Beste epai euskarafobo bat: Gipuzkoako aterpetxeetako garbitzaileen aurkakoa

  • Donostiako auzitegiak Gipuzkoako Foru Aldundiko aterpetxeetako garbitzaileen lanpostuen prozesuaren harira sententzia eman du: lanpostu guztietarako hizkuntza eskakizuna ezartzea “proportzioz kanpokoa eta diskriminatzailea” dela dio. CCOO sindikatuak eman du albistearen berri, eta sententzia ontzat jo du. Zaragozako Maria Angeles Rubio Gabas epaileak sinatu du epaia.


2024ko urriaren 07an - 16:09
Azken eguneraketa: 2024-10-08 10:38
Uliazpi Fundazioko langileak protestan 2023an, hizkuntza eskakizunak legez kanpokotzat hartu izanagatik. LAB

Euskararen aurkako oldarraldi judizialean sententzia bat gehiago da Donostiakoa eta ARGIAk epaia eskuratu du. CCOO sindikatuak Uliazpiren adibidea gogorarazi du bere pentsa-oharrean, eta ildo horretan kokatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurka emandako azken sententzia. Hizkuntza eskakizunak murrizteko, lehen ere erabilitako argudioak errepikatu ditu sindikatuak. Uliazpirena eta gero iritsi da “Gipuzkoako Foru Aldundiaren nukleorako lehen epai hau, beharrezko hizkuntza eskakizunen sistemaren deribaren aurka, egonkortzerakoan eskainitako lanpostuen %100ean derrigorrezko hizkuntza eskakizuna eskatzeagatik, eta, ondorioz, hizkuntza eskakizunik gabeko bitarteko garbitzaileak baztertzeagatik”.

CCOOk adierazi duenez, ia bi hamarkadatan ez da oposaketarik egin eta langileek ez dute lanorduetan euskara ikasteko aukerarik izan, bitarteko langileak direlako eta kontratu laburrak dituztelako. Gaineratu duenez, “Gipuzkoako aterpetxe publikoetan garbiketako eta jantokiko langileak egonkortzeko ezohiko prozesu batean, hainbat langile kanpoan geratu dira hamabost lanpostuetarako derrigorrezko hizkuntza eskakizuna egiaztatuta ez izateagatik”.

Sindikatuak hizkuntza eskakizunak lanpostu guztietarako ez direla behar argudiatu du, beste sententzia batzuetan egin duen moduan. “Proportzio soziolinguistikoak” kontuan hartzea proposatzen du, eta hala eginda, hizkuntza eskubideak eta langileen eskubideak “ederki asko” errespetatu daitezkeela dio. Horri gehitu dio garbitzaileetako batzuek baino ez dutela izaten harremana aterpetxeko pertsonekin.

CCOOk jarrera baztertzaile eta segregatzailea edukitzea egotzi die hainbat sindikaturi, eta EAJk eta PSEk osatzen duten Eusko Jaurlaritzari. Sindikatuak bere proposamena egin du egoera horri aurre egiteko: euskaltegiak doan, lanorduetan ikasteko aukera bitarteko langileentzat eta azpikontratatutakoentzat, makro-azterketarik gabeko egiaztatze modu berriak, eta ahozko zein ulermeneko azterketei ofizialtasuna onartzea.

Nor da epailea?

Zaragozakoa jaiotzez, 47 urtekoa, Mari Angeles Rubio Gabas 2006an sartu zen karrera judizialean. Lehenik Huescan egon zen, ondoren Errioxan Calahorran, eta ondoren Nafarroan izan zen Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegian.

María Ángeles Rubio Gabás epailea, Nafarroan kargua hartu zuenean.

 

El Correo hedabidean elkarrizketa CCOOri

Loli García CCOO sindikatuaren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako idazkari nagusiak El Correo-n egin dioten elkarrizketan esan du erregulazioaren "oso goitik" daudela egungo profil linguistikoen eskakizunak lanpostuetan. "CCOO ez dago euskararen aurka, eta uste dugu herritarrak eskubidea duela euskaraz eta gaztelaniaz arreta jasotzeko", esan du.

Goiko esaldi horri baina bat gehitu dio Garcíak, erakundeek euskara gehiegi eskatzen dutela uste duela: "Erakunde askok lau buelta eta erdi eman dizkiote profil linguistikoen araudiari, eta erregulazioak ezartzen duena baino askoz ere eskakizun handiagoak ari dira ipintzen". Jardun horren erruz ari dira kaleratuak izaten lanpostu egonkorrik ez duten hainbat funtzionario, CCOOko idazkariaren esanetan.

Horrez gain, ELA eta LAB sindikatuak euskararen defentsan ari direla-eta, kaleratze horien errudun jo ditu eta, beraz, zera esan du Garcíak: "Gu ez gara inoiz langile baten kaleratzea eragingo duen pankartaren atzean egongo".

Loli García, CCOO sindikatuaren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako idazkari nagusia, artxiboko irudian.

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
Irungo euskaldunak sutu dituen ekitaldia: 35 elkartek “aski da” esan diote udalari

Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]


2024-10-30 | Sustatu
Euskaraz zainduak izateko eskubiderik badugu?

Euskararen kontrako epaien oldarrialdien, azkenengoetako bat izan da Gipuzkoako entitate publiko bat, Kabia, kinkan jarri duena, ezarritako hizkuntza eskakizunen kontrako epai batekin. Bertako langileak egonkortzeko prozesuan ezarritako euskara eskakizunak, euskararen... [+]


2024-10-28 | Leire Ibar
Azken epai euskarafoboaren harira, “enplegu publikorako hizkuntza bakarra gaztelania izatea” salatu dute

ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.


Donostiako Decathlonek dio errotulazioa euskaraz ere jarri beharra “inposizioa” dela

Donostiako Decathlon saltoki handiak errotulazioak euskaraz ez dauzkalako kexa jarri du kontsumitzaile batek Behatokian. Saltokiaren erantzuna (gaztelaniaz) esanguratsua da: Erkidegoko legeak ez du jasotzen inongo inposiziorik karteldegia euskaraz jartzeari buruz. Alegia, lege... [+]


Gipuzkoako Aldundiaren zaharren egoitza batzuen euskara eskakizunak “neurriz kanpokotzat” jo ditu Donostiako auzitegi batek

Kabia organismoaren zaharren egoitzetan 54 plaza egonkortzeko 2022an onartutako lan-eskaintza bertan behera utzi du Donostiako epaile Gonzalo Pérez Sanzek. Gipuzkoako Aldundiaren erakundeak jarritako hizkuntza eskakizuna gehiegizkoa eta baztertzailea dela dio epaileak.


Euskaragatik bazterturiko euskaldunak

Euskal Herriko lurralde batzuetan euskara ofiziala da, besteetan meridianoaren arabera ofiziala ala ukatua eta, aitzitik, ipar aldera bagoaz, toleratua (ez ofiziala).

Azken boladan, epaitegi batzuk ebatzi dute funtzionario publikoek ez dutela euskara ezagutzarik izan behar eta,... [+]


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


2024-09-25 | ARGIA
Aiaraldea Komunikabideak Jaurlaritzari bitartekaritza eskatu dio, Amurrioko Udalarekiko gatazkan akordioa lortzeko

Amurrioko Udalak alde bakarrez dirulaguntza kendu zion eskualdeko euskarazko komunikabide bakarrari, eta ehunka herritarrek eta entitatek eskatu zioten dirulaguntza berrezartzeko. Aiaraldea Komunikabidea saiatu da udalarekin biltzen, baina udalak elkartzeari uko egin dionez,... [+]


EHUn euskaraz ikasi nahi eta gaztelaniaz egitera behartuta

Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]


2024-09-19 | ARGIA
Hizkuntz eskubide urraketen aurrean “desadostasuna agertzeko” elkarretaratzea deitu dute Kontseiluak eta Bagerak Donostian

Irailaren 18koa da azken sententzia: Donostiako udaltzaingorako lanpostu deialdiaren euskara eskakizuna atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Donostiako Bagera Euskaltzaleen elkarteak elkarretaratzea deitu dute Donostian, Alderdi... [+]


2024-09-17 | ARGIA
Euskaldunen aurkako “oldarraldi” judizial betean, euskara eskakizuna berriro baliogabetuta

EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Donostiako bi udaltzain postutarako euskarazko B2 profila eskatzen zuen lan deialdia. "Euskaldunen eskubideak urratzen dituen" epai berri honen aurrean, hainbat eragilek salatu du "euskaldunen aurkako oldarraldiak"... [+]


2024-09-11 | ARGIA
Euskararen aldeko ekintzengatik zigortu du Gorka Torre Baionako auzitegiak

Euskaraz deklaratzea ukatu dio epaileak, eta erabaki du ez parte hartzea bere aurkako epaiketan. Auzitegi kanpoan babesa ematera joandako hamarnaka euskaltzaleren aurrean desobedientziarako deia egin du Torrek. Guztira 3.268 euro ordaintzera zigortu dute.


2024-09-06 | ARGIA
Udaltzain guztiek euskaraz jakitea eskatu du Kontseiluak, EAEko Auzitegi Nagusiaren sententziari erantzunez

2021ean EAEko udaltzain laguntzaileentzako lan-poltsa bateratua osatu zuten. EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du orduan ezarritako hizkuntza eskakizuna, B2 maila, alegia. Hizkuntza eskakizuna “neurrigabea” dela argudiatu du. Kontseiluak adierazi du EAEko udaltzain... [+]


Eguneraketa berriak daude