Plebiszitu izaera denek aitortu dioten hauteskundeak independentziaren aldeko indarrek irabazi dituzte: 72 eserlekurekin gehiengo osoa eskuratu dute Junts Pel Sí eta CUPek, eta bototan gutxigatik ez dira heldu %50era. Espainiako gobernuak ‘knockeatuta’ jarraitzen du, prozesua nola gelditu asmatu ezinik. CUPen igoerarekin eta posizioarekin, ezkerrera egingo du prozesuak ezinbestean, aurrera egiteko giltza baitira.
Prozesua bultzatzen jarraitzeko agindua jaso dute Junts Pel Sí (JxSí) eta CUPek. Hurrengo pausoak zehaztuta dauzkate: Konstituzioa idazten hasi eta estatu egiturak prestatu. Horren aurretik, baina, gobernu berria eratu behar dute, eta Masen burua mozten duten ikusi beharko da, CUPek nahi lukeen bezala. “Ez dago inor soberan, baina Mas ez da ezinbestekoa”. iragarri dio Anna Gabriel Sabaték.
Bere jarrera itxiarekin Espainiako Gobernuak independentismoa haizatzen jarraitzen du, emaitzek agerian uzten dutenez. Igandean 1.953.481 boto independentista lortu dituzte, aurreko urteko kontsultan Bai-Bai hautatu zutenak baino gehiago (1.861.753). Orduan 16 urtetik gorakoek bozka zezaketela kontuan hartuta, agerian geratu da Espainiarekin moztu nahi dutenen kopuruak hazten jarraitzen duela. Parte hartzea historikoa izan da eta herritarren %77,44 joan da bozkatzera.
Madrildik datozen mehatxu eta oztopoak gaindituz, independentismoa garaipenak saltzen ari da bata bestearen atzetik, herritarren egoera animikoan zuzenean eraginez.
JxSí alderdia izan da irabazle nagusia 62 eserleku eta Kataluniako eskualde guztietan lehen postua eskuratuta. Raül Romeva, Artur Mas eta Oriol Junquerasek ez dute zalantzarako lekurik utzi. “Agindu demokratiko argia jaso dugu: muntatu diguten kanpainaz gain, jendea beldurrik gabe joan da bozkatzera. Aurrera egingo dugu, baietzak irabazi du”.
Legebiltzarrean seigarren indarra den arren, prozesuaren giltza dauka CUP alderdi antikapitalistak. 2012an Legebiltzarrera lehen aldiz aurkeztu zirenean 123.000 boto eskuratu zituzten, eta egun 333.000 lortu dituzte, ordezkaritza hirutik hamarrera igaroz. Bañosek Espainiatik edo Europatik datozen lege guztiak desobeditzera dei egin du, “klase herrikoien aurka badoaz”.
"A partir de demà la legislació espanyola pot i ha de ser desobeïda pels catalans" @antoniobanos_ #27S #Governemnos pic.twitter.com/yDEy8djpwC
— CUP #somriureCUP :-) (@cupnacional) September 27, 2015
Analista politikoen arabera, kanpaina negargarria egin du PPk eta zortzi ordezkari galdu ditu. Unionismoaren makinaria beldurraren diskurtsoa egunetik egunera haizatzen ari zenean, Mariano Rajoy presidentearen hanka sartze mediatikoak puxikaren aurka orratz batek bezala jokatu du. Ustez kataluniarrek independentzia aldarrikatzen badute galduko lituzketen nazionalitateei buruzko “eta europarra?” galdera txiste eta barre iturri izan da azken egunotan. Geroz eta gehiago dira Espainian ere, krisi politiko honen aurrean Rajoyren gidaritza auzitan jartzen ari direnak.
Unionismoaren gidaritza Ciutadansek hartuko du Printzerrian, emaitzak hirukoiztu baitituzte 25 legebiltzarkide lortuz. Politika zahar eta berriaren arteko dikotomian, esparru diskurtsiboan ongi txertatu dira eskuineko mezu unionistarekin. PPtik, PSCtik eta abstentziotik babes handia jaso dute.
Podemos eta ICVren apostua gaizki atera da: Catalunya Sí Que Es Pot (CSQEP). Espazio politiko honi orain urtebete inkestek 30 eserleku eta Legebiltzarreko bigarren indarra izatea iragartzen bazioten ere, huts egin dute. Iglesiasen alderdiak hautatutako diskurtsoa, prozesuarekiko posizio zehazgabea eta Lluís Rabell hautagai txarra izan daitezke faktore batzuk. ICVk orain hiru urte bakarrik joanda baino hiru legebiltzarkide gutxiago atera ditu Podemosekin. Agerian geratu da orain lau hilabete Barcelona en Comú-k mugitzea lortu zuen jende askok ez diotela babesik eman hautagaitza honi. Ada Colauren alderdiak adibidez, 90.000 boto gehiago lortu zituen Bartzelonan CSQEP-ek baino. CUPen epe labur-ertaineko helburua CSQEP mugitzea izan daitekeela sumatzen da. Espainiako hauteskunde orokorrak izango dira neguan, eta ikusi beharko da zer gertatzen den hor. CSQEPen eskaintza Moncloako aldaketa batekin erabat lotuta egon denez, Pablo Iglesiasek ez badu botererik eskuratzen, CSQEPk posizio politikoa argitu beharko du irekiko den prozesuaren aurrean. Erabakitzeko eskubidearen aldeko alderdia izanik, Legebiltzarrean lautik hiru egongo dira aldarri honen alde.
PSCk uste baino hobeto eutsi dio, inkestek beherakada handia iragartzen zioten eta azkenean lau diputatu galdu ditu.
UDCren kaleratzea izan da hauteskundeotako gakoetako bat. Hamarkada luzeetan CiUren barnean botere kuota esanguratsua izan ostean, Legebiltzarretik kanpo geratu da alderdi nazionalista eskuindarra. Duran i Lleidak kargua alderdiaren esku utzi du.
Hemendik aurrera zer?
Prozesuak aurrera egingo du. Emaitza garrantzitsua zen alderdien indar harremanak finkatu eta estatugintzaren abiadura finkatzeko, baina JxSí-k CUPen beharra du. Presidentea eta gobernua negoziatu beharko dituzte. Ikusi beharko da Masen aldeko indarrek zenbaterainoko boterea daukaten, Junts Pel Sí osatzean adostu baitzuten Mas izango zela aurrera jarraituko zuen pertsona. Egoera konplikatu egin zaie emaitza hauekin.
Hala ere, CUPek esan du ez diola Madrili jokorik egingo eta ez duela prozesua blokeatuko, beraz, espero daiteke moduren batean edo bestean bi indar independentistek elkar ulertuko dutela.
Legebiltzarra osatu eta Konstituzioa idazten hasiko dira ondoren. Trantsizio Nazionalerako Aholku Kontseiluaren laguntzaz, estatu egiturak prestatuz joango dira.
Eta Espainiako Gobernua? Ez dago B planik. Aurretik esana zuten bezala, plana ezer ez aldatzea da. Areago, epaitegiak prest dauzkate Generalitatea geratzen saiatzeko.
Aldaketa nabarmenik ezean, eta ez da espero, epaitegien eta hedabideen bidez Generalitateak eman dezakeen pauso bakoitza blokeatzen saiatuko dira.
Horrek ordea, arrisku handia du. Geroz eta beroagoa da Kataluniako patata. Aspaldi igaro zuten atzera bueltarik gabeko puntua, eta hurrengo erreferenduma irabazteko prest daude, demagun Konstituzioa berresteko antolatzen dutena. Eta orduan bai, bototan ere gehiengo osoa eskuetan, berehala independentzia aldarrikatzeko.
La Directa-ko kazetari Jesús Rodríguezek azaldu du 2017ko urriaren 1ean behetik gora egin zuen borborrak 2020ko hauteskunde autonomikoetan goitik ixteko arriskua duela. Erreferenduma deitzeagatik jasotako kartzela zigorren aurrean emango den erantzuna gakoa izango... [+]
Astelehen honetan epaituko dituzte Artur Mas Generalitateko presidente ohia eta, bere lehendakariorde Joana Ortega eta hezkuntza sailburu Irene Rigau, 2014ko azaroaren 9ko kontsulta antolatzeagatik.
Kataluniako Parlamentuko presidente Carme Forcadellek, desobedientzia eta prebarikazio delituak egotzita Kataluniako Auzitegi Nagusian deklaratuko du gaur. Hainbat hautetsi eta herritarrek babestuta joan da epaitegira.
Pentsatu baino lehenago ekin dio Kataluniako Legebiltzarrak Espainiarekiko deskonexioari. Urratsak dira, sinbolikoak, baina hortik hasten da. Espainiak Brunete juridikoa mobilizatuko du lehenbizi. Hemen prozesuaren unea hobeto ulertzeko zazpi gako.
Independentziarako prozesua “atzeraezina” dela azpimarratu du CUPek, eta prozesuan “eskuzabaltasunez” jokatzeko prest agertu da. Baldintzak jarri dizkio Junts Pel Siri. Argi utzi du alderdiez haratago doala prozesua, eta nork baino, zer, noiz eta... [+]
2004KO ABENDUAREN 30a, Eusko Legebiltzarrak Ibarretxe Plana onartu zuen Batasunaren ezinbesteko hiru botorekin –hiru alde hiru aurka–, honek aurreko aste eta hilabeteetan planaren aurkako jarrera argia erakutsi zuen arren. Ezustekoa tamainakoa izan zen euskal... [+]
The Guardian egunkari britainiarrak Artur Mas Kataluniako jarduneko presidentearen artikulua publikatu du astelehen honetan. CDCko buruak independentzia prozesuaren errepasoa egin du, Espainiako agintarien jarrera kritikatzearekin batera.
Nork irabazi du sezesio plebiszitua? Inork ez, ez baietzak ez eta ezetzak. Halere, horrelako kasuetan, batez ere aldebakarreko independentzia aldarrikapen baten ostertzarekin, baietzak gutxienez gehiengo osoarekin irabazi behar du nazioarteari mezu indartsua bidaltzeko.
CUPeko diputatu hautetsia den Anna Gabrielek Catalunya Radion adierazi duenez, zentzugabea litzateke Artur Masen aukeraketaren inguruan piztu den eztabaidak hauteskundeen ostean ireki berri den prozesua oztopatzea.
Batzuen eta besteen posizio hartze publikoak gertatu aurretik, Kataluniako hauteskundeen emaitzen gaineko iritzia eskatu diogu Arturo Puente El Diario.es eta Catalunya plural agerkarietako kazetariari.
Espainiako hedabideen zalapartaren gainetik, Kataluniako hauteskundeen emaitza argia da: independentismoak hauteskundeak irabazi ditu. 135 diputatuetatik 72 dira independentistak (62 JxS eta 10 CUP), gehiengo independentista eztabaidaezina, areago kontuan izanda... [+]
Espainiako hedabideen zalapartaren gainetik, Kataluniako hauteskundeen emaitza argia da: independentismoak hauteskundeak irabazi ditu. 135 diputatuetatik 72 dira independentistak (62 JxS eta 10 CUP), gehiengo independentista eztabaidaezina.
Ez dut uste ordea Mas ez den beste hautagairik presidentea izango denik. Finean, Mas CDC, ERC, Omnium eta ANCren arteko akordioaren hautagaia baita, ez alderdi batena soilik.
Mundu osoko hedabideetan izan du oihartzuan irailaren 27ko Kataluniako plebiszituak. Hauek hauteskunde autonomiko arruntak baino gehiago izan direla nabarmen geratu da, baita independentismoak irabazi dituela ere.
Gehiengo absolotua lortu dute indar independentistek irailaren 27ko plebiszituan. Parlamentuko 10 eserlekurekin, CUP hautagaitza ezkertiarra giltza bihurtu da independentziarako bidean.