Bertan behera utzi dute Bake Bidea eta Bakegileek abenduaren 19rako finkaturiko ekimena

  • Abenduaren 19rako aurreikusita zuten desobedientzia zibileko eguna bertan behera geratu den arren, 2021eko urtarrilaren 9rako dute hurrengo hitzordua, bake prozesuaren aldeko adierazpenak  zabaltzeko

Argazkia: @Artisans_Paix

2020ko abenduaren 01an - 11:14
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bake Bidean eta Bakegileak eragileek abenduaren 19rako aurreikusita zuten desobedientzia zibileko ekimena bertan behera utzi dute. Hain zuzen, Frederic Xistor Haranburu kartzelatik atera izanak horretara bideratu ditu: "Prozesua indartzen duten erabaki garrantzitsuak baloratu behar ditugu, eta epai honek 30 urtez preso diren Jakes Esnal eta Ion Paroten baldintzapeko askatasunei bidea ideki diezaien lan egin behar dugu". Hala nola, larriki eri diren Ibon Fernandez Iradi eta Juan Cruz Maiza Artolaren kasuei eta Frantzian preso diren euskal presoen kondenen "beste kudeaketa bati atea irekitzea" espero dute.

Ez ohiko batzarrean bildu ziren urriaren 17an eta "mobilizazio-ziklo determinatu eta iraunkorra indartzea" erabaki zuten, Baionako suprefeturan eraikitako murruarekin hasiz ziklo berria. Euskal presoen gaiari begira dagoen blokeoaren haustea eta presoek pairatzen dituzten salbuespen tratuekin bukatzea dute helburu. Bide horri segi, desobedientzia zibileko ekimena zuten abenduaren 19rako finakturik, Luhusoko operazioaren 4. urteurrena zela kontuan izanda. Ekimen hori masiboa eta determinatua izanen zela jakitera emana zuten. "Blokeatutako egoera orokor bat konpontzen laguntzeko pentsatua zen, orain zentzua izango luke baldin eta irekitako arteka hori berriz hesten bada, Euskal Herriko bakea iraunkorki elikatzeko handitu beharrean".

Mobilizazioekin aurrera

Antolakuntzak jakinarazi du, ekimena gauzatuko ez den arren, mobilizazioak egiten jarraitu behar dutela eta datozen asteetan eta hilabeteetan, egiaztatu beharko dutela Xistor Haranbururen baldintzapeko askatasuna, ez dela arauak berresten duen salbuespena.

Honela, Bakegileek eta Bake Bideak urtarrilaren 9rako hitzordua finkatzen dute, urtearen hastapen bakoitzean bezala, bake prozesuaren aldeko adierazpenak modu berri batera egiteko. Laster argitaratuko dute hitzordu honi buruzko informazioa.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Bidegabekeriaren aurrean ez dela isilduko nabarmendu du Sarek bere hamargarren urteurrenean

Plataforma herritarrak gaur egun arte lortutakoaren balioa nabarmendu du, eta adierazi du gizarteak “bultzada bat” eman behar duela “oraindik erbestean eta deportazioan daudenak” etxeratzeko. Etorkizuneko belaunaldiei gizarte hobeago bat uzteko garrantzia... [+]


Aritz Colio (HTX)
“Hatortxu amaituko da, baina elkartasuna eta auzolanaren bidean gure aletxoa jartzen jarraituko dugu”

Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]


2024-06-11 | ARGIA
Hatortxu Rock behin betiko agurtuko da 2025ean, 30. edizioarekin

2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.


2024-05-29 | Nekane Txapartegi
Zenbat lo?

Palestinako umeek ere galdera hori buruan ote duten pentsatu dut gure liburua eskuartean dudala. Zenbat lo falta ote diren genozidioa amaitzeko. Zenbat haur hil ote behar dituen oraindik Israel estatu sionistak munduko estatuen konplizitatearekin.
Beraien amei luzatuko ote... [+]


'Bi arnas' proiektuaren ziklo amaiera ospatu dute
“Torturak ama eta alabarengan sorturiko zauria arintzen lagundu du dokumentalak”

Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut! Ekitaldiak une... [+]


54 urteko espetxe eskaera sei pertsonarentzat presoen ongi etorriak antolatzea egotzita

Espetxe eskaera AVT biktimen elkarteak egin du eta, horren bidez, presoen ongi-etorriak antolatzeaz akusatutako sei pertsonari bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen zaie.


Presoen Euskara Irakasleen Taldeak agur esan du

Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei “ongi etorri” ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude