Duela hamar urte sortu zen Berria, 2003ko ekainaren 21an, Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria bortxaz itxi eta hiru hilabetera. 24.404 akziodun, 11.085 harpidedun eta 4.595.900 euroko kapitala bildu zituen egunkari berriak lehen hiru hilabetetan. Berehala saldu ziren lehen argitalpenaren 50.000 aleak.
Larunbatean Berriak 10 urte jaialdiarekin ospatuko dute egunkariaren sorreraren urteurrena, Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean. Ekitaldi nagusiaz gain, bertsolariak eta sagardo dastaketa ere izango dira. Arratsaldeko lauetatik aurrera, Napoka Iria, Petti, Morau eta Gosek kontzertuak eskainiko dituzte.
Etorkizunari begira, Iban Arregi kontseilari ordezkariaren hitzetan, kazetaritzan etengabe gertatzen ari diren teknologia eta euskarri aldaketa horietara ahalik eta azkarren eta arinen egokitzea izango da gakoa.
40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]
Euskarazko egunkariari loturik eman du bizialdiaren zatirik handiena, horixe du sor-marka eta jatorrizko izendapena. Eguneroko kazetari loturik jardun du beti, eta ekarri dizkio disgustu ez gutxi. Handiena, Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera 2003an, eta hainbat lagun orduz lehen... [+]
Otamendi 30 urtez izan da Euskaldunon Egunkariako eta Berriako zuzendari, eta erretiroa hartuko du 65 urte beteta. Mujika 1995etik da bi hedabide horietako kazetari, eta zuzendariorde aritu da azken urteetan.
Zaldibarko luizia zergatik gertatu zen argitzea helburu zuten bi ikerketaren emaitzak jaso ditu Berria egunkariak. Jaurlaritzak eskatutako peritu txostenek ondorioztatu dute zabor masak gainditu egin zuela jarritako geotestilaren euste ahalmena, Iñaki Petxarroman eta... [+]
2017ko urtarrilaren 3an, Jone San Martinek honako hau esan zuen Berria egunkarian: “Gure mugek azaleratzen dute gure sormena ere”. Edu Zelaietak, aldiz, zera irakurri zuen: “Gure sormenak azaleratzen ditu gure mugak ere”.
“Igandeetako azalak, zerbait izatekotan, talde lanaren emaitza dira”, adierazi dute Berriako Jakes Goikoetxeak eta Maixa Olanok, Prentsaren ARGIA saria eskuetan. “Jende askok parte hartzen du azalak pentsatzeko eta egiteko prozesuan: kazetariek, editoreek,... [+]
Hasieran, elkarrizketa egiteko proposatu nionean, Pilar Mendibilek zalantzak agertu zizkidan. Geratu ginen kafe bat hartzeko, hitz egin genuen, eta azkenean, onartu zuen gonbita, garrantzitsua iruditzen zaiolako berea bezalako bidea egin duen jendearen ahotsa biltzea... [+]
Euskal hedabideen elkarteak “elkartasun eta babes osoa” adierazi die joan den larunbatean Hondarribian lanean ari zirela erasoak jasan zituzten kazetariei.
Hamabosgarren urteurreneko ekitaldia egin du ‘Berriak’ asteazkenean. Urteotako berritasunak nabarmendu dituzte eta etorkizunerako babesa eskatu dute.
Danele Sarriugarte Mochalesek, Kattalin Miner Perezek eta Maddi Altuna Galfarsorok jaso dute Martin Ugalde beka, Euskaldunon Egunkariak eta Berria-k genero gaietan izandako eragina ikertuko dute urtebetez.