Jesus Mari Gonzalez Martinez eta Angela Linskey Abaltzisketako "Naera Haundi" baserrian bizi dira. Produktu ekologikoak (mermelada, esaterako) produzitzen zituzten duela gutxi arte. Ekoizleek 65 urte betetzean diru-laguntzak eteten zaizkiela-eta, ezin izan diote lanari eutsi. Iritzia plazaratu du horren inguruan.
Arte nazioarteko telebista katean Via Campesina-Indonesiako Elkarteko kide batek zioen bere herrian elikagai ekoizpena garai kolonialetik zetorrela: "Mundu merkaturako ekoizten dugu, eta ez guretzat”. Gauza bera esaten zuen Grain elkarteko ordezkari argentinarrak. Elkarte horrek borroka egiten du nekazari txikien alde, lurra lor dezaten janaria produzitzeko. Argentinan, soja GM lantzen da gehienbat haragi-ekoizpen ustiategietarako. Merkatu global hori hornitzen duten herrietan gertatzen da munduan ematen den umeen malnutrizioaren %80. Euskal herrian oso janari gutxi produzitzen dugu eta behar duguna merkatu horretatik dator gehienbat.
Nekazaritza ekologikoko diru laguntzak arautzen dituen Gipuzkoako foru-dekretuak dio 65 urtetik aurrera diru-laguntzak bukatzen direla. Neurri hori ezezaguna da nekazaritzan. ENEEK nekazaritza ekologikoko batzordeak ez daki ezer. Nekez uler daiteke, abeltzaintzan ez baitago horrelako mugarik. Nola erabakitzen dute baserri eta pertsonen etorkizuna?. Abeltzainek jasotzen dituzten diru-laguntzak 65 urte bete ondoren ere kobratzen jarraitzen dute; ekoizle ekologikoek ezin dute, eta ustiategia itxi behar izaten dute. Beharbada legeak ez dio horrela, baina hori legeak dioenaren ondorioa da.
Kalitatezko elikagaiak produzitzeko baserriko baliabide naturalez baliatzen diren proiektu lokalek, Euskadin pairatzen dugun elikadura-menpekotasuna konpontzen lagundu, baserrian dagoen etorkizun falta hobetu, bertako ekonomiak bultzatu eta mundu justuagoa lortuko lukete. Nekazaritzan ematen diren egitura sozial eta boterezkoak, eta diru-laguntzen banaketan dauden interesek eta pribilegioek ez dute uzten inongo aldaketarik garatzen. Politika instituzionalarekin kolaborazio handia dago eremu horretan mugitzen diren aktoreen aldetik. “Elikadura burujabetza” ez da lortzen beste aldera begiratzen pribilegioak ez galtzeko, ustiategi ekologikoak ixten diren bitartean, denon eskubideak berdin defenditzen baizik.
Mikro eta makro kontzeptuen arteko muga lausoa da, eta elkarren arteko eragina lausoa izan arren, eragiten du. Baita gugan ere. Arazoa dator lainopeko itsutasunean asmatzen ez dugunean gu geu non gauden, herria non dagoen.
Sanmartinak gure baserrietan oso ezagunak dira, txerria hiltzeko garaia baita. Jende askok, ordea, ez du jakingo antzina San Martin egunak nekazaritza urtearen amaiera ezartzen zuela. Eta hori ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Izan ere, urte amaierarekin etxeko ugazabari... [+]
Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.
Baserritarrek badute oporrik? Galdetu dute eskolan. Ezezkoa erantzun dute ikasleek. Orduan, egunero lanean, baserritar izan nahiko zenukete etorkizunean? Eta inork baserritarra izan nahi ez badu, nork egingo du guretzako janaria? Airean gelditu da galdera.
Pertsonaren osasun... [+]
Gaur egungo ezker mugimenduaren zati handi batek, intuitiboki bada ere, eskala txikiko nekazaritza aldarrikatzen du zalantza askorik izan gabe. Hala ere, txikitasunaren aldarrikapen horrek baditu bere kontraesanak: tamaina txikiko ustiategi batek, definizioz, ezingo du elikagai... [+]
Titulu handia iruditzen zaio “nekazari”. Bera “mahastizain” omen. Baina, izan, da nekazari mahastizaina. Eta da, izan, emakume nekazari mahastizaina. Eta mahatsaren orpotik mama goxoa nola, halaxe aletu ditu Ana Iriarte Bañezek lanbidearen... ez... [+]
Asteleheneko goizeko 10:00etatik hasita 24 orduz itxi nahi dute muga. Nekazariek salatu dute martxotik ez dela aurrerapausurik eman beren eskaeren inguruan.
Ikusi ditugu alimaleko traktoredun nekazariak, bideak, zubiak, mugak blokeatzen, eta bihotzak “krak!” egin zigun elkartasunez, geu ere laborari haurrak garelako eta anaiak, oraino, etxaldeak aitzina eramaten tematzen direlako. Manifestariak entzun ditugu normak... [+]
Aste honetan sortu da elkartea eta datorren astelehenean, hilaren 18an, laborarien sindikatuek Jose Mari Aierdi kontseilariarekin izango duten bileran egongo da.
Ostegun goizean, traktoreekin elkarretaratzea egin dute kanpoaldean, eta saioa hasi denean hainbat nekazari ateraino hurbildu dira. Tirabirak izan ondoren, Foruzaingoak atea ixtea lortu eta manifestariek ezin izan dute barrura sartu.
Indiako Poliziak bonba negar-eragileak jaurti dizkiete New Delhira bidean diren milaka nekazariei, gobernuak egin dien eskaintzari uko egin ondoren.
Arto zelaietan aise eta trebeki mugitzen den traktorea hiriko pasealekuetan agertzeak irudi-txoke bat ekartzen du, lekuz kanpo dagoen gailuak bere dotorezia eta indarra galtzen du hirian, orpo altuko zapatek mendialdean paseoan ikustean galtzen duten bezalaxe. Traktorearen... [+]