Espainiako Sustapen ministerioak Euskal Y-aren bigarren zati bat esleitu du Bergarako lotunean, trenbide azkarraren sareak bat egiten duen tokian.
5,21 kilometroko luzera duen zatia egiteko 182,7 milioi euro emango dizkio Dragados, Tecsa eta Amenabarrek osatutako aldi baterako enpresa elkarteari, 30 hilabeteko epearekin.
Berrikitan, Europako Kontu Auzitegiak kaleratutako txosten batek nabarmentzen zuen AHT sarea egiteak batez beste 25 milioi euro kostako zuela kilometroko Europan, eta gehiegizkotzat jotzen zuen gastu hori. Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako azpiegituretako sailburuak azalpenak eman behar izan ditu eta esan du Euskal Y-aren kilometro bakoitza 27,4 milioiren bueltan ibiliko dela, “ez gaude hain urrun”.
Baina Adifek eginiko azkeneko esleipenak ez du hala adierazten: 34,86 milioi eurokoa izango da kilometro bakoitzeko. Zati hori ia erabat joango da lurpean, Udalaitz mendia aldez alde zulatuko duten 4,6 kilometroko bi tunelekin.
Bergarako lotuneko AHTren zatiek urte askotako atzerapena daramate. Bere garaian oso merke esleitu ziren –%51ko beherapena izan zuten– eta obraren konplexutasunaren ondorioz enpresak atzera bota ziren azkenean. Diseinu berria esleitzeko orduan, duen kostu itzela agerian geratu da orain.
Ekopol unibertsitate taldeak emandako datuen arabera, ordea, gastua askoz handiago izan daiteke euskal AHTri dagokionez, bes. Talde honek 10.000 milioi eurotan zenbatu du, azkenerako, balizko trenbidearen 175 kilometroek kostako dutena, hau da, kilometro bakoitza 57 milioi euro.
Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]
Gaur estatua kiebra jota dago duela urte batzuk ‘Ekialde Hurbileko Suitza’ deitzen zuten Libanon. Herritarrei bermatu ezin dizkien oinarrizko zerbitzuen artean dago osasun sistema. Minbiziak, eritasun kroniko larri batek edo buruko gaixotasunak harrapatutako milaka... [+]
G7ak adostu du neurria, eta G-20ak berretsi behar du orain. Atzeratutako ordainketen diruarekin pandemiari aurre egiteko neurriak garatzea da asmoa. Atzeratzea baino, zorra barkatzea da hainbat eragilek eskatzen dutena.
Espainiako Estatuko Kontuen Auzitegiak 66.577 milioi eurotan kalkulatu du bankuak erreskatatzeko kostea. Hau da, bankuei emandako diru publikoa eta oraindik, haren zatirik handiena, bankuek itzuli ez dutena.
Mundu mailako hurrengo krisi ekonomiko handia herrialdeetan metatzen ari den zor erraldoiaren magalean jaioko dela entzuten da gero eta ozenago. Krisia krisiaren gainean. Adituen esanetan, zorpetzea bultzatzea izan da krisiari aurre egiteko erabili den errezeta nagusia,... [+]
Europako Kontu Auzitegiak ezbaian jarri du Espainiako AHT sarea eta kritika oso gogorra egin dio ez delako eraginkorra izango; tartean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eraikitzen ari diren Euskal Y trenbidea aipatzen du Europako txostenak, hau ere errentagarria ez dela izango... [+]
Gogorra da entzutea Nafarroan inongo alderdik ez duela zor bidegabean arakatzeko interesik, ez eskuinean ez ezkerrean. Edo aldaketaren gobernuak ez duela UPNk baino gehiago egiten zerga iruzurraren aurka. Berarekin jardun ondoren, argi ikusten da bankuek 2008an baino botere... [+]
Arabako auzitegiak Europara eramango du IRPH klausulen inguruko auzia. Espainiako Auzitegi Gorenak, epaileen arteko desadostasun handiekin, atzera bota zuen Arabatik emandako epai bat, zeinak indize hipotekarioa baliogabetzat jo zuen.
Lizarran duela urte batzuk kirol instalazio bat eraikitzeko operazio urbanistikoak kiebrara eraman dezake udalerria, egungo alkate Koldo Leozen (EH Bildu) arabera. Nafarroako Kontuen Ganberak kaleratu berri duen txostenak susmo horiek baieztatu baizik ez ditu egin.
Nafarroako Parlamentu Sozialak -ELA tarteko- zor publikoaren aurkako astea antolatu du Iruñean, urtarrilaren 22 eta 26 bitartean. Astean zehar hainbat ekitaldi eta hitzaldi izango dira zor publikoaren inguruan. Aipagarria da Eric Toussaintzoren hitzaldia, alegia, zor... [+]
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) Eguberri egunaren biharamunean onartu ditu Zubietako erraustegiaren bigarren fasearen baldintza pleguak. Biometanizazio planta eta eskoria nahiz errauts toxikoak tratatzeko gunea egingo dituzte, orain erraustegia eraikitzen ari diren... [+]
Aginte publikoek sustaturik altxatako eraikin oso handi, ospetsu eta garestia, aldi berean bere ustiapen edo mantenuan zama ekonomiko bihurtzen dena, horra zer den ingelesez White elephant eta frantsesez Eléphant blanc izendatzen dutena. Hondakinetatik negozio egiten... [+]
Planetako jende burutsuenei uneoroko zoriona zerbitzatzen dien Apple multinazionalak Irlandan eraiki nahi du Europako datu biltegirik handiena, 850 milioi euroko inbertsioa datozen 15 urteetan. Ordaindu gabeko zergetan lehendik milaka milioi ostu dizkien arren, irlandar ia... [+]