Kohesio sozial osasuntsua irudikatzen duten faktore ekonomikoen aurrean, despopulazioak eragin duen adin taldeen arteko desorekak Arabako Mendialdeko etorkizuna hipotekatu dezake.
Araban, biztanleriaren dentsitate apalena duen eskualdea da Mendialdea (5 bizt./km2), eta Euskal Herrian soilik Nafarroa Garaiko Pirinioen eskualdeak du dentsitate apalagoa. Hartara, Gaindegiak jaso duen bezala, "despopulazioa da lurraldeak duen gaitz nagusia". XX. mende hasieran, Arabako Mendialdeak 8.000 bat biztanle zituen; egun, 2.912 biztanle daude erroldatuta bertan. "Azken hamar urteotan, Arabako Mendialdeak herritarren %8,3a galdu du". Izan ere, 2008az geroztiko krisi ekonomikoak biztanleen galera handia ekarri zuen lurraldean, eta beste hainbat faktorek ere despopulazioaren gaitza sakontzea ekarri dute.
Hala, ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak argitaratu berri duen Euskal Herriko eskualdeen argazki sozioekonomikoan nabarmendu duenez, Arabako Mendialdea lurralde antolamendu orokorraren ardatz nagusietatik at geratu da, eta halaber, oinarrizko zerbitzuak oso urrun ditu, "herrialdean beste inon baino urrunago daude zerbitzu publikoak".
Horrekin batera, ehun ekonomiko ahula duen eskualdea da, eta horrenbestez, "bizitza proiektuak modu integralean garatzeko" aukera gutxi eskaintzen ditu Mendialdeak, eta "aspaldian hiriburuarekin lehiatu ezinean dabil".
Datuei erreparatuz gero, agerikoa da Mendialdeak duen arazo demografikoa: "Eskualdean haurren presentzia oso apala da (%11,6), Euskal Herrian baino apalagoa (-2,8). Hutsune handiena, ordea, 15 eta 29 urte bitarteko belaunaldietan dago, hauen presentzia biztanleriaren %9,6ra mugatzen baita". Belaunaldi gazteen gabeziari emakumezkoen presentzia ahula lotzen zaio, eta 45 urtetik gorako belaunaldiek ohikoa baino presentzia handiagoa dute. "Oinarri horrekin, zaila da etorkizunean belaunaldi ordezkapen orekaturik izatea". Adin taldeen arteko desorekak eta bizitasun falta dira Arabako Mendialdeko kohesio sozialaren arrisku nagusiak.
Dena dela, itxaropenerako datuak ere eman ditu Gaindegiak. Izan ere, aztertutako gainerako elementuek kohesio sozial "osasuntsua" dagoela irudikatzen dute. Hala nola, herritarren arteko desoreka sozioekonomikoak, EAEko beste edozein lurraldetan baino apalagoak dira. Gainera, bertako formazio baliabideak mugatuak izan arren, herritarren batez besteko formazio maila ertaina da, belaunaldi gazteen artean Gasteizko lan merkatuari lotuta egotearen eraginez.
Faktore positiboen artean, ikerketak aipatzen du, baita ere, ez direla gutxi asteburuan edo uda aldean herrietara hurbiltzen direnak; "hau da, badira jatorrizko lurraldearekin modu batean ala bestean harremana mantentzen duten gasteiztarrak".
Lehen sektorea da ardatz nagusia
Nekazaritza eta abeltzaintza dira Mendialdeko ardatz ekonomiko nagusia, ehun ekonomikoaren %41 ordezkatzen baitute. Alta, aberastasunaren %12,6 bakarrik sortzen du lehen sektoreak. Beste alde batetik, industriaren presentzia ahula da, eta enpresa handi bakarra dago eskualdean, manufaktura-industrian diharduena. Mendialdeko zerbitzuen sektoreari dagokionez, garapen mugatua du lurraldean eta batik bat bertan bizi direnen beharrak asetzeari begira dago. Enpleguari dagokionez, Arabako Mendialdean ez dago pertsona aktibo (1.500) adina enplegu (880), eta hiriburuarekiko menpekotasun handia dago, alegia erroldatutako lagunen zati garrantzitsuenak Gasteizen du lantokia, batik bat zerbitzu edo industria sektorean. Edonola ere, herritarren jarduera-tasak (%81,5) Euskal Herrikoa gainditzen du (+4,7), eta despopulazioa medio, ekonomiaren hedadura per capita neurtuz gero, Arabako Mendialdeak Arabak baino biztanleko BPG indartsuagoa du (37.100 euro). Bestalde, bertakoen batez besteko urteko errenta pertsonal erabilgarria 15.900 eurokoa da, Arabakoa baino pixka bat txikiagoa.
EAEko ikasleen erdiak baino gehiagok eskola partikularrak jasotzen dituela eta jatorri migratzaileko ikasleak gehien segregatzen dituen Espainiako Estatuko bigarren erkidegoa EAE dela ere adierazi du Esade EcPol erakundeko Lucas Gortazarrek, EHUren udako ikastaroetan.
'Sustraiak Erasmus' egitasmoaren bidez landa eremuan praktikak egiteko aukera eskaintzen du NUPek. Xedea da Nafarroako despopulazioari aurre egitea.
2014 eta 2020 urteen artean 350 biztanle galdu ditu Zuberoak (-%2.55). Galera handienak Maule, Barkoxe, Sohüta, Garindaine, Ligi, Mitikile, Atharratze, Bildoze, Altzai eta Montori herrietan izan dira. Haatik, zenbait herritan biztanle kopurua emeki goratzen ari da.
Azken biztanle kontaketaren arabera, Lapurdiko kostaldeko herri bakarra da Ziburu beheranzko joeran dagoena. 6.800 izatetik 6.200 biztanle izatera pasa da azken sei urteotan.
Hurrengo urtean India izango da munduko herrialderik populatuena, Txinaren aurretik; datorren azarorako, 8.000 milioi herritar izango ditu planetak; zortzi herrialdetan kontzentratuko da biztanleriaren hazkunderik handiena; baina oro har jaiotze tasa txikitzen eta biztanleria... [+]
EAEko demografiaren beheranzko joera aldatu asmoz 2030erako estrategia aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Estrategiaren baitako ekimenen artetik azpimarratutakoen artean, seme-alaba bakoitzeko hilabeteroko 200 euroko diru-laguntza aipatu du lehendakariak. 2023an pasako da indarrean... [+]
Noizean behin, normalean nire arretaren oso ertzetik pasatzen den kezka bat entzun edo irakurtzen dut: populazioa zahartzen ari da. Berriki gertatu zait. Eta datu zaparrada baten bidez xehetu ohi dizkidate zahartze horren erritmoa eta geografia. Tentazioa ematen du serio jarri... [+]
Nafarroako Gobernuak 500.000 euro bideratuko ditu despopulazioari aurre egiteko dirulaguntzetara. Herriek finantzatu nahi dituzten proiektuak aurkezteko epea uztailean zehar zabalduko da.
Hirurehundik gora herrik 200 biztanle baino gutxiago dituzte, eta hamaika udalerritan kilometro koadroko hamar biztanle baino gutxiago bizi dira. EHUk egin duen azterketa aurkeztu du Arabako Diputazioak.
Minimo historikoetara egin du behera jaiotze-tasak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 1941etik erregistratu den zifrarik baxuena baita 2020koa. Iaz 14.721 haur jaio ziren, aurreko urtean baino 697 gutxiago (%5,1 gutxiago). Azken urteetako beheranzko joerak dirau: 2008tik 2020ra, %30... [+]
Lurralde Kohesio Departamentuak, Toki Administrazioko eta Despopulazioko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 1,7 milioi euroko bi laguntza-deialdi egingo ditu laster, toki-erakundeei zuzenduta, despopulazioa arintzeko ekintzak eta inbertsioak bultzatzeko. Udal-zerbitzu publikoak... [+]
Herri eta bailara ugari basamortu bihurtzen ari da Euskal Herrian. Lan eta zerbitzurik gabe, egungo merkatuak bazterturiko eremuotan nola bizi? Egoera hori irauli nahi du Udalbiltzak, eta horretarako, logika lehiakorretik at, pertsonak erdigunean jartzen dituen ekonomia... [+]
Gaindegiak atlas interaktibo batean Euskal Herriko eskualdeen argazki sozioekonomikoa egin du. Oinarrizko zerbitzu publikoen gertutasuna askoz ahulagoa da periferiako eskualdeetan hiriburuetan baino.
Despopulazioaren atzean faktore ekonomikoak daude, batik bat; besteak beste, dauden inbertsioak ondo bideratzeko estrategia bat falta dela uste du Jose Antonio Guillen Graciak. Estatu-politikak sustatzeko presio talde bat sortu dute Espainia, Kroazia eta Greziako eragileek eta... [+]