Abiadura Handiko Treneko obretan ari zela langile bat hil da Zizurkilen asteartean arratsaldeko 18:30ean. Egun gutxiren buruan obra horretan zendutako bigarren langilea da.
Zizurkil eta Andoain arteko tunelean, hormigoia egiteko kamioitik ateratakoan, ibilgailua dirudienez mugitu eta beste kamioi baten kontra harrapatuta geratu da langilea; esku-frenoa eman gabe utzi zuela da hipotesietako bat.
Abdel, 30 urteko gazte marokoarra ezaguna zen garabi-langileen artean, Logroño ondoko enpresa batean egiten zuen lan –Araban inskribaturiko Tecnolevers and Mobile Cranes SL-n–, eta enpresa hori Comercial Urratz azpikontratarentzat ari zen AHTko obretan.
Zizurkilgo zati hori egiteko lanak 2012an esleitu zitzaizkion Amenabar, Comsa, Isolux-Corsan eta Dragadosek osaturiko enpresa elkarteari 180 milioi euroren truke eta Euskal Y delakoan luze eta garestienetakoa da; gutxienez bi urteko atzerapena darama.
Langileen iturrien arabera erritmo oso bizian ari ziren azken egunetan hormigonatzen tunel barruan, 4.500 metroko sakoneran. ELAko kideak bertan izan dira eta azaldu dutenez heriotza gertatu den momentuan hormigoia egiteko lau kamioi ari ziren lanean toki berean.
Egun gutxiren buruan AHTko obretan hildako bigarren langilea da. Irailaren 23an Zornotzako zatiko obretan 46 urteko beste lagun bat hil zen ondoezik sentitu eta gero. Obrako arduradunen esanetan “heriotza naturala” izan zen, baina kontrara, egun hartako bero boladak jota hil zitekeela uste dute lankideek. Hierros Sancho azpikontratarentzat ari zen obrako lan astunenetako bat egiten: kofratuarentzako ferralla edo burdinak okertzen eta jartzen.
Zerrenda luzean, baldintza kaskarrak nagusi
Jadanik ofizialki bederatzi lagun hil dira azken urteetan AHTko obretan eta beste ehunka zauritu, horietako batzuk larri. Gehienak azpikontrataturik eta atzerritarrak. Hala, ez da lehen aldia kamioiarekin istripua edukita langile bat hiltzen dela: 2011n Tolosan beste gidari bat hil zen, esku-frenoa eman gabe utzi zuelako. 47 urteko portugaldarra zen eta 12 orduko txandak egiten zituen.
Zuloan liburuan AHTko obretako lan-esplotazioa azaleratu genuen, ELA sindikatuak lagunduta. Kontratisten presioak erasandako sisteman, langileak oso baldintza kaskarretan ari dira beharrean, lanegun amaigabeak eginez eta jai egunik hartu gabe, ondorioz segurtasun falta ere nabarmena da.
2024ko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dute LAB • ESK • STEILAS • EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek aurtengo otsailean. Emaitza larriak bildu dituzte: geroz eta behargin gehiago hiltzen dira haien lanpostuetan.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Eguerdian gertatu da istripua, 25. kilometroan, Nafarroako Martzilla herriaren inguruan. 2025ean hil den zazpigarren lagilea da.
LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek osatzen duten lan osasuneko intersindikalak agerraldi publikoa egin du Bilbon, 2024ko ezbeharren txostenaren harira. Azken hamar urteetan 612 langile hil dira istripuz Euskal Herrian, 64 pasa den urtean.
52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Beharginak Excavaciones Mendiola enpresarako ari zen lanean, Construcciones Urrutia enpresaren azpikontrata. Langilearen lehenengo eguna zen sektorean lanean.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.
The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.
Garraio sektorean aritzen diren hamabi behargin hil dira aurten. LABek azaldu du garraio sektorean gertatzen diren heriotzak “erabat saihesteko modukoak” direla, eta horretarako borondate politikoa “besterik ez” dela behar, bai erakunde publikoen eta bai... [+]
Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]
Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]