Ijitoa izatea luzaz egon da debekatua Europako hainbat lekutan, baita, nola ez, gure estatu maite eta abegikor Espainia eta Frantzian ere. Horregatik, denbora luzez, ijitoek ez zuten ijito zirenik esan ohi. Eta halaber horregatik, historialariok oso zail daukagu bere historia ezagutzea, eta behar den bezalako aitortza ematea. Baina, nahiz eta zaila izan, Historiaren hutsuneak bete egin behar izaten dira, Historia ahal denik eta desberdinena eta zintzoena egiteko. Horretan dabil hainbat historialari ijito. Euskal Herriari dagokionez, El pueblo gitano en Euskal Herria (Ijito herria Euskal Herrian) (Txalaparta, 2017) irakur liteke David Martinena, gai honen inguruan, nik dakidanez, daukagun monografia onena.
Martinen lanari esker jakin nuen, dokumentuetan ijitoak aurkitzeko, besteak beste, abizenak eta lanbideak erabili ohi direla. Hau da, badira ijitoei arrunt zaizkien abizen eta lanbide jakin batzuk eta horiei erreparatzeak ijitoak identifikatzeko arrastoan jarriko gaitu. Bi baldintza horiek betetzen ditu, adibidez, Martin Larralde Iturbide bertsolari eta euskal pertsonaia ikonikoak. Horren harira, duela denboratxo bat artikuluxka bat argitaratu genuen Ibai Iztuetak eta biok Zuzeun: Eta Martin Larralde ijitoa izan balitz, Zer?
Laburbilduz, bere bi abizenok, Larralde eta Iturbide, ijitoen dinastia ezagunetakoak dira. David Martinek bere liburuan azaltzen duen bezala, Yturbidetarrak “Epaitegietako dokumentuetan gehien ageri diren familietako bat dira”. Larralde, berez, hasiera batean, Pedro Yturbideren ezizen gisa agertzen da (1688), hortik aurrera, dirudienez, litekeena da familiakoek abizentzat hartu izana.
"Zer gertatuko litzateke bertsolari dezente ijitoak izan balira? Eta beraien bertsolaritzaren ekarpenak, berriz, funtsezkoak?"
Bestetik, dokumentu ofizialetan, Martin Larralde lanbidez cordonnier dela adierazten da, hau da, zapataria. “Euskal Herrian, Erregimen Zaharrean, gizartearen ertzetako lagunen ohiko lanbide aitortuak, ondorengo hauek dira: nekazari, tenporero, zapatari, arotz, zorroztaile, motzaile, danbolin-jole, txatarrero edota eskale profesional. Eta, hain zuzen, hauek dira ijito jendeak zituen ofizioak”. Ez hori bakarrik, familiako etxean, Bordaxurin, bizi ziren lagunek ogibide hauek zituzten: laborari, ohialkin, merkatari, ehule, tratante... guztiak ijitoekin lot litezkeenak, alegia.
Duela egun batzuk, berriz, beste froga zirkunstantzial batekin egin nuen topo: Martin Larralderen bertsoa bera. Flamenko adituek kontatzen digute ijitoek idatzitako koplek, askotan, bere historiako pasarteak kontatzeko balio izan dutela eta ohikoa izan dela atxiloketei, kartzelari, galerei buruzko bertsoak egin izana; Espainian carceleras izendapena ematen zaio kantu mota honi. Bada, horri buruz hitz egiten digu hain justu, Martin Larraldek:
"Kantu hauk eman ditut Paube-ko hirian,
burdinez kargaturik, oi! presondegian;
bai eta kopiatu denbora berian,
orok kanta ditzaten Hazparne herrian"
Hara hor, euskarara ekarrita, konparaziorako, Andaluzian bildutako koplatxo batzuk:
"Petatean nengoen eserita,
burua atzera botata
gogoan nituen gure haurrak,
Nola egongo da gure ama?
Baninderamaten
eta bidean esan nien
lasaitzeko sokak
min egiten zietela besoei"
Bertsolari jardundako ijitoak egon zirena ez da, berez, aurkikuntza bat, eta wikipedian bertan Franzisko Javier Etxeberria Txuntxunero ere agertzen da. Xenpelar ijito semea zela ere iradokitzen da.
Emakume ijito bertsolariak ere ezagutzen ditugu... bat, besterik ez bada ere. 1968ko urtarrilaren 11n Herri aldizkarian Pierre Laffitek horrela aurkezten dizkigu izenik gabeko alarguntsaren bertsoak: "Minduri debrusa horiek laket zuten elhe lazgarrietan; baina beren bizia irabazten bazuten ere, erran behar da nezkagarria eta okaztagarri bilakatzen zela heien jokoa. Emeki-emeki galdu da minduriaren ohitura. 1930an, apeza hoan zenean hilerritik, buhamea hil-kutxari lotu zitzaion bi beso eta hasi zen":
"Martin Galox gaixoa,
ez haut gehiago mundu honetan ikusiko
Hi hintzen ene argia, ene ogia, ene gasna!"
Eresia honen zati bat kanta erdiragarri bihurtu zuen, geroago Oskorrik.
Datu horien aurrean, zer gertatuko litzateke bertsolari dezente ijitoak izan balira? Eta beraien bertsolaritzaren ekarpenak, berriz, funtsezkoak? Horrela izan balitz... polita izango litzateke, ezta? Euskal Herriaren baitan herri asko kabitu direla, eta euskara denon hizkuntza izan dela esan nahiko lukeelako.
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
“Te Siklârel Romanipen” ikasketa plana prestatu dute Ijito Herriaren historia eta kultura Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan txertatzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sortu du proiektua, EHUrekin eta Amuge Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartearekin... [+]
Nafarroako Hezkuntza Sailak ijitoen kulturari buruzko material didaktiko "aitzindariak" jarriko ditu eskuragarri, euskaraz zein gazteleraz. Kasedako ikastetxe publikoko zuzendaria den Bruno Miguel Jiménezek idatzi ditu eta ijitoen komunitatea hezkuntza-sisteman... [+]
Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]
Madrilgo Cañada Real auzoan bizi da Houda Akrikez (Tanger, 1982) Tabadol elkarteko presidentea, Puerta del Sol plazatik hamasei kilometrora. Hiru urte daramatzate auzoan argindarrik gabe 4.000 lagunek, tartean 2.000 haurrek, Naturgy enpresak hornidura elektrikoa eten... [+]
LCI telebista kateko Parc Brunet, Hammett & Cie saioan jitoak lapurrei konparatzeagatik jarri du salaketa du Euskal Herriko Ijito Komunitatearen Zentro Sozio-kulturalak. Audiobisualaren eta numerikoaren sektoreaz arduratzen den ARCOM autoritatearengana ere jo du gertatutakoa... [+]
Estereotipoak apurtzen dituen emakumea da Palmira Dual Jiménez. 26 urteko neska gazte irundarra da, euskalduna eta ijitoa. Hamazazpi urteko kazetaritza ibilbidean, kazetari honek elkarrizketatu duen lehen ijitoa; aitortzeak ere lotsa ematen du. Ez dezagun uka, denok gara... [+]
Neska gazte talde bat jarraitu eta inguratu dute lurrin denda batean, eta langileetako batek ijito izateagatik jarraitu izana onartu die, grabaketa batean jasota dagoenez. Arropa denda batean, aldiz, polizia talde batek bi emakume ijito aldageletara eraman eta inolako azalpenik... [+]
Abenduaren 5ean, Greziako Tesalonika hirian, Poliziak buruan tiroa jo zion 16 urteko mutiko bati, ustez 20 euro ordaindu gabe joatearren gasolindegi batetik. Zortzi egunen buruan, asteartean hil egin da gaztea. Azken astean ez dute etenik izan protestek, eta hilketaren berri... [+]
Agente batek bi tiro eman dizkio gasolindegi batetik 20 euro ordaindu gabe ihesi zihoan Kostas Fragoulis gazteari, Tesalonikan. Baliteke Greziako autoritateak haren heriotza estaltzen aritzea.
Emakume ijitoek pairatzen duten arrazakeria edo diskriminazio espezifikoari egiten dio erreferentzia genero antitziganismo kontzeptuak. Halere, gizarteak oro har ezagutzen ez duen eta emakume ijitoak oraindik eraikitzen ari diren kontzeptua da, AMUGE eta Romi Berriak elkarteen... [+]
Genero Antigitanismoaren Nazioarteko I. Kongresua egingo da Bilbon urriaren 3tik 5era. AMUGE Euskadiko Emakume Ijitoen Elkarteak eta Romi Berriak elkarteak antolatu dute, genero antigitanismoa kontzeptuaren definizio bateratua adosteko, eta esperientziak, ezagutzak eta... [+]
Primor lurrindendaren aurrean elkarretaratzea egin zuten ostegunean, Gaz Kalo Nafarroako ijito elkarteak eta SOS Arrazakeriak deituta, salatzeko denda horretan hiru emakumek eta adin txikiko batek jasan zuten tratua.