Bigarren urtea izango da pentsamendu kritikoan eta ekoedizioan espezializatutako Pol.len edicions argitalpen-kooperatibak Durangoko Azokan parte hartuko duela. Aurtengoa bertsolari eta glosatzaile katalanen arteko topaketa izango da, abenduaren 8an, arratsaldeko 19:00etan Durangoko Museoan. Uxue Alberdiren Revers. Testimonis de dones bertsolaris aurkezpen-biran egindakoaren antzekoa.
Uxue Alberdi bertsolari eta idazleaz gain, Onintza Enbeita bertsolaria ere arituko da saio horretan, Berta Llos –aitzinsolasa egin dio liburuaren katalanezko edizioari– eta Esther Santos glosatzaile katalanekin batera. Ines Osinaga arituko da musikari lanetan, eta Mari Luz Esteban antropologo eta poetak gidatuko du ekitaldia. Esti Lizaso arituko da itzultzaile gisa.
Revers. Testimonis de dones bertsolaris liburua
Revers, Uxue Alberdiren Kontrako Eztarritik (Susa, 2019) liburuaren katalanezko itzulpena da, 2020an Euskadi Saiakera Saria irabazi zuena. Liburua bere horretan, ahalduntze feminista kolektiboko ariketa da, zeinetan Alberdik eta elkarrizketatutako hamabost bertsolarik emakumeen aurkako indarkeriari buruzko isiltasuna hausten duten. Hortaz, agerian uzten ditu emakumeen aliantza estrategikoak, kolektiboki, gizonek menderatutako mundu batean.
Pol.len edicions
Pentsamendu kritikoan eta ekoedizioan espezializatutako argitalpen kooperatiba da, euskaratik katalanera lan gehien itzuli dituen argitaletxea: Joseba Sarrionandia, Mari Luz Esteban, Mikel Antza, Miren Agur Meabe, Harkaitz Cano, Fermin Muguruza, Eider Eibar, Joseba Larretxe, besteak beste.
Mila lan egitetik bizi dira, sarri, marrazkilari eta ilustratzaileak. Ezaguna da sektorearen aspektu hori. Prekarietatea deitu ahal zaiona nagusiki; ikusezina izatea ere bai. Paula Estévez (Donostia, 1984), esaterako, ARGIAn ikusi izan dugu azken bost urteotan, sarri... [+]
Milaka eta milaka euskaltzale eta euskal kulturaren zale elkartu dira Durangon asteburu luzean, ondo asko egonkortua den urteroko hitzorduan. Sartzeko itxaronaldiak, ordubeterainokoak, euripean... Kultur-gosez egon da jendea. Eta asebeteko ziren, halaxe sumatu baita postuen... [+]
Salto batez jaiki da ohetik, pelikula txutxi-flower batean balego bezalaxe. Gelatik irten, sukaldera joan, amari muxu potolo bat eman eta dutxan sartu da, Deus ex machina kantua hartuta soinu-banda modura. Aurora borealak entzuten ditu letran, baina, egiazki, letraren fabulari... [+]
Oraindik ere ondo gogoan du amak nola esan zion atzo: “Iraitz, segiozu ohera, badela garaia. Eta utzi mugikorra, itsutu egingo zara-eta!”.
Nola ez, amak arrazoi. Gaurko betzuloek ez dute barkatzen. Ez du begirik bildu gauean. Ohean buelta eta buelta, maiz... [+]
Abenduaren 5ean ikasleei eta irakasleei zuzendutako tailer, hitzaldi eta ikuskizunak izango dira azokan. Dinamiken bidez sortzaileak ezagutu eta eurekin harremanetan jartzeko moduko aukera ere izango da. Edukiera guztia bete da jada ikasle goizerako. ARGIAk eskaintza zabala... [+]
Egotea egitea da. Hala dio aurten Durangoko Azokak, eta egia da, azokaren beraren kasuan behintzat eta Euskal Herria aintzat hartuta. Dagoeneko 59. azoka da aurtengoa, eta urtero egote hutsak frogatzen du euskara, euskal kultura, euskal nazioa egiteko modua dela Durangoko... [+]
Jakoba Errekondo eta Garbiñe Larrea han izango dira, baita Haziak liburuko egileak ere. Superbotereak hezkuntza liburua, Abentura erraldoia komikia... eta, jakina, Inor ez da ilegala-ren postutxoa ere ipiniko du ARGIAk. Aurtengo beste nobedadea: denda fisikoa Andra Mari... [+]
Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]
Durangoko Azokaren alor digitala da Kabi@ espazioa eta egitaraua. Aurtengo edizioan, abenduaren 5ean eta 6an izango dira Kabi@ko ekitaldiak, Azokaren lehen bi egunetan (gero 8ra bitartean iraungo du). Ekitaldiak banatuko dira Durangoko Bizenta Migel Liburutegiaren eta Landako... [+]