Egunero moduan, eskolarantz abiatu naiz, eta lanean buru-belarri hasi aurretik, ohi dudan moduan, kafetxo bat hartu, eta gelarantz. Sartu orduko, gelako ordenagailua eta proiektorea piztu eta ikasleei egun ona eman diet; lauk erantzun didate. Gehienak ordenagailuei so daude; irakaslea sartu denik ohartu ere ez dira egin. Berriro ere, klasea hasterako pantailen aurka borroka egin beharko dut ikasleen arreta lortzeko.
Orain dela ez asko irakurri nuen Suedian hezkuntzako plan digitalari mugak ezartzea erabaki dutela. PIRLS txostenean (ikasleen irakurmen eta ulermen maila ebaluatzeko nazioarteko azterketa) eskandinaviar herrialdea bederatzigarren postuan dago kokaturik. Aitzitik, ikasleen joera ikusirik, geletatik pantailen erabilera murriztu eta liburuei lehentasuna ematea erabaki dute. Honela zioen Suediako sailburuak: “Liburuek tableta batek ordezkatu ezin ditzakeen abantailak dituzte. Analfabeto funtzionalez beteriko belaunaldia sor dezakegu”. Izan ere, duela gutxi, herrialde hartan 2.000 irakasleri eginiko inkesta baten arabera, bostetik batek zioen ikasleek sekula edo ia sekula ez dutela eskuz ezer idazten.
Holandan ere, ikastetxeetan telefono mugikorren erabilera debekatzea proposatu du gobernuak 2024tik aurrera, ikastetxeekin eta gurasoekin adostu ondoren
Suediaz gain, beste herrialde batzuetan ere bada hezkuntzan pantailen erabilerak izan dezakeen eraginaz arduraturik dagoenik. Esaterako, Irlandako Greystones hiriko ikastetxe eta guraso elkarteek “Smartphonerik gabeko kodea” adostu dute. Kode horri jarraiki, ikasleei 13 urte bete arte telefono mugikorrik ez erosteko konpromisoa hartu dute. Frantzian, eskolak pantailez betetzen ari direla eta gogoetarik gabeko bide arriskutsua egiten ari direla salatu du CoLINE gurasoen kolektiboak. Kolektiboaren iritziz, haur eta gazte bakoitzari tableta edo ordenagailu eramangarria emateak ez du ikasketa hoberik bermatzen, alderantziz, hainbat gaitasun kamusten ditu. Eskutitz irekia bidaliko diote Frantziako Hezkuntza ministroari. Holandan ere, ikastetxeetan telefono mugikorren erabilera debekatzea proposatu du gobernuak 2024tik aurrera, ikastetxeekin eta gurasoekin adostu ondoren.
Badirudi, beraz, nahiz eta hainbat ikerketak eta ebidentziak eskuz idazteak dituen onurak frogatzen dituzten (garapen kognitiboa eta memoria sustatzen ditu, esaterako), orokorrean ikasleek gero eta gutxiago irakurtzen dutela, zer esanik ez eskuz idatzi. Gurean ere, gero eta gazteago hasten dira gailu digitalak erabiltzen, eta hezkuntza arloan ere tokian tokiko digitalizazio planak daude, gehienak dirulaguntzez horniturik; egun, zaila da eskolan ordenagailurik gabe jardutea.
Segur aski, tresna modu horiek onurak ekarri dizkigute, ezbairik gabe. Baina, belaunaldietan erabili izan ditugun baliabideak ez ote dira baliagarriak gaur egun? Bide zapaldua, bide segurua omen. Tresna digitalak ikaste-irakaste prozesuaren oinarri bihurtu aurretik, izan behar duten presentzia ondo hausnarturiko erabakia izan beharko lukeelakoan nago, beste hainbat baliabideekin uztartuz.
Ioritz Gonzalez Lertxundi, irakaslea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]