Beste behin argi geratu da Bermeoko EAJk zein borondate gutxi duen akordioetara heltzeko eta gure herriko beharrizan eta eskariak aintzat hartzeko.
Beste behin heldu zen urteko udal-aurrekontuak onartzeko eguna, eta beste behin argi geratu zen Bermeoko EAJren udal-gobernuak zein borondate gutxi duen besteekin akordioetara heltzeko, eta gure herriko beharrizan eta eskariak aintzat hartzeko. Aurton ere Osoko Bilkuran Guzan herri plataformari egin zaion mespretxua sekulakoa izan zen, eta hau gertatzen den lehen aldia ez izanagatik, oraingoan “aski da” esateko momentua heldu dela uste dugu.
2015eko hauteskundeetarako sortutako Guzan herri plataforman daukagun interes bakarra herria suspertzea eta herritarren bizitza hobetzea da. Asmo horrekin jaio zen duela sei urte, hainbat urtetan zehar herriaren gainbeheraren lekuko izan ondoren. Egoerak ez du hobera egin, zoritxarrez, eta oraindik Guzanen lana guztiz beharrezkoa delakoan gaude. Azken finean, gu ez gatoz bat itxurakerian oinarritutako politikarekin eta, hori dela eta, ezin izan diegu EAJren aurrekontuei baiezkoa eman.
Aurrekontu hauek aurreko urteetakoak baino handiagoak dira, ia hogeita lau milioi eurotakoak dira. Horietako hamalau milioi inguru (%61) langile publikoen soldatak ordaintzera bideratzen dira, eta bigarren sail handiena kontratazioena da (%29 inguru; zazpi bat milioi euro). Jeltzaleen aburuz aurrekontu hau nahikoa da Bermeok dituen arazo eta erronkei aurre egiteko. Baina, horrela al da benetan? Guzan plataformakook ezetz diogu eta arrazoirik ez zaigu falta.
"Kontratazioetara orain dela hiru urte baino ia 2,5 milioi gehiago bideratzen da, beharrezkoa dugun makinaria eta ekipamendua erosi beharrean “renting” bidez alokatzea erabaki dutelako"
Joan den legealdian udal-gobernuan zegoen EH Bilduri kontratazioei diru kantitate itzela bideratzea leporatzen zioten. Hau da, ez zela arrazoizkoa hainbeste udal-langile egonda kanpoko hainbeste zerbitzu kontratatu beharra, udaleko langileek beraiek egin zezaketela. Zozoak beleari ipurbeltz, ordea. Gertatu dena da orain inoiz baino handiagoa dela kontratazioen partida. 2019an 4,6 milioi eurokoa zen partida hori, eta 2022an 7 milioi ingurukoa. Beraz, kontratazioetara orain dela hiru urte baino ia 2,5 milioi euro gehiago bideratzen da. Zergatik hau? Bada, herri honetan beharrezkoa dugun makinaria eta ekipamendua erosi beharrean, udalaren jabetzakoak liratekeenak denbora luzez erabili ordez, “renting” bidez alokatzea erabaki dutelako, diru kantitate handi baten truke. Askoz merkeagoa ateratzen da udalak erostea eta urte luzeetan erabiltzea. Alabaina, gauza berrien distira falta du erabiliak.
Zaharra ez dena eta erabilgarria dena ordezkatzeko tema horrekin batera, bistan da herritarrok zer estreinatzen den jakitea nahi dutela. Ez dute iragarkietara eta propagandara bideratuta doazen partidak alferrik puztu. Halaber, EAJk biziki kritikatzen zuen EH Bildu koaliziotik alkate izan zen Idurre Bidegurenen erabakia, norbere irudiarekin lotutako guztia kudeatzeko pertsona bat kontratatzea. Oraingo alkateak, Aritz Abaroak, gauza bera egiteko Bilboko BIOK Comunicación enpresa kontratatu ez ezik, honetarako partida emendatu du, eta alkatearen menpe dagoen komunikazio partidak 40.000 eurokoak izatetik 105.000 eurokoak izatera igaro dira.
"EAJn helburua da Bermeo aberats bat erakustea, lantzean behin zerbait berria estreinatzen duena, dena ondo omen doan seinale, eta horrez gain, propagandaren bitartez nahi dutena lau haizeetara zabalduta"
Aurreko guztiari gehitu behar zaizkio udal-gobernutik entzun ditugun zenbait deklarazio ikaragarri, Osoko Bilkuran jasan behar izan genituen irainak eta akusazio pertsonalak albo batera lagata. Alde batetik, esaten dute akordio zabaletara heldu nahi dutela. Guzanek ez du emendakinik egin hau gezurra dela sinetsita, eta gure susmoa egi bihurtu da ikusi dugunean EH Bilduk egin dituen proposamenei 35.000 euro bakarrik onartu dizkietela.
Dirua zer helbururekin erabiltzen den jakiteaz batera, dirua non geratzen den ere axola digu. 2021eko aurrekontuak aurkeztu zirenean gertatu zen bezala, zeinetan esan zen diru gutxi zegoela inbertsioetarako, eskatzen dugu herrian ahalik eta diru gehien berrinbertitzea gure enpresa eta herritar-taldeak laguntzeko, beti kanpoko enpresak eta erakundeak kontratatu gabe. Bigarren eskariaren harira, iradokitzailea da oso EAJ alderdiak uraren kudeaketari buruz hartu duen erabakia. Aurten, uraren kudeaketa propioaren, alegia, Busturialdeko Ur Partzuergoaren desegitearen alde dagoela erakutsi du. Laster jasotzen dugun ura Zadorra ibaitik etorriko da, eta Bilbotik kudeatuko da.
Honegatik guztiagatik, ez deritzogu aurrekontuok Bermeo biziberritzeko egokiak direnik ezta biztanleen beharrizanak betetzen dituenik. Aitzitik, aurrekontuok “renting” eta propagandaren aurrekontu bezala bataiatu ditugu, horietaz baliatzea baita, zalantzarik gabe, haien helburua 2023ko hauteskundeei begira. Bermeo aberats bat erakustea, alegia, lantzean behin zerbait berria estreinatzen duena, dena ondo omen doan seinale, eta horrez gain, propagandaren bitartez nahi dutena lau haizeetara zabalduta. Horrela jarraitzekotan, ez dezatela gutaz ezer espero, ez baitugu jokoa haien arauekin jokatu gura.
Maite Alonso, Ibon Enbeita, Miren Gabantxo eta Xabier Ortuzar (Guzan Bermeoko herri plataforma independenteko zinegotziak)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!
Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]
Ez da berria, lehen ere ezagutu ditugu horrelako egoerak. Bere garaian hartutako erabakiaren emaitzak okertzen doazenean, zuzentzeko nahiko denbora balego bezala, eta ez da egia.
Hitz politak, itxaropentsuak, euskal gizartean pozik entzuten direnak, bai, baina badut beldurra,... [+]
Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]
Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]
Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.
Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]
2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.
Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]