Bertso absurdu baten harira


2022ko urriaren 18an - 13:39

Pasa den urriaren 2an, Gasteizen jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo faseko kanporaketan, Haritz Mujika Lasak, bertso hau kantatu zuen, bertan bildu ginen ehundaka bertsozaleen aurrean:

 

Kaixo, entzule, hi Green kapital

ta Europako sinfonia

Gasteiza ekarri nautela baina

ez dakit non nagoen ia

hemen dena da Mercedes Vito

ta Alaves Baskonia

kanpokoaren gorazarrea

ta euskararen afonia

baino gurera erakustea

gatoz gaur zazpi momia

ea noraino hedatzen degun

bertsoaren sintonia.

[Bideoa: Bertsoa.eus]

Mingarria da bertsoa Gasteizko euskaldunentzat, oso, ia iraingarria, Euskal Herriko gainerako euskaldunentzat, era berean, absurdo/erridikulua beharko lukeen bezala. Zoritxarrez, ez da kontu berria edo bapatekotasunaren emaitza, diskurtso zahar eta antigoaleko baten segida nekagarri bat baizik.

“Ez dakit non nagoen ia”. Zergatik esan hori, egia ez denean? Zer adierazi nahi da? Urrun dagoela/gaudela? Nondik, baina? Baliteke lehenengo aldiz izatea bertsolaria Gasteizera hurbildu eta, ezagutzen ez duenez, ez jakitea non dagoen. Edonola ere, bertakoekiko begirune eskaseko hasiera da, areago, errespetu falta handia, kanpora joan eta inoiz egin behar ez dena, ez Gasteizen ez inon.

“Gasteizen dena da Mercedes Vito, ta Alaves Baskonia, kanpokoaren gorazarrea (?) ta euskararen afonia”. Bistan da bertsoa ez dela oso egokia eta, “betikoa, berriro” pentsatu genuen barruan geunden askok, hamaika aldiz entzun dugulako edo, hobeto esanda, entzun behar izan dugulako beste lurraldeetatik erdeinuzko komentarioak gure hizkuntza-egoera dela eta.

Baina gaur egun hori esatea arinkeria galanta da. Harrez geroztik denak berdin jarraitu du, ala? Pentsatu al daiteke oraindik, euskara hezkuntza sisteman sartu zela 40 urtetik gora joan direnetik, Araba erdaldunaren klixe zaharra erabili dezakegula 2022. urtean, ezer aldatu izan ez balitz bezala? Milaka euskaldun gara Gasteizen, bertakoak edo kanpotik etorriak, euskara ikasi, gure seme-alabei euskara eman, eta euskara familia-hizkuntza egin duguna. Kito.

Euskararen afonia aipatzea topikoa poltsikotik ateratzea da, oso erraza, konplizitatearen bila, baina faltsua da. Afonia dagoela esateko, zerekin egiten da alderaketa? Bilborekin? Baionarekin? Iruñearekin? Handiagoa da gure afonia besteena baino? Ba, ez dute hori esaten berriki plazaratu diren euskararen erabileraren gaineko emaitzek (Soziolinguistikako Klusterra, 2022ko maiatza). Gasteizen eta Araban, euskalduntze prozesua eta euskal kulturaren transmisioa beste inon baino indartsuagoa izan da eta horri ez erreparatzea ezjakintasuna, interes falta edo harrokeria hutsa da. Ez dugu pentsatu nahi inor erosoago sentitzen dela topikoaren barruan.

Diskurtso aspergarri horrek kaltea baino ez digu egiten, eta euskararen kontra jotzen du zuzenean: dugun egoerarekin, aurkitzen ditugun oztopoekin, egiten ari garen ahaleginarekin… gure artean txorakerietan ibiltzea ez zaigu komeni eta are gutxiago lurralde bateko edo besteko nagusitasuna edo gutxiagotasuna aireratzea. Nahikoa harrokeriekin eta probintzialismo arlotearekin. Partida hau irabazteko handian jokatu behar dugu, ez txikian.

Hemen, “Arabako lurretan”, euskaldun asko gara, asko, gero eta gehiago, euskaldun berriak gehienok, euskaraz bizi garenok naturaltasunarekin, euskaldunen komunitatearen parte sentitzen garenok, ez gehiago, ez gutxiago. Ahaztu dezagun, mesedez, zazpigarren alabaren kontu agoniko hori.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Eguneraketa berriak daude