2021eko lehen bost hilabeteetako bertso plazen datuak eman ditu Bertsozale Elkarteak. Urte hasiera gogorra izan da bertsolaritzarentzat: pandemia aurretik (2019an) epe berean egin ziren saioak baino %60 gutxiago egin dira aurtengo lehen hilabeteetan, eta 2020an baino %25 gutxiago; kontuan izan behar baita iazko urtearen hasiera pandemiarik gabekoa izan zela.
2019an lehen bost hilabeteetan 366 saio antolatu ziren, eta 2021ean epe berean 144 saio besterik ez dira antolatu. Edonola ere, Bertsozale Elkarteak plazaratu duen irakurketa baikorra da: "Martxotik aurrera bertso plazen kopuruak goranzko bidea hartu du eta hala jarraitzen du egun ere: apirilean 29 saio egin baziren, 47 izan dira maiatzean".
Saio motari dagokionez, jaialdiek eta bat-bateko bereziek betetzen dute agenda batez ere: bertso hitzorduen %91,5a, zehazki. Lagunarteko eta plaza libreko saio gutxi antolatu dira, hau da, otorduetan egiten direnak eta gai jartzailerik gabe bertsolariek ikus-entzuleengandik hurbil kalean egiten dituztenak.
Bertsozale Elkarteak autofinantziaziorako sortutako enpresa da Lanku, tokian tokiko antolatzaileei bertso saioak antolatzeko zerbitzua eskaintzen diena. 2021ean nabarmen egin du gora Lankuren bidez antolatutako saioen proportzioak: 2019an antolatutako saioen %30 izan zen Lanku bidez egindakoa, eta 2021ean saio guztien %45 izan da horrela.
Bertsozale Elkarteak ez du honen arrazoien berri eman, pentsa daiteke, batetik, pandemia garaian Bertsozale Elkartea eta Lanku plazak sustatzeko egiten ari diren ahaleginaren ondorio izan daitekeela, hein batean, eta bestalde, egiten diren saioetatik kopuru handiagoa orain erakunde publikoek antolatutakoak direla, eta herri ekimenekoak zeharo gutxitu direla.
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]
Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.
Final-laurdenetako txartela lortu du Pagolak. Hurrengo saioak datorren asteburuan izango dira, Hondarribian eta Andoainen.