Falloux Legea aitzaki hartuta Frantziako Gobernuak Seaskako ikastolei jartzen ari zaizkien oztopoen testuinguruan, arnasaldi txiki bat ekarri du Pierre-André Durand Pirinio Atlantikoetako prefetaren iragarpenak: ez ei du kontrako neurririk hartuko Beskoitzeko ikastola eraikitzeko.
Prefetak gutuna igorri dio Beskoitzeko Herriko Etxeari, herriko lurretan ikastola berria eraikitzeko proiektuaren kontrako salaketa kenduko duela esanez.
Beskoitzeko Herriko Kontseiluak 520 metro koadroko zelaia alokatu zion Seaskari, hainbat urtetan berrikusi beharreko hitzarmen baten bidez bertan ikastola eraikitzeko proiektua aurrera ateratzeko. Hendaiako ikastolarekin egin bezala baina, Frantziako Gobernuak hitzarmena ezeztatzea eskatu zuen, 1850eko Falloux legea ez zela betetzen argudiatuta. Lege horrek debekatzen du iraskaskuntza pribatuari laguntza publikoak ematea; ikastetxe kristauen eragina mugatzeko lege aurrerakoia izan zen, XIX. mendean.
XXI. mendera etorrita, Paxkal Indo Seaskako lehendakaria pozik azaldu da prefetaren erabakiarekin eta beste ikastolen kontrako neurriak ere bertan behera geratuko diren itxaropenez hitz egin du Euskal Irratietan. Hur Gorostiaga ikastolako zuzendariak, berriz, mobilizatu diren euskaltzaleei eskerrak eman dizkie; “soluzio orokor” bat izan arte galdegiten segituko dutela azaldu du.
Bi urteko borroka luzea
2012an hasi zuen Frantziako Gobernuak ikastolaren kontrako oldarraldia, Hendaian eraikina egiteko proiektuaren legezkotasuna zalantzan jarri zuenean. Ondoren, Beskoitze eta Hazparneko ikastolekin gauza bera egin zuen. Biarnoko Artixe herriko calandreta-ren –okzitanieraz irakasten duen ikastola– kontra ere jo du. Geroztik hamaika mobilizazio egin dituzte ikastolako jarraitzaileek. Uztailean PSren Baionako egoitza okupatu zuten, esate baterako.
Patrick Dallennes Baionako suprefetak egoerari aterabide bat emateko lanean ari direla azaldu zuen berriki, baina hortik gutxira jakin zen suprefetak Hendaiako ikastolako proiektuaren kontra jarritako salaketa aintzat hartu zuela Paueko auzitegiak.
Hitz ederrekin sinesgogor azaldu da beti Seaska, lege dezimononikoa lurperatu ezean, ziurgabetasunak segiko baitu ikastola guztietan.
Pandemiak eragindako bi urteko hutsune behartuaren ostean, Senpereko lakuak Euskal Herriko txoko guztietako pertsonak jasoko ditu igande honetan, 2022ko Herri Urratsen. Itzulera honetan zapatilak lotu eta hainbat ikuskizun eta kontzertuz gozatzeaz gain, Seaskak bosgarren... [+]
Manifestazio guziek ez dute zapore berdina. Maiatzaren 4an ikastolen kexua ozen adierazteko antolatutakoak sentsazio goxo batekin utzi gaitu. 7.000 haur, guraso, irakasle, langile eta euskaltzale bildu ginen, danborrada alai eta koloretsu baten bidez, Paristik datorren... [+]
7.000 lagun bildu ginen Baionan, iragan maiatzaren 4an, Ikastolen kexua ozen adierazteko. Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoko 36 ikastolak alerta gorrian dira. Zenbait egunez mobilizazio jendetsu eta koloretsuarekin erantzun diete haur, guraso, irakasle, langile eta euskaltzaleek... [+]
Beskoitzen ez zen ikastolarik, 2013an inauguratu zuten arte, guraso batzuen etxean, hiru haurrekin. Falloux Legearen mamua hor badabil ere, gaur egun herriko etxeko lurretan, alokairuan, prefabrikatuan, 13 haur daude ikastolan.
Senpereko lakuan ospatu da Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako ikastolen aldeko jaia. Miarritzen lizeo berri bat eraikitzeko erabiliko dute bildutako dirua.
Euskal hiztunen 1.062 kexa bildu ditu Hizkuntz eskubideen Behatokiak 2013ko txostenean. Nafarroako herritarrek egin dute salaketa gehien.
Seaska ez da ados suprefeta eta prefeta ematen ari diren urratsekin. Hendaiako eta Beskoitzeko ikastolen egoitza proiektuak oztopatzen ari dira, eta ziur daude aurki beste ikastola bat ataka berean izango dela.
Seaska eta Eskolim elkarteko presidente Paxkal Indok UNESCOren 37. konferentzia nagusian parte hartu du, Seaskako zuzendari Hur Gorostiaga eta Okzitanierazko Ikerketa Institutuko kide Alexis Quentinekin batera. Frantziak lurralde hizkuntzen irakaskuntza oztopatzen duela salatu... [+]
Paueko auzitegiak atzera bota du Seaskak Hendaian ikastola berria eraikitzeko hartua zuen erabakia. Falloux legean oinarritu da epailea, argudiatuz diru publikoa ezin dela erabili hezkuntza pribatuko eraikuntzak egiteko.
Parisetik atzera bota nahi dute Beskoitzeko Udalak ikastola berria eraikitzeko Seaskari egingo dion lurren lagapena. Beskoitzeko Herri Kontseiluak 520 metro koadroko zelaia herriko ikastolari uztea deliberatu zuen uztailaren 9an. Parisko Gobernuaren ordezkari den Patrick... [+]
Beskoitzen ikastola berria eraikitzen ari dira eta Kanboko Xalbador lizeoa berrituta aurkitu dute ikasleek. Eraikin berria egiteko baimenarekin arazoak dituzte ordea, eta ekonomikoki ere larri dabiltza.
Seaskako ordezkariak Frantziako Barne, Kultura eta Hezkuntza ministerioetako ordezkariekin bilduko dira gaur arratsaldean Parisen, ikastolen egoitzen arazoari konponbidea emateko asmoz.
Horra hor, Seaska ikastolaren garai bateko lema: Kasu ikastola kexu! Garai hura oraina da alabaina. Frantzia jakobinoak hamaika motibo eman(en) dizkigu kexu izateko. Hendaiako Gure ikastola izan da azken hilabeteotan kexaldi horren protagonista –eta aitzindaria–,... [+]
Hendaiako Ikastolak eraikin berri baten premia gorria dauka. Azken urteetan 200 bat ikasleak geletan ezin egokituz ari dira lanean. Azken sei hilabetetan, tokian tokiko hainbat manifestazio egin dute Iparraldeko ikastolek. Azkena, Baionan. Seaskako 30 gurasok eta irakaslek... [+]