Berri emaile edo beste zerbait


2022ko urtarrilaren 31n - 15:47
Azken eguneraketa: 16:55

Jakin badakit ez dela gai samurra eta agian bakarren batek ez dituela pozik irakurriko nik lerro hauetan esandakoak. Ez nuke inor mindu nahi. Jakinik ez dela erraza izango, hastera noa.

Kazetarien profesionaltasuna goraipatu edo nabarmentzen dugunean –nire ustez askotan– beren zeregin nagusia, benetako erantzukizun soziala, baztertzeko arriskuan jartzen gara. Beste era batera esanda; erredakzio barruan teknikoki ongi landutako mezua prestatzeko gai bai, baina gizartean izan lezakeen ondorioez arduratzen ez den kazetaria ez ote dugun goraipatzen. Hori nire kezka.

Pluraltasuna eta objektibotasun zintzoa behin baino gehiagotan aipatu eta entzun arren, egia, benetako eguneroko egia, beste bat da. Kapitalistek, enpresa multinazional erraldoiek, edo erakunde politikoek, beraiek sortu –edo bultzatutako– egunkari eta hedabideei inpartzialtasuna eskatzen dieten arren, ozenki gainera, eta egunkariek kapitalisten laguntza lortzearren, euren independentzia aldarrikatzen duten, argi dago, egunkari independenteak baina ez inpartzialak behar dituela kapitalismoak.

Prentsak berez ez du sortzen –edo ez luke behar–, baina islatu bai, hori baita bere zeregin nagusia. Baina nahiz informazio uholdeak gureganatu, jasotzen dugun errealitate hori, erreala da, zergatik?

Denboraren poderioz, ustezko errealitate horrek, iritzi, baita giza heziketan zati handi bat betetzen duen errealitate hori, zer da? Hori guztia sortzen duen “labea” norena da, nondik dator?

Emaitza benetan tristea da, denborarekin gure gustu, ohitura eta nahiak aldatzen dizkigute eta aldaketak, ondo, barneraino gureganatzen ditugunean, dena erraza da, baina ez guretzat.

Horrela, nagusi den ideologiaren eraikuntzaren oinarriak oro har barneraturik daudenean, botereak, “benetako botereak”, libertatea onar dezake, lasai.

Baina naiz eta orain artekoa egia izan, helburua ez da dena zalantzan jartzea, noski, baina aurrez aurre ditugunak ukaezinak dira. Lehen nioen heziketa maltzurraren emaitzak tristeak direla eta horrela dira, ez dago zalantzarik.

Adibide asko daude eta agian mingarrienetako bat hau. Gaur egun ezin dugu esan Euskal Herrian euskal hiztun asko garenik, eta honi gehitzen badiogu, asko eta asko, erdi edo erabat analfabetoak garela –honek irakurlegoa murrizten duenarekin–, nola onar dezakegu adierazpen askatasunean bizi garela, nola?

Beste adibide bat, hau ere nazka ematen duena. Urte luzeetan aireportu eta tren geltoki nagusietan, gobernu espainiarrak zintzilikatu ditu euskaldun askoren argazkiak. Hori bere aukera, baina ez nirea. Nolako adierazpen askatasunean bizi gara, norberaren lagun eta etsai aukeratzeko eskubidea bermatzen ez badu? Aukeratzeko askatasuna non dago, norentzat da?

Hauek eta beste hainbeste gabezia demokratiko larri bezain garrantzitsu manipulatu edota estaltzen duen prentsa zertarako dago? Norentzat lan egiten du? Egun, AEBek eta Errusiak, Ukrainan jokoan duten “partidaren” berriak non eta nork idazten ditu? Informazio munduan ia dena dago mugatua. Herri aberatsetatik merkantzia bezala saldutako informazioaren kontsumitzaile petoak gara.

Desinformazioa arma-tresna erasokorra da, ez dago zalantzarik. Zenbat eta zabalduagoa izan, orduan eta desinformazio tresna “hobea” bilakatzen dira hedabideak.

Notizia, gertakizuna, bere jatorrizko sustraietatik aldentzen bada, hausnarketarako dituen osagai guztiak gordetzen badira, errealitatea moldatu, manipulatu egiten da.

Gehiago sakonduz; berriak beren testuingurutik ateratzeak dituen ondorio beltzak eguneroko jarrera dela esan beharra dago.

Demagun gaur ekonomiak maila guztietan daraman bidea hauskorra dela eta, kazetaria erredakzioan sartu orduko, bere mahai gainean aurkitzen duela enpresari ezagun talde baten dokumentua, enpresa berriak sortzeko ekimenaren berri ematen duena. Hori datorren bezala kaleratzen du eta irakurleek, beste tresnarik ez dutenez –nahiz ekimena diru publikoaz hornitua izan– positiboki baloratzen du. Eta nola ez, enpresariek goraipatu.

Hemen bizi garenok aspaldidanik dakigu gauzak ez direla bakarrik etortzen, beti dutela arrastoa, eta horretarako Astigarragan sortutako sailburua entzutea aski.

Zoritxarrez, irakurleek berehala ahantzi dituzte gaurko egoera larriaren errudun nagusiak nortzuk diren, eta jakina, berria ez da soilik saltzen, gehigarria asko ditu; lanpostuak sortuko dira, langabezia gutxituko da, eta abar luzea.

Azkenean, garatzen den mezua betikoa da: kapitalak enplegua sortzen du, beraz kapitala ona da. Gehiago: kapitalarentzat ona dena herriarentzat ona da.

Informazio mailan, jabetzaren kontzentrazioari aurre egiteak tresna zail eta bereziak behar ditu. Ia ezinezkoa da. Dena dago lotuta. Euskal Herrian, eta hemendik kanpo ere bai, hainbat hedabideren egitasmoak egin du porrot. Zergatik? Legezko –beraiek inposatutako legea– diru-laguntzak, ongi sailkatuak izan arren, ez dira beti betetzen. Enpresek erabakitzen dute publizitatea non jarri eta non ez. Publizitate instituzionalak ere baztertzen ditu, ahal duten neurrian, kritikoak bezala sailkatuak izan diren hedabideak. Denetarik ezagutu dugu. Dena ukatu eta itxi beharrean batzuk, eta burua altxatu bakarrik ez, bizi eta aberastu ere bai besteak.

Euskal Herrian bizi dugun esperientziatik abiatuta, hedabideen zeregin nagusia –salbuespen bakarren batzuk onarturik– ez da informazioa. Aurrez aurreko politiko guztietan bezala, desinformazioa legitimoa dela onartu beharrean gaude. Aurkariari aurre egiteko balio duenez, etsaientzat eta beraientzat lan egiten dutenen jarrera, ez da harritzekoa.

Amaiera emanez, bertatik bertara, bizitutako eginkizun berezi bat nahi nuke ekarri. Duela urte batzuk, Madrilen, eta Espainiako Estatuan –beharbada– irakurle gehien dituen egunkariaren “presidente” berria izendatzeko bilkura nagusian, izendatu berriak zioen: Gu independenteak gara, bai egia da, baina neutralak ez, hori ez.

Beraz, objektiboa eta inpartziala izate etiko hori, hemen, beste hainbat lurraldetan bezala, ezinezkoa da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Emakumeak, herri indigenak eta natura: giza eskubideen aldeko borrokaren lehen lerroan

Gure eskubideak, gure etorkizuna, orain! lelopean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunak 76 urteetako ondarea ospatzen du. Egunak mundu baketsuagoa, berdinzaleagoa eta jasangarriagoa eraikitzearen alde egitea du xede. Hala ere, aurrerapenak ospatzen diren bitartean, babesturik... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


2024-11-20 | LAB sindikatua
Garraiolariok ere komunera joan beharra dugu

Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.

Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]


Etxebizitzaren iruzurra

Etxebizitzaren auzia aspalditik datorren egiturazko arazoa da. Giza eskubidea izan behar lukeena, gehienez ere eskubide subjektiboa baino ez da. Iruzurra dela diot instituzio eta alderdi politiko guztiek hitz politak esan arren, ez diotelako muinari heltzen. Egun, enpresa... [+]


Doakotasuna itunpeko ikastetxeetan: zer dela eta?
Zertarako irakaskuntza kontzertatua?

Eskola publikoko eragile gehienen kontra EAEn onartu den Hezkuntza Lege berriak irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna bermatzea du helburu, beti ere botere publikoen finantzaketaren bidez, jakina. Espainiako Estatuan ere gobernukideek... [+]


Eguneraketa berriak daude