Bere hilotza aldarri bihurtu du Monica Echeverria kulturgile eta aktibista txiletarrak

  • Urtarrilaren 3an zendu da 99 urterekin. Diktaduren ondorioz birritan erbestean bizi izandakoak, feminista eta Giza Eskubideen defendatzaile sutsua izan zenak erabaki zuen Txilen manifestazioetan begia galdu dutenak omenduz ehortzia izatea.


2020ko urtarrilaren 08an - 07:05
Argazkia: @luciaegana

Santiagon jaio zen 1920an eta La Reina (bere arbasoen Larrain abizenetik eratorritako leku-izena) komunan hil berri da. Irakaslea izan zen 22 urtez eta antzerkia zuen pasio: aktore, zuzendari eta antzerki idazle aritu zen.

Liburu hauek ere idatzi zituen: Borrokalari baten antihistoria, 1993an argitaratu zuen baina Pinocheten diktadura garaian idatzi, eta Clotario Blest sindikalistari buruzko biografia da. Pertsonaia historikoetan oinarritutako nobelak ere idatzi zituen, besteak beste Violeta Parrari buruzkoa. 2000. urtean Difícil envoltorio (Ezinezko zen gordetzea itzuli daiteke...) liburuan idatzi zituen bere testigantzak.

Mujeres Por La Vida mugimenduko kide izan zen, diktaduraren aurkako emakumeen taldea. Demokrazia berrezartzea zuten helburu, eta bat-bateko ekintza baketsuak eta martxa publikoak egin zituzten, gizartean eragiteko.

Azken urteetan hitz egin ezin bazuen ere, iragan urriaren 18an hasitako mobilizazio sozialen aldekotasuna adierazi izan zuen idatziz (argazkian ikus daitekeenez):

Argazkia: www.elperiodista.cl.

 

Umearoa aitonarekin Frantzian, diktaduratik ihesi

Zortzi urteak arte bere aitona (amaren aita) Eliodoro Ponce Yanez de León-ekin Frantzian bizi izan zen, eta itzuli zenean gaztelera ahaztua omen zuen. Eliodoro Ponce Partido Liberal-eko buru egin zen, eta 1894an diputatu izendatu zuten. 1917an La Nación egunkaria sortu zuen baina erbestera jo behar izan zuen 1927an Carlos Ibañez del Campo-ren diktaduratik ihesi. Diktadoreak egunkaria bereganatu zuen eta diktaduraren bozgorailu bihurtu. Eliodoro Ponceri bere biloba txiki Monicak lagundu zion erbestera.

Pinocheten diktaduratik ere ihes eta aurkari

Bere seme eta alaba MIR mugimendu iraultzailean militatzen ari zirela-eta, Monica Echeverria eta bere senar Fernando Castillo Velasco Erresuma Batuko Cambridge unibertsitatera joan ziren irakasle. 1974tik 1978ra egon ziren bertan.

Itzuli zenean, arte erotikoari buruzko erakusketa antolatu zuen Unibertsitate Katolikoan 1980 inguruan. 1981ean, Pinocheten diktaduran, Chancho Operazioa burutu zuen: hiriguneko Ahumada kalean zerria askatu zuen kalea korrika zeharkatu zezan, Pinocheten txapela berdina buruan zuela. 1988an Independientes por el Consenso Democrático mugimenduaren sortzaileetakoa izan zen, diktaduraren aurka egonik alderdi politikoetan militatzen ez zuten pertsonak bildu zituena.

2003an, estatu kolpearen 30. urteurrena betetzen zela-eta, irrati antzerki hau egin zuen: Salvador Allenderen azken epopeia.

Arbaso euskaldunak, fortuna egindakoak

Genealogia aztertzeko aukera ematen duen webgunean arakatuta, Monica Echeverriatik zortzi belaunaldi gora eginda, ikus daiteke 1680 inguruan Nafarroatik "indietara" joandakoen ondorengo dela. Ez justu Echeverria abizenagatik, ordea, hau Sevillatik joandako ahaide batengandik baitatorkio. Lekaroz eta Larrain abizenak ditu Euskal Herritik joandako arbasoenak.

Pedro Lecaros Berroeta Ziga herritik (Baztan) joan zen Santiagora eta alkate izan zen 1736an. Bere lehengusu txiki Micaela Lecaros Ovallesekin ezkondu zen eta harekin izan zituen ondorengoak.

Bien alaba Maria Josefa Lecaros Lecaros, Juan Francisco Larraín Cerda-rekin ezkondu zen, eta gizon honek ere aita Nafarroatik Txilera joandakoa zuen: Santiago Larrain Vicuña, 1666an Aranazen jaioa. Santiagok fortuna itzela pilatu zuen (1.500 ukuilu) eta etxaldea zein jabetza Tobalaba-n finkatu zituen, egun La Reina deitzen dena, bere abizenaren eraginez.

Familia hauetan ugariak dira Santiagoko alkate izan direnak, eta badira politikan kargu handiagoak izan zituztenak ere: Manuel Echeverría Larraín diputatu izan zen eta Txileko konstituzioa egiten parte hartu zuen eta diputatu moduan sinatu zuen lehen konstituzioa, 1828an.

Ama idazle ospetsu

María Flora Yáñez zuen ama Monica Echeverriak. Ipuin eta nobelak idatzi izan zituen. 1933tik 1980ra 14 lan argitaratu zituen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txile
2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


Kissinger eta Pinochet: dokumentuak argitara, kolpista guztien lotsarako

Augusto Pinochet diktadoreak Txilen estatu-kolpea eman zuela mende erdia bete denean, hamaika berba entzun dira herrialdeak bizi duen zatiketaz. Hamazazpi urtetako diktaduraren errepresioa ukatzea da zenbait eskuindarren egungo arma, negazionismo gisa ulertu den diskurtsoarekin... [+]


2023-08-30 | Estitxu Eizagirre
Mari Paz Aedo Zuñiga
“Txiletarrok gara mundu osoaren elektrifikazioa ordainduko dugunak”

"Egun on" baino gehiago "larrialdi" hitza erabiltzen dugun honetan, Mari Paz Aedoren hitzek lagunduko dizute ikasturte honetako zure utopien lanketei gogotsu eta pozetik ekiten. Txilen, Santiagon jaio zen duela 45 urte. Gatazka sozioekologikoak aztertzen ditu... [+]


2023-08-29 | Ilargi Manzanares
AEBek Txileko estatu kolpearen inguruko dokumentuak desklasifikatu dituzte

1973ko estatu kolpea gertatu baino lehen Nixon garaiko AEBtako presidenteak jasotako dokumentuak argitaratu ditu Washingtonek ostiralean, Alexandria Ocasio-Cortez AEBtako Ordezkarien Etxeko kideak Txileri egindako bisita ondoren. Ocasio-Cortezek gardentasuna eskatu du,... [+]


Amaitutzat eman dute gose greba preso politiko maputxeek, 100 egun igaro ostean

Maiatzean ekin zioten gose grebari 17 preso politikok. Haien eskubide kultural eta territorialak errespetatzea, lege antiterrorista bertan behera uztea, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 169 hitzarmena onartzea eta preso politiko maputxeen askatasuna exijitu dituzte.


2023-05-08 | ARGIA
Eskuin muturra nagusi Txileko Kontseilu Konstituziogilea osatzeko hauteskundeetan

Txileko konstituzio berria idazteko ardura izango duen kontseilua 50 lagunek osatzen dute, eta haietako 22 Alderdi Errepublikanoko kideak izango dira, botoen %36 lortuta.


2023-03-31 | Karlos Zurutuza
Samien eta maputxeen borroka, Statkraften parke eolikoen aurka

Norvegiako berriztagarrien erraldoiaren hainbat proiektuk ondoeza eragin dute maputxe eta sami herriengan. Epaileek ere ilegaltzat jo dituzte azpiegiturak, baina gobernuek ez ikusiarena egiten dute. Giza eskubideen aldeko aktibista ospetsuek ere bat egin dute protestarekin,... [+]


Pablo Neruda pozoituta hil zutela ondorioztatu du peritu-txostenak

Salvador Allenderen aurkako estatu kolpea eman eta bi aste eskasera hil zen Pablo Neruda; datorren irailean beteko dira 50 urte. Heriotzaren arrazoi ofiziala prostatako minbizia eta metastasia da, baina poeta txiletarraren ilobak nazioarteko peritu-txostenaren berri eman du:... [+]


2022-09-13 | Leire Artola Arin
Katharina Pavletich, Txileko Apruebo kanpainako kidea
“Ikusi dugu konstituzioa ez dela aldatu ezin den testu bat, sinetsarazi nahi diguten bezala”

Irailaren 4an Txileko herritarrek argi utzi zuten ez dutela nahi Biltzar Konstituziogileak ondutako testu berria onartu: bozkatu zuten hamahiru milioi herritarretatik %62k (7.882.958 boto) ezezkoa eman zioten proposamenari, eta gainerako %38ak (4.860.093 boto) baiezkoa. Inkestek... [+]


2022-09-05 | ARGIA
Ezezkoa argi gailendu da Txilen eta prozesu konstituziogile berria antolatuko du Boric-ek

Ia zortzi milioi txiletarrek ezezkoa eman diote konstituzio proposamenari. Gabriel Boric presidenteak konstituzio-prozesu berria eta aldaketak iragarri ditu bere gobernuan.


2022-09-01 | Estitxu Eizagirre
Irailaren 4an bozkatuko duten Txileko konstituzioa, munduko feministena

Irailaren 4an bozkatuko dute Txilen konstituzio berria, oraindik indarrean den Augusto Pinochet diktadorearen 1980ko konstituzioa ordezkatu nahi duena. Berau onartzen bada, munduko konstituziorik feministena izango da. Zer jasotzen du konstituzio honek? Nola izan da idatzia eta... [+]


Eguneraketa berriak daude