Topatu.eus atariak agur esango du hamar urteko ibilbidearen ondoren

  • 10 urtetako ibilibidearen ondoren martxoaren 1ean agur esango du Topatuk. Abiapuntura itzuli eta berriz lehertzeko indar guztiak jarriko ditugu hurrengo pausoetan. Itzuliko dela zin eginda etengo da proiektua.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 24an - 10:39
Argazkia: Topatu.

10 urte bete zituen pasa den urtarrilean Topatuk, eta orduan aurreratu bezala, hausnarketa batean murgilduta egon gara orain arte. Zein dira Gazte Proiektu Komunikatiboaren erronkak gaur egun? 2020an nolakoa izan behar du proiektu honek? Nola ulertzen dugu komunikazioa egun?

Galdera potoloak bezain erantzuteko zailak dira denak ere, baina badugu sormenik eta erantzunak bilatzeko bidean lehen geltokia egingo dugu datorren ostegunean Gasteizen ospatuko dugun mahai inguruan. Maider Galardi, Ion Telleria, Igor Goikolea eta Garazi Conderekin komunikazioaz, 2020az, gazteez, sare sozialez, podcastez… hitz egiteko aukera ezin hobea izango dugu Maialen Kortabarriak gidatuta, eta bertaratzera gonbidatzen zaituztegu, sorpresak ere izango baitira. Bidean, abiapuntura itzuli beharra dago sarri, berriro ere bideari ekiteko. Eta hala egingo du Gazte proiektu komunikatiboak ere: bildu, bilakatu eta berriz lehertu. Big bangean bezala, gure indar eta ilusio guztiak puntu batean biltzera goaz, materia metatzera. Eta emango du hutsik dagoela espazioa, baina momentu batean eztanda berriak berreraikiko du unibertsoa, eta birsortuko da gazte mundua.

Leherketa berrien mesedetan, beraz, agur esango du Topatuk martxoaren 1etik aurrera. Baina nostalgiarik ez! Aurrera eta alboetara begira gaude gazteak, baina ez atzera, eta Topatu izan den guztia daramagu motxilan, bide berriei ekiteko, Gazte Komunikazio Proiektua berrasmatzeko.

Zuri, irakurle, hartzaile, bazkide, gazte zirikatzaile eta ez hain gazte ez hain zirikatzaile. Zuri eskerrak eman nahi dizkizugu azken hamar urte hauengatik. Zuk egin duzu Topatu, zuek zarete Topatu! Eta aurrerantzean Gazte Komunikazio Proiektua izango denak ere izango du zuen zatitxo bat. Hala ere oparitxo bat utzi nahi dizue Topatuk: topatu.eus zein topatu.info webguneak ikusgarri egongo dira martxoaren 1etik aurrera, oroitzapen on zein ez hain onetan murgildu nahi duen edonorentzat.

Eta lasai, itzuliko gara, berrituak, indarrez lehertzera! Bitartean, hurren arte Topatu!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Topatu
2019-11-08 | Topatu.eus
Zizelkariak dokumentala: sei ertz, sei borroka, sei gazte, erdigunera

Euskal Herriko periferiak erdigunera ekartzeko asmoz, sei gazteri eman die ahotsa Topatuk Zizelkariak dokumentalean. Proiektua finantzatzeko crowdfundinga martxan dago eta Durangoko Azokarako egongo da prest.


2018-01-04 | Miren Osa Galdona
Blai Gazte Telebista
“Hedabideek gazteoi buruz sortzen dituzten estereotipoetatik kanpo dagoen telebista izan nahi dugu”

Sareko telebista berri batek argia ikusiko du urtarrilaren 14an: Blai Gazte Telebista estreinatuko da, 2016ko Gazteraiki topaketetan lantzen hasi ziren egitasmoa. “Ikuspuntu kritikotik gazteontzat interesgarriak diren gaiak landuko ditugu”, azaldu dio ARGIAri Garazi... [+]


2017-02-24 | ARGIA
Grabatzea ez da delitua

Azken urteotan, teknologia berriak ematen dituzten aukerei esker, Poliziak egindako eskubide urraketen eta jardun biolentoen grabatzea eta sareratzea biderkatu egin da. Telefono mugikorren kamerekin irudiak jaso eta sare sozialen bitartez zabaltzen dira lehen ezkutuan mantendu... [+]


2015-06-29 | Axier Lopez
Ernaiko kideak eta Topatuko Iraitz Salegi absolbitu ditu Auzitegi Nazionalak

Topatu.info-ko kazetari Iraitz Salegi eta Ernai gazte antolakundeko kide diren Maialen Etxeberria, Irati Sienra, Garazi Mugertza, Mikel Moreno, Aitor Anda, Gotzon Elizburu eta Mikel Button libre utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, auzipetuek ARGIAri jakinarazi diotenez.


2015-05-28 | Axier Lopez
Ernaiko zazpi kideren eta Iraitz Salegi kazetariaren aurkako epaiketa bertan behera

Ekainaren 11n itzuli beharko dute Espainiako Auzitegi Nazionalera Ernaiko zazpi kide eta Topatu-ko kazetari Iraitz Salegik. Ostegunean hasi epaiketa Madrilen, baina hau eten egin dute gazteek, harresia irudikatuz eta aurreko operazioan atxilotutako zazpi gazteen aurpegiekin... [+]


2015-04-21 | Axier Lopez
Herri komunikabideak: militantzia eta profesionaltasuna

Madrilgo Diagonaleko Pablo Elorduy eta Kataluniako La Directako Ferran Domenech kazetariek hitzaldi bira txikia –Gasteiz, Santurtzi, Iruñea– egin dute gurean. Herri kazetaritzaz duten ikuspegia bertoko zenbait esperientziarekin partekatu dute. Sintonia eta... [+]


‘Haziak, Herri Unibertsitateen loratzeak’ dokumentala aurkeztuko dute asteazkenean

"Herritik eta herriarentzat" izanen den unibertsitatea eraiki zuten joan den astean ikasleek NUPen eta EHUn. Orain Topatuk, Leioatik!, Buiaka! eta Haraba! ikasle komunikazio proiektuekin batera, Haziak dokumental laburrean bildu ditu ekimen horretako testigantzak.


2015-03-16 | Axier Lopez
Ongi etorri Mozal Legea!

“Kazetaria naizela, nire lana besterik ez naizela egiten ari!”. “Que sí, que sí, lo que tu quieras, eso se lo cuentas a mi compañero ahí fuera” oihuka erantzun dit ertzainburuak, bultzatzen nauen bitartean, urduri.


Bozal legea

Bozala (muturrekoa): ahoa irekitzen uzten ez duen larruzko edo plastikozko pieza. Gutxigatik, arnasten uzten duena. Ez al da ba hau Espainiako Gobernuak adierazpen askatasunari ezarri nahi diona?


“Kazetari guztiok lana askatasunez egiteko eskubidea aldarrikatuko dut epailearen aurrean”

Informazio eskubidea, hedabideen eta boterearen arteko lotura, Mozal Legea eta adierazpen askatasunaz mintzo da Iraitz Salegi. Ekitaldi publiko baten bideoak sarera igotzeagatik kartzelan sartu nahi duten Topatuko kazetaria da.


2015-02-27 | ARGIA
Mikromatxismoa bistaratzeko lehiaketa Topatu.info eta Gaztezuloren eskutik

Topatu.info eta Gaztezulo hedabideek gazteentzako lehiaketa antolatu dute, sorkuntza lanen bidez mikromatxismoa azalera ekar dezaten.


2014-12-18 | ARGIA
Kartzela zigor eskaria Topatuko kide bat, Ernaiko zazpi eta Periko Solabarriarentzat

Topatuko kide Iraitz Salegiri eta Periko Solabarriari 18 hilabeteko espetxe zigorra eskatu die Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ernaiko zazpi kideri bi urtekoa. Guztiei terrorismoa goratzea leporatzen diete.


2014-11-18 | Jon Torner Zabala
Ipar Euskal Herriko gazteei deia, euskarazko webTB emankizuna sortzeko

Kanaldude herri telebistak eta EHZko komunikazio taldeak, gazteei zuzendutako web telebista jarri nahi dute abian. Emankizunean parte hartu nahiko luketen gazteak biltzea xede, bilkura irekia egingo dute Hazparnen azaroaren 22an.


2014-10-07 | ARGIA
Topatuko kideek prentsa askatasunaren aurkako erasotzat jo dute epailearen aurrean deklaratu behar izatea

Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu dute astearte goizean Iraitz Salegi, Nekane Zinkunegi eta Izaro Zinkunegi kazetariek, Topatu.info webguneak Gazte Danbadari buruz egindako jarraipen informatiboarengatik inputatuak izan ostean.


Eguneraketa berriak daude