Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufía, Isabel Herguera, Josu Martínez eta Fermin Muguruza ariko dira Euskal Zinemaren Sarian

  • Paco Sagarzazu aktoreak jasoko du Zinemira Saria, egindako ibilbideari aitortza gisa.

'Bizkarsoro' pelikularen fotograma bat.

2023ko irailaren 04an - 09:00

Euskal herriko hainbat zinegileren hemeretzi lan –hamabost film luze, film ertain bat, film labur bat eta bi telesail– proiektatuko dira Donostia Zinemaldiaren 71. edizioan, ondorengo sail hauetan: Sail Ofiziala, Donostia Sariaren Emanaldi Bereziak, Zabaltegi-Tabakalera, Made in Spain, Zinemira, Belodromoa eta Euskal Zinemaren EiTB eta RTVE galak.

Sail Ofizialean emango dute Isabel Hergueraren El sueño de la sultana (Sultanaren ametsa) animazio-filma, Urrezko Maskorra irabazteko hautagai ere badena.

Euskal Zinemaren Galan, berriz, Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufía zuzendarien Arnasa betean, emakume zinegileak filma, euskal emakume zinegileen bizipenetan oinarrituta dagoena.

Zinemiran, bestalde, dagoeneko ezagun egin den Josu Martínez zinegilearen bi lan aurkeztuko dira: Bizkarsoro pelikula, alegiazko herri batean kokaturiko bost istorio errealez osatua dagoena, hizkuntz eskubideen afera eta euskaren zapalkuntza ardatz duena; eta Mirande, film baterako zirriborroa deiturikoa ere bai, Jon Mirande idazlearen lanera hurbilketa dena.

Zinemiran emango da  Fermin Muguruzaren azken lana ere: Bidasoa 2018-2023 dokumentala. Bidasoako mugaren kontrola eta itxiera ditu ardatz, eta migratzaileek Europara iristeko egiten duten bidaia dramatikoa kontatzen du.

Bestalde, EiTB galan, irailaren 27an, ETBren euskarazko fikziozko telesail berria aurkeztuko dute: Itxaso. Besteak beste, Jon Plazaola, Nerea Mazo, Itziar Atienza, Jon Mendia eta Nere Garmendia ikusiko dira pantailan.

EiTBri lotuta, Unai Iparragirre ETBko zuzendariak xehetasun gehiago eman ditu Primeran plataformaren inguruan: irailean jarriko da martxan, ia eduki gehienak euskaraz izango dira eta, beste hainbat atalen artean, azken hamarkadetan Donostia Zinemaldian parte hartu duten euskal filmei eskainitakoa izango du.

Paco Sagarzazuk jasoko du Zinemira Saria

Euskal zinemagintzaren ohorezko saria Paco Sagarzazu donostiarrak jasoko du egin duen ibilbide oparoagatik. Zinema mundura 1976an hurbildu zen, Balantzatxoa antzezlana zinemara egokituta (euskaraz filmatutako haurrentzako lehen film luzea izan zen).

Ordutik, oro har gaztelaniazko lanetan aritu da; euskaraz, esaterako, Txotx edota Aupa Etxebeste! filmetan hartu zuen parte, Asier Altuna eta Telmo Esnalekin.

Sail ofizialeko emanaldiak, euskarazko azpidatziekin

Aurtengo Zinemaldiko Sail Ofizialeko film guztiak euskarazko azpidatziekin eskainiko dira Kursaalean. Film bakoitza jatorrizko bertsioan emango da, eta hiru hizkuntza ofizialetan ikusteko aukera eskainiko du Zinemaldiak, gaztelaniaz eta ingelesez ez ezik, baita euskaraz ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2023
2023-10-02 | Ixone Santamaria
Donostia Zinemaldiak eman duena
Oroituko dugunaz


2023-10-01 | Ixone Santamaria
Donostiako Zinemaldia. 9.eguna
Miresmenaren ikertzaileak


Sail Ofiziala. 9.eguna | Lehiatu ez diren bi lan
Dantza egiteko unea


2023-10-01 | ARGIA
‘O Corno’ galegozko filmak irabazi du Urrezko Maskorra

71 ediziotan lehen aldiz, euskal herritar emakumezko zinegile baten lanak eskuratu du sari nagusia. Jaione Camborda donostiarrak jaso du Urrezko Maskorra; laugarren urtez jarraian, emakumezkoa da sariduna.


2023-09-30 | Ixone Santamaria
Donostiako Zinemaldia. 8.eguna
Ilunabar goriak


2023-09-29 | Ixone Santamaria
Donostiako Zinemaldia 7. eguna
Bakoitzak urraturik berea

Zinemaren industriak dakarren burrunbak eta nazioarteko izarren distirak (aurten lausoagoa AEBetako gidoilari eta aktoreen greba historikoa dela eta) askotan itzaletara kondenatzen ditu asmo zein iraupenean apalagoak dituzten lanak. Horregatik, gaurkoan, film-luzeen kategoriatik... [+]


2023-09-28 | Ixone Santamaria
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Transzendentziaren luze-zabalaz

Luzeegiak dira batzuetan Zabaltegi-Tabakalerako emanaldiak, luzeak Zinemaldiko egunak eta, akaso, luzeegia nire gaurko kronika. Ikusitako filmentzat hitz handiak ez badakartzat ere, Tabakalerako besaulkiak Donostiako erosoenak direla jakinarazten dizuet modu ofizialean.


2023-09-27 | Ixone Santamaria
Donostiako Zinemaldia. 5.eguna
Etxeak eta egunak

Dokumental berrirako lokalizazioak bilatzen ari zela egin zuen topo Martín Benchimolek gazteluarekin, aristokrazia argentinarraren ilunabarraren zantzua. Liluratuta, tokiko jabea ezagutu nahi izan zuen. Modu horretan, eta harriduraz betea, ezagutu zuen azal beltzaraneko... [+]


Eguneraketa berriak daude