Nafarroan eta Araban alerta gorria da eta Gipuzkoan eta Bizkaian horia. Iragarpenen arabera, bero zapa datorren astelehenera arte luza daiteke, 30eko tenperaturekin itsas aldean eta askoz handiagoak barnealdeetan. Datorren astelehenerako Tuteran 43 gradu ere iragartzen dira, adibidez.
Nafarroan iragan berri diren suteak oraindik bero, barbakoak eta suteak eragin ditzaketen beste hainbat jarduera debekatu dira Nafarroan, eta Araban dagoeneko 140 bat hektarea erre dira bi sutetan, bata Gasteizko Mendoza kontzejuaren lurretan eta bestea Garaion.
Honako hau aurtengo bigarren bero olatua da eta klima aldaketaren ondorioak gero eta gehiago nabari dira, hala gure kostaldeko ur beroan, nola ikusten ari diren marmoka edo alga kopurua handietan. Adituen esanetan, Europa beste kontinenteak baino azkarrago ari da berotzen eta Copernicus behaketa satelitearen arabera: iragan berri den ekaina erregistroak direnetik bigarren beroena izan da, ohiko batez bestetik 1,6 gradu gehiagorekin.
Adi osasunarekin!
Baina suteak eta herritarren egonezin orokorrez gain, Espainiako Osasun Ministerioak alerta piztu du eta esan du 18 milioi pertsonen osasuna arrisku larrian dagoela Espainiako Estatuan; bereziki ohartarazi ditu adineko pertsonak eta berotik babesteko gomendatu. Ez da ahantzi behar azken hogei urtetan izandako beroaldietan milaka pertsona hil direla beroaren ondorioz. Horietako entzutetsuena 2003ko bero-bolada izan zen, zeinaren ondorioz 20.000 pertsonatik gora hil zen Europan.
Hildako kopuruei buruz beti da eztabaida handia, estatu batzuek ez dituztelako hildakoak bero-boladaren ondorio gisa hartzen edo, besterik gabe, datuak ematen ez direlako. Wikipediaren arabera, urte hartan Frantzian 14:082 hildako izan ziren beroaren ondorioz, Alemanian 7.000 hildako, Espainian 4.000 hildako, Erresuma Batuan 2.139 eta Italian 3.000.
2003ko abuztuaren 3an Bizkaiko Arangurenen 43 graduko tenperatura jazo zen eta eguerdian Zarautzen 40 graduak gainditu ziren.
Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]
Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]
Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri... [+]
Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]
Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.
Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.
Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]
Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.
Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]
Hegosudandar gehienak txirotasun larrian bizi izan dira azken bi mendeotan gutienez, eta zoritxarrez, estatu independente bihurtzeak ez die egoera hobetu, munduko herrialde txiroena baita, hainbat gerra tarteko. Testuinguru oso hauskor horretan klima aldaketak zailtasun berri... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
COP29 hasi da astelehen honetan Bakun, Azerbaijanen hiriburuan. 197 herrialde dira foro honetako kide eta horiez gain mundu osoko sare zibilaren milaka pertsona hurbilduko dira bertara, gobernuen jarduna jarraitzeko. Aurtengo gai izarra finantzazioa izango da.
Copernicus ingurumen behategiaren arabera 2024ak errekorra hautsiko du Lurreko tenperaturari dagokionez, eta hori bakarrik ez, industria aurreko garaiko batez bestekoa baino 1,5ºC altuagoa izango da lehen aldiz.