Gasteizko 2. Instrukzio Epaitegiko magistratuak LABek eskatutako hainbat eginbide onartu ditu. Lau hauekin, 11 akusatu daude mediku espezialistentzako azterketaren iruzurraren loturarekin inputaturik.
LAB sindikatuak herri-ekimenean eskatuta, Gasteizko 2. Instrukzio Epaitegiko magistratuak beste lau pertsona inputatu ditu 2016-2017ko Osakidetzako azterketetako filtrazioengatik. Debagoieneko Traumatologiako zerbitzuburua, Kirurgia Plastiko eta Konpontzailearen lehen azterketaren egile bi eta Kirurgia Plastiko eta Konpontzaile kategoriako oposiziogile bat izan dira azkenak. Guztira, hamaika dira Fakultatibo espezialisten lan eskaintza publikoaren (LEP) iruzurragatik inputatuak. Bestalde, sei leukori ere deituko zaie deklaratzeko.
Lau akusatuez gain, Kirurgia Plastiko eta Konpontzailearen epaimahaiko seigarren kideak ere deklaratu beharko du. Guztiek uztailaren seian emango dituzte azalpenak. Horrela adierazi du LAB sindikatuak astearte honetan kaleratu duen oharrean. Lekukoak, berriz, sei dira: horietako batek ekainaren 8an deklaratuko du, eta besteek uztailaren 6an.
Jose Muñiz Fernandez Oviedoko Unibertsitateko irakaslea izango da lehen lekukoa, Osasun Sailak eskatutako azterketa psikometrikoa egiteaz arduratu zen aditua izanik. Uztailean deituko diren lekukoak, berriz, bost dira: azterketaren akordioaren negoziaketan parte hartu Medikuen Sindikatuko bi kide; Jose Maria Armentia Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendari ohia, jada kargugabetua; Fulgencio Aledo Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (HAEE) arduraduna; Kirurgia Plastiko eta Konpontzailearen azterketako oposiziogile bat; eta Kirurgia Kardiobaskularreko epaimahaikide bat.
Instrukzio Epaitegiak LABek eskatutako bi ofizio ere onartu ditu. Batetik, ospitaleetako pediatriako epaimahai kalifikatzailearen aktak eskatuko zaizkio Osakidetzari. Bestetik, Arabako ESIko pediatriako zerbitzuburuari irekitako diziplina-espedienteari buruzko informazioa eskatuko da, eta, halakorik balego, epaitegira bidali.
Halaber, Epaitegiak oraindik ez du erabaki Osakidetzako zuzendaritzako kideak ikertu gisa deituko dituzten. LABen esanetan, pertsona horiek filtrazioak gertatzeko “baldintzarik onenak” sortzeaz arduratzen ziren eta, salaketarik bazegoen, “isilarazi eta ezkutatu” egiten zituzten. Sindikatuak talde horren barne aipatu ditu Jon Darpon, Maria Jesus Mugica, Juan Carlos Soto, Andoni Arcelay, Xabier Balerdi eta Miriam Aparicio.
Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.
Iruñeko haur eskoletako zuzendariek, EH Bildu, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa eta PSNren arteko akordioa kritikatu dute. “Murgiltze ereduaren alde egin dugu beti, baina inoiz ez da gure iritzia kontutan hartzen” salatu du Euskalerria Irratian, Garikoitz Torregrosa... [+]
Europako Batzordeak lege-proiektu berri bat aurkeztu du asteartean. Dokumenturik gabeko pertsonak jatorrizko herrialdeetara edo igarotze-herrialdeetara deportatzeko prozesua areagotzea eta azkartzea helburua du.
203 diputatu alde eta hiru aurka agertu dira martxoaren 11 gauean egin bozketan. Higiezinen agentziak haserre agertu dira, eta bi salaketa aurkeztu ditu FAIN Frantziako Higiezinen Federazio Nazionalak Europako Batzordean. Bata, lege-proposamenari esker botere gehiago jasoko... [+]
Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.
Cefiro Holdco enpresak "Domiko" deitu dion eta bederatzi makroeoliko izango lituzkeen proiektua jarri nahi du Lesaka eta Goizuetako lurretan eta ebakuazio-linea Oiartzungo azpiestaziora bideratuko luke. Espainiako Gobernuak du proiektu hau tramitatzeko eskumena.
Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]
Errumaniako presidentetzarako kandidatu ohia Călin Georgescu, aurten berriro iragan behar diren hauteskundeetara erregistratzera zihoalarik, Poliziak atxilotu zuen otsailaren 26an. Egozten dizkioten krimenetarik bat “ordenu konstituzionalaren aurkako ekimenen... [+]
2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.
Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]
Trumpen garaipenak, Ukrainako gerraren birkokatze geopolitikoa eragiteaz gain, Europaren apustu belikoa agerian utzi du.
Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]
Hertfordshire (Ingalaterra), 1543. Henrike VIII.a erregearen eta Ana Bolenaren alaba Elisabet hil omen zen Hatfield jauregian, 10 urte besterik ez zituela, sukarrak jota hainbat aste eman ondoren. Kat Ashley eta Thomas Parry zaintzaileek, izututa, irtenbide bitxia topatu omen... [+]
Agintean dauden alderdiek kolpe gogorra jasan dute emaitzetan: Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistak eta Siumut sozialdemokratak aurreko hauteskundeetan lortutako botoen erdia inguru galdu dute, oposizioko alderdien onurarako.
Kanakyko Gobernuko kide gisa edo Parisekilako elkarrizketa-mahaiko kide gisa hitz egin zezakeen, baina argi utzi digu FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakaren kanpo harremanen idazkari gisa mintzatuko zitzaigula. Hitz bakoitzak duelako bere pisua eta ondorena,... [+]