Guztia prest eta sarrerak agortuta. Horrelaxe iritsi gara Bertso Egunera: goizetik gauerako ekitaldiak antolatuta eta gogotsu.
Oinak bidean ibilbidearekin hasi da eguna. Harriondoatik abiatu dira bertsozaleak, eta mendi buelta gidatua egin dute. Herrira itzultzerakoan hasi da bertso poteoa. Aramaioko Bertso Eskolako, Epifora Bertso Eskolako eta Lilibertso Bertso Eskolako hurrengo bertsolariek parte hartu dute: Ane Zuazubiskar, Danel Herrarte, Iraide Onaindia, Manex Agirre, Eli Pagola, Maider Arregi, Oihana Arana, Uxue Alkorta, Aitor Etxebarriazarraga, Asier Galarza, Ibai Amillategi eta Iker Uriarte. Bertso poteoa alaitzen Amaia Taberna eta Olaia Urdangarin trikitilariak aritu dira.
Luntxaren bueltan pasa dute eguerdia bertsozaleek Arranon, eta bazkalostean lasai egon dira arratsaldeko ekitaldiaren zain. Ordurako jende gehiago ere gerturatu da, eta saioarekin egin du bat Bertso Egunarekin. 17:00ak pasatxoan hasi da XXI mende, 25 (H)illbeltz bertso saioa Harriondoa kultur etxean, eguneko ekitaldi nagusia. Kantuan Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia, Julio Soto Ezkurdia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maialen Lujanbio Zugasti eta Peru Abarrategi Sarrionandia. Nerea Ibarzabal Salegi zen kantuan aritzekoa, baina azken orduan Lujanbiok ordezkatu du. Gai-jartzaile lanetan Alaitz Rekondo Ferrero aritu da.
Arratsaldekoa amaitu da, baina oraindik asko falta da bertso eguna bukatzeko. Izan ere, sagardotegian afalduko dute bertsozaleek orain, eta afalostean, bertso jarriak izango dira Ekhiñe Zapiain Arlegi, Josu Txoperena Iribarren eta Manex Pagola Apezetxea Hor gurekin batera. Amaitzeko, DJ Infernu egongo da Arranon.
Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]
Ohi baino beranduago bada ere, 2022k ere izango du Bertso Egunik. Izpurak hartuko du aurtengoa martxoaren 26an. 17:00etatik aurrera izango da herriko Faustin Bentaberri Gelan, eta, Aimar Karrikak gidatuta, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Agirre ariko... [+]
Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan eta sarrerak presentzialak eta birtualak salgai jarri dituzte. Bertso plaza indartzeko Bertsozale Elkartea egiten ari den apustuaren parte dira aurten antolatu dituen hiru Bertso Egunak.
Aramaioko plaza izan du abiapuntu urtarrilaren 18an 2020ko Bertso Egunak. Batzuk Arabako Bertso Kuadrilla Artekoaren aurkezpenetik eta jarraian izandako Arabako Bertsozale Elkarteko Batzarretik etorri dira; beste batzuk hamaiketakoa lasai egin eta Aramaioko ibilbide gidatura... [+]
Urtarrilaren 18an ospatuko dute bertso zaleek Bertso Eguna eta aurtengoa 51.a izango da. Eguerdian bertso ibilbide gidatua egingo dute eta bost bertso-bazkari izango dira jarraian. Txartelak erosteko aukera epea urtarrilaren 12an amaituko da. Bertsozale Elkarteak antolatu du... [+]