die berriro langile publikoen dekretua Madrilen onartu aurretik??Hiru urtean, EAEko langile publikoek erosahalmena %6 galdu dute, sindikatuaren aburuz.


Arabako Foru Suhiltzaileek hiru asteko greba deitu dute

Eskakizun nagusienen artean plantilla handitzea, hitzarmen berri bat lortzea eta atseden egunak errespetatzea jaso dituzte ELAk eta LABek. Grebak ez du eragingo eguneroko suhiltzaileen zerbitzuan, baizik eta langileen atseden-egunetan bakarrik, Diario de Noticias de... [+]


2024-07-05 | Gedar
Astean sei eguneko lanaldia ezarri du Greziako Gobernuak

Egunean hamahiru orduz lan egitea ere legeztatuko dute 'Georgiadis Legea' delakoaren bidez, kaleratzeak eta "eskariaren araberako enpleguak" errazteaz gain. Langileek ezingo diote uko egin asteko seigarren lanegunari.


Bilbao BBK Live-k ‘life’-a xurgatzen dit!

Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]


LABek soldatak igotzea eta zerbitzu publikoak indartzea eskatu dio Jaurlaritza berriari

Aurreko gobernuak proposamen horiei “bizkar emanda” eta “entzungor” eginda jardun duela salatu du. Eusko Jaurlaritzak iragarritako bilera erroldatan “eskari zehatzak” mahaigaineratuko dituela adierazi du.


Bilbobuseko langileak lanera itzuli dira ia 80 eguneko greba amaituta

Asteazkenean egindako bilkuran, aurreakordioak aldeko 332 boto, kontrako 186, hiru boto zuri eta sei baliogabe jaso ditu. Maiatzeko aurreakordioan izandako desadostasunak gainditu dituzte enpresa-batzordearen gehiengoak eta Biobide enpresak, eta greba mugagabea bukatu dute.


Bilbobuseko greba amaitzeko aurreakordioa bozkatuko dute asteazkenean, 80 eguneko grebaren ostean

Enpresa-batzordearen gehiengoaren eta Biobideren artean aurreakordioa lortu dute. CCOO, UGT eta LSB alde azaldu dira, eta ELA, LAB eta ESK, kontra. Asteazkenean dira langileen batzarra eta Bilboko Udala akordio hau onartzen duten ala ez erabakitzekoak.


Protesta egin dute Cementos Rezolako langileek, eta akordiorik ezean, greba mugagabea hasiko dute ostiralean

ELA eta LAB sindikatuek “erabat gaitzetsi” dute Añorgako Cementos Rezolak (egun, Heidelberg Materials) 56 langile kaleratzeko egindako proposamena.


Nafarroako ikastoletako eta itunpeko ikastetxeetako langileek negoziatzen hasteko eskatu diote gobernuari

Nafarroako hezkuntza hitzarmen berria negoziatzea exijitu die Nafarroako Hezkuntza kontseilariari, Carlos Gimenori, Iruñean eginiko mobilizazioan. Langileek salatu dute Gimeno, patronalarekin bakarrik biltzen dela, eta ez dituela aintzat hartzen langileek negoziaziorako... [+]


Emakumeek baserria defendatu zutenekoa

1958an, emakume baserritarrek Donostiako Erdialdea hartu zuten, esnea saltzea galarazi zitzaiela salatu, eta baserritarren eskubideak aldarrikatzeko. Administrazioak esnearen esklusibotasuna Gurelesa enpresari eman zion, eta baserritarrek Bretxan saltzeari utzi behar izan... [+]


Eguneraketa berriak daude