Beste epai bat udalak euskara hutsean aritzearen aurka

  • Astebetean bigarren kolpea eman du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lehenengoan bezala, bigarren honetan ere, udaletan euskara lehenesteko aukera zabaltzen duen udal legearen aurkako epaia izan da. PPren helegitea partzialki onartu du Auzitegi Nagusiak. Epaia ez da irmoa eta Eusko Jaurlaritzak 30 eguneko epea du Auzitegi Gorenean helegitea jartzeko.


2023ko urriaren 20an - 11:21

Zehazki, toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko 179/2019 dekretuaren hiru artikulu baliogabetu ditu Luis Garrido magistratua buru duen Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien aretoak.

18.1, 18.2 eta 33.5 artikuluak baliogabetu dituzte. Horren ondorioz, artikuluok jorratzen dituzten eremuetan, euskara hutsean aritzeari ateak ixten zaizkio, bai barne funtzionamenduan, bai herritarrekin dituzten harremanetan ere.

18.1 artikuluak honela dio: “Toki-entitateetako organoen deialdiak, gai-zerrendak, mozioak, boto partikularrak, erabaki-proposamenak, informazio-batzordeen irizpenak, akordioak, aktak eta gainerako udal-dokumentuak euskaraz idatzi ahal izango dira, toki-entitate bakoitzak onartu duen araudian ezarritakoarekin bat etorrita. Dokumentuak euskaraz edo gaztelaniaz idazteak toki-entitateko kideren baten eskubideak kaltetzen baditu eta kide horrek legez eta era baliodunean alegatu badezake ez duela ulertzen dokumentuen hizkuntza, beste hizkuntza ofizialean itzulita emango zaizkio".

18.2 artikuluak, berriz, hauxe: "Udalaren barne-dokumentazioa hizkuntza ofizial batean edo bestean, euskaraz edo gaztelaniaz, sortuko da. Halere, geroago, interesdunei jakinarazpenak eta komunikazioak egitean kontuan hartu beharreko hizkuntza-irizpideak aplikatuko dira".

Bi artikuluak udalen barne jardueraz ari dira. Horiek baliogabetuta, idatzizko dokumentu horiek guztiak ezingo dira euskara hutsean egin, eta ulertzen da bi hizkuntza ofizialetan, euskaraz eta gaztelaniaz, egin beharko dela. Euskara hutsean aritzen diren udalerrietan, herritarren batek gaztelaniazkoa eskatuz gero eskariari erantzun egiten zitzaion.

Miren Segurola UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko koordinatzaileak behin baino gehiagotan adierazi izan du, UEMAko udalak gaztelaniaz funtzionatzera derrigortuz gero, herri txikiak direnez gehienak, giza baliabide eta baliabide ekonomiko urriengatik ezingo luketela barne funtzionamendu osoa bi hizkuntzetan egin.

Horretaz gain, Auzitegi Nagusiak urriaren 16an jakinarazitako epaiaren ondoren, adierazpenak egin zituen UEMAk eta udalek euskara lehenesten jarraitzeko asmo sendoa zutela baieztatu zuen. Epai horren bidez, EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zituen udal legea euskararen alorrean garatzen duen dekretuaren artikulu batzuk,

Baliogabetutako hirugarren artikulua 33.5 da, eta hala dio: "Dibulgazio- edo informazio-komunikazioetan zer hizkuntza erabili erabakitzeko, kontuan hartuko da hartzaileek hizkuntza biak zenbateraino menderatzen dituzten". Beraz, ez bada kontuan hartuko zein hizkuntzatan moldatzen den herritarra, jakinarazpenak bi hizkuntzetan egingo dira.

Epaia ez da irmoa eta Eusko Jaurlaritzak 30 eguneko epea du Auzitegi Gorenean helegitea jartzeko.

Azaroaren 4an, manifestazioa

Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4ko manifestaziora deitu ditu herritarrak Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskarak bat lelopean. 17:00etan abiatuko da Euskaldunatik (Bilbo). Kontseiluak oldarralditzat jo du azkenaldian auzitegietatik heldu den euskararen aurkako sententzia andana. Ez ditu sententzia isolatutzat, eta botere judizialetik hizkuntza politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarren hizkuntza eskubideak murrizteko joera gorakorra salatu du.

 

Oldarraldi judizial eta politikoaz informazio gehiago nahi baduzu, ondoko erreportaje mardulean UEMAko hainbat alkateren, koordinatzailearen eta LAB eta ELA sindikatuetako euskara arduradunen gogoetak dituzue. Gaztelaniaren nagusitasuna bermatzeko beste zartako bat  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Irungo euskaldunak sutu dituen ekitaldia: 35 elkartek “aski da” esan diote udalari

Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]


2024-10-30 | Sustatu
Euskaraz zainduak izateko eskubiderik badugu?

Euskararen kontrako epaien oldarrialdien, azkenengoetako bat izan da Gipuzkoako entitate publiko bat, Kabia, kinkan jarri duena, ezarritako hizkuntza eskakizunen kontrako epai batekin. Bertako langileak egonkortzeko prozesuan ezarritako euskara eskakizunak, euskararen... [+]


2024-10-28 | Leire Ibar
Azken epai euskarafoboaren harira, “enplegu publikorako hizkuntza bakarra gaztelania izatea” salatu dute

ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.


Donostiako Decathlonek dio errotulazioa euskaraz ere jarri beharra “inposizioa” dela

Donostiako Decathlon saltoki handiak errotulazioak euskaraz ez dauzkalako kexa jarri du kontsumitzaile batek Behatokian. Saltokiaren erantzuna (gaztelaniaz) esanguratsua da: Erkidegoko legeak ez du jasotzen inongo inposiziorik karteldegia euskaraz jartzeari buruz. Alegia, lege... [+]


Gipuzkoako Aldundiaren zaharren egoitza batzuen euskara eskakizunak “neurriz kanpokotzat” jo ditu Donostiako auzitegi batek

Kabia organismoaren zaharren egoitzetan 54 plaza egonkortzeko 2022an onartutako lan-eskaintza bertan behera utzi du Donostiako epaile Gonzalo Pérez Sanzek. Gipuzkoako Aldundiaren erakundeak jarritako hizkuntza eskakizuna gehiegizkoa eta baztertzailea dela dio epaileak.


Beste epai euskarafobo bat: Gipuzkoako aterpetxeetako garbitzaileen aurkakoa

Donostiako auzitegiak Gipuzkoako Foru Aldundiko aterpetxeetako garbitzaileen lanpostuen prozesuaren harira sententzia eman du: lanpostu guztietarako hizkuntza eskakizuna ezartzea “proportzioz kanpokoa eta diskriminatzailea” dela dio. CCOO sindikatuak eman du... [+]


Eguneraketa berriak daude