Bergara eta Beasain arteko autobideko bidesariaren aurkako dinamika aurkeztu dute Deba Bailarako eta Goierriko Kontseilu Sozialistek

  • Langile klasearen bizitzaren garestitze progresibo eta orokorraren beste adierazpen bat da Bergara eta Beasain arteko autobideko bidesari berria, bi Kontseilu Sozialistetako kideek azpimarratu dutenez. Besteak beste, erantzule zuzenak "oligarkia internazionala, burgesia —espainiarra zein bertakoa— eta alderdi politiko guzti-guztiak" direla salatu dute, eta datozen hilabeteetarako prestatu dituzten protesta- eta kontzientziazio-ekimenetan parte hartzera deitu dute.

Argazkia: Gedar
Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko azaroaren 04an - 13:24
Azken eguneraketa: 14:29
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Astelehenean, azaroaren 1ean, "Peajerik ez! Bizitzaren garestitzea gelditu" dinamika aurkezteko prentsaurrekoa egin dute Ormaiztegin (Gipuzkoa) Deba Bailara (Gipuzkoa) eta Goierri eskualdeetako (Gipuzkoa) Kontseilu Sozialistek. Gipuzkoako Foru Aldundiaren asmoa da, hurrengo urte hasierarako, ibilgailuentzako ordainketa-sistema bat ezartzea Beasain (Gipuzkoa) eta Bergara (Gipuzkoa) lotzen dituen A-636 autobidean. Horren aurka abiatu dute dinamika berria bi eskualdeetako Kontseilu Sozialistek, eta lanketaren nondik norakoak azaldu dituzte agerraldian.

Langile klasearen bizitzaren garestitze progresibo eta orokorraren adierazpen modura kokatu dute ordainlekuen inposaketa. Izan ere, azken hilabeteetan oinarrizko zenbait produktu garestitu direla gogorarazi dute; tartean, argindarra, oinarrizko elikagaiak eta gasolina. Autobideko ordainketa-sistema berria, hala, adibide bat gehiago izango litzatekeela ohartarazi dute bi Kontseilu Sozialistek.

Erantzukizuna

Testuinguru horretan, erantzule zuzenak seinalatu dituzte: "Gutxienez, oligarkia internazionala, burgesia —espainiarra zein bertakoa— eta alderdi politiko guzti-guztiak". "PSOE eta Podemos alderdiek gobernu-erantzukizunak dituzte Espainiako Estatuan, EAJk EAEn dituen bezala. EAJ da, gainera, Beasain eta Bergara arteko bidesari berria jartzearen sustatzaile nagusia. Baina gobernu-ardurak ez dituzten gainontzeko alderdiak ere langile klasearen pobretze- eta miseria-areagotze prozesuan kolaboratzaile aktiboak eta zilegiztatzaileak direla ulertzen dugu. Horren adibide da, kasurako, Espainiako Kongresuan alderdi guztiek oligarkiaren interesera diseinatutako Europako Funtsen alde egin izana", gaineratu dute.

Borrokarako deia

"Burgesiaren ofentsibaren eta horren adierazpena den bidesari berriaren aurka egiteko modurik eraginkorrena eta konsekuenteena", hain zuzen, "antolakuntza komunista indartzea eta sozialismoaren alde egitea" dela aldarrikatu dute bi Kontseilu Sozialistetako kideek. Borrokara batzeko deia ere luzatu dute, "bizitzaren garestitzearen aurka egiteko, klase kontzientzia berpizteko, aldarri borrokalaria zabaltzeko eta antolakuntza gaitasunak handitzeko indarrak areagotzeko".

Jakinarazi dute, gainera, hainbat "protesta- eta kontzientziazio-ekimen" antolatu dituztela datozen hilabeteetarako, eta aurki emango dutela horien berri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Herri Labanderia ireki dute Gasteizko Alde Zaharrean, udalak abandonatutako espazioan

Dutxa Etxea zena 2013an itxi zuten Javier Marotoren alkatetza garaian, “integrazio arazo bat” zela argudiatuta. Uztailaren 22an auzoko zenbait eragile eta bizilagun Alde Zaharreko lokalean sartu ziren Herri Labanderia izeneko garbitegia martxan jartzeko. Udaltzaingoa... [+]


Emakumeek batez beste gizonek baino 44 minutu gehiago ematen dituzte egunean etxeko lanetan

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 16 urte baino gehiagoko biztanleriak denbora zertan erabiltzen duen aztertzen duen txostena zabaldu du Eustatek, eta 2018. eta 2023. urteetan jasotako datuak alderatu ditu. Etxeko lanetan generoen arteko aldea 27 minutu murriztu da 2018ko datuekin... [+]


Txosnak jarriko dituzte Gasteizko jaietan, aldundiaren “borondate ezaren gainetik”

Arabako Aldundiak TicketBai sistema ezartzea exijitzen die txosnei, eta uko egiten dio Gasteizko Txosnen Batzordeak. Hala ere, jaietan txosnak jarriko dituztela ziurtatu du batzordeak. “Erasoa” Euskal Herriko jai herrikoi eta herri eragile guztien aurkakoa dela... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Udako Azoka Ekologikoak abian dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamalau herritan

Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.


“Asmo politikoak ematen dio zentzua jakintza kolektibizatzeari”

Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]


Polioa topatu dute Gazako uretan eta epidemia zabaltzeko arrisku handia dago

Palestinar errefuxiatuen kanpalekuen ondoko ur zikinetan Poliomielitis birusaren kontzentrazio altuak topatu dituzte. UNICEFek ohartarazi du “hondamendia” gertatzeko aukera asko daudela.


2024-07-24 | Nerea Menor
Silvina Molina, Argentinako kazetari feminista
“Sareak ehuntzea da garrantzitsuena, laguntza eskaini eta batera lan egitea. Lehentasuna orain bizirautea da”

Genero eskubideen urraketaren inguruan mintzatu gara Silvina Molina kazetariarekin. Télameko (Argentinako albiste agentzia publikoa) Generoen eta Aniztasunen ataleko editorea zen Molina, Javier Mileiren gobernuak martxoan agentzia itxi zuen arte. Kazetaritza, inklusioa... [+]


2024-07-24 | Leire Artola Arin
Haurtzaroko sexu erasoek gizarte osoa seinalatzen dute

Komunikabideek hainbatetan kontatzen dute halako herritan haur bati sexu abusuak egin dizkiola entrenatzaileak. Beste zenbaitetan entzuten dugu haur baten aitona atxilotu dutela bilobari sexu abusuak egiten zizkiola egotzita. Gutxiagotan argitaratzen da umeari erasoa egin diona... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


2024-07-23 | ARGIA
Ostalari eta ekoizleei “ilusioa piztu” dieten Ja(ki)tea sariak banatu dituzte Adunan

Hamahiru sukaldari edo ekoizle saritu ditu “euskal gastronomia tradizionala” sustatzen duen Gipuzkoako elkarteak, VI. edizio honetan. Sariekin nabarmendu nahi izan dute bertako ekoizleekin elkarlanean egindako gastronomia jasangarria.


2024-07-23 | Danbolin
80.000 porru landare atera ziren igandean Amillubitik inguruko ekoizleen baserrietara

Sektoreko beharrak hainbat eragilerekin identifikatu ostean, lurrak ezagutu eta martxan jartzeko aitzakia tarteko erronka zehatz bati ekin zion Amillubik: baratzezainentzat porru landare ekologikoa bertan ekoiztea. Igandean hogei lagun baino gehiago bildu ziren, Amillubiko talde... [+]


Emakume katedradunen kopurua nabarmen handitzea izango da EHUren helburua datozen lau urteetan

Lan kategoria altuenetan %22 dira emakume katedradunak gaur egun, eta soldata arrakala %7koa da. Berdintasunerako IV. Plana aurkeztu dute, eta Eva Ferreiro errektoreak adierazi du EHU “erreferentea” dela genero politiketan.


2024-07-23 | Ahotsa.info
Lizarrako txosnak erdigunean nahi dituztela aldarrikatu dute UPNren bazterketaren aurrean

Lizarrako Udalak datozen jaietarako aurreikusia dagoen jai herrikoien egitaraua arriskuan jarri du. Txosnak erdigunetik kendu eta urrun eta baztertua dagoen zonalde batera eraman nahi ditu.

 


2024-07-23 | Gedar
Ia 100 pertsona migrante bizi izan dira Berango eta Getxo arteko baso batean

Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.


Eguneraketa berriak daude