Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeak (UICN) arriskupean dauden animalia eta landare espezieen zerrenda argitaratzen du urtero. Azken urtean beste 1.800 espezie gehitu dituzte "arriskupean" kategoria horretara eta dagoeneko 25.800 espezie dira betiko desagertzeko dauden animalia eta landareak.
UICN erakundeak aztertzen dituen espezie guztien %30 arriskupean daude, neurririk hartzen ez bada epe laburrean desagertzeko. 2017an zerrendara horretara gehitu dira, besteak beste, koalak, pangolinak eta itsas-zalditxoak.
2016ko zerrendarekin alderatuta, 1.800 espezie gehiago dira arriskupean daudenak. 24.000 espezietik 25.800 espeziera igaro da zerrenda gorria deritzona. Habitat galera da eragile nagusia, "eta ez bakarrik herrialde urrunetan gertatzen dena, Amazonian edo Indonesian; baita gure etxe ondoan ere. Europako intsektu hegalariak desagertzen ari dira gure zelaietatik, inolako zalapartarik gabe", adierazi dute bozeramaileek.
Habitat galerarekin batera, pestiziden erabilera neurriz kanpokoak sekulako eragina dauka. Alemanian, adibidez, intsektu hegalarien %75 desagertu da azken 27 urteotan. Datu ikarragarria da, "eta ardura ez da bakarrik nekazariena; herritarrek ere ardurarik gabe erabiltzen dituzte intsektizidak euren etxeetan".
2017an zerrendan gehitutako espezie nabarmen eta ezagunenak koalak eta pangolinak izan dira. Pangolina da, mundu osoan, ezkutuko ehiza eta kontrabando maila handiena pairatzen duen ugaztuna, esate baterako.
Elefanteen egoerak ere okerrera egin du nabarmen azken urteotan, antzeko arrazoiengatik eta bere egoera "dramatikoa" dela adierazi dute. 10.000 ale besterik ez dira geratzen Afrikan; %66 jaitsi da azken urteotan. Eta itsasoko zaldiak ere %30 jaitsi dira Mediterraneoan azken hamarkadan.
Habitat galeraren adierazle handienetako bat koala da. Koalak bizi diren baso zabalak galdu dira azken 30 urteotan Australiako hainbat eskualdetan, eta koalen populazioen %80 desagertu da inguru horietan.
Zorionez, itxaropenerako tarte txiki bat ere utzi digu azken txostenak. Besteak beste, itsas dortoka populazio batzuen egoera hobetu egin da, eta desagertzeko arrusku bizian dagoen Kaukasoko pantera subespezieak ere hobekuntza txiki bat izan du: populazioa 40 aletik 60 alera igo da, eta azken urtean 5 kume jaio dira.
Mekong ibaiko 9 izurde ere jaio dira; albiste ona 80 aleko populazio ñimiñoa duen ugaztu urtar honentzat.
Artikulu hau Sustatuk argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Copernicus ingurumen behategiaren arabera 2024ak errekorra hautsiko du Lurreko tenperaturari dagokionez, eta hori bakarrik ez, industria aurreko garaiko batez bestekoa baino 1,5ºC altuagoa izango da lehen aldiz.
Denborale batek hondamendia eragin du Mediterraneo mendebaldean, eta gutxienez 92 dira hildakoak eta dozenaka desagertu daude. Halako ekaitz bortitzen arrazoiak kostaldearen txikizioan bilatu behar direla ohartarazi zuen Millán Millán meteorologoak. Eta soluzioa... [+]
Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]
Beste hainbat intsekturen kasuen modura, hau ere “tigre” hitzaren itzalpean izendatzen dute herrialde batzuetan. Jakina, halako izena jarriz gero espero zitekeen ehizarako trebetasuna ezin falta! Eta halaxe da, bai.
Badira sei urte nire lehen erlezaintzako ikastaroa egin nuela. Gaur gaurkoz erlezaintza da nire ogibidea.
Lehen erleak erosi nituenean ez nekien arraza ezberdineko erleak zeudenik ere, auskalo zer erosiko nuen bakarren batek "erle beltza izango da, ezta?" galdetu zidan... [+]
"Irudia zuritzeko" estrategiak erabiltzen dituzte energia arloko enpresa nagusiek. Ekintza positiboak azpimarratu eta inpaktu negatiboa "estaltzen" dutela ondorioztatu du ikerketan parte hartu duen EHUko doktoregai Goizeder Blancok.
Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]
Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]
Lurraren defentsan mobilizazio eguna deitu du Euskal Herria Bizirik sareak apirilaren 13an Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari eraso egiten dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Deitzaileekin bildu gara.
Jolastoki eta ikastetxeko sarrera zen asfaltozko 350 metro koadroak berdegune bihurtu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako Remontival eskola publikoan, Lizarran. Landaturiko zuhaitz, zuhaixka eta landareek helburu dute, besteak beste, beroa eta hotza hobeto kudeatzea,... [+]
Desagertzeko arriskuan dagoen basoilarra ikusi dute azken egunetan Larra eta Aztaparretako naturgunean, Belaguako La Contienda bailarako eski estazioko aparkalekuan. Jokabide arraro horrek kezka sortu du biologoen artean, aurtengo negu beroak eraginda izan baitaiteke. Basoilarra... [+]
Egun osoa airean, buelta eta buelta, haizearekin dantzan kometa balitz bezala… eguzkiari itzal egiteraino! Horra hor, mirua hegan. Hortik dator eguzkia lainoetan atera eta sartu dabilenean “miru-itzala” edo “miru-kerizpea” dagoela esatea, Felipe... [+]
Erreketako tigre-burruntzia Europako burruntzi handienetakoa da. Gure lurretan, gainera, oso zabalduta dago eta erraza da erreka inguruetan ikustea, etengabe hegan, gora eta behera. Arra eta emea oso antzekoak dira, ia berdinak sexu-organoak alde batera utzita.