Bere folkloreaz lotsatzen den herria izango da aurten Smithsonian Folklife jaialdian

  • Datorren ekainaren 29an hasiko da Washingtonen Smithsonian Folklife Festival, aurtengoan euskal kultura ardatz izango duen jaialdi handia. Bi astez munduko ondare kultural biziak erakusten ditu Smithsonian jaialdiak, hain zuzen ere Etxe Zuriaren aurrean duen egoitzan eta inguruko kaleetan. Euskal Kultura izango du ardatz aurtengo jaialdiak eta euskal dantzaren inguruko hainbat ekitaldi ikus daitezke egitarauan.


2016ko ekainaren 21ean - 09:23
AEBtako mendebaldeko dantzariak Boisen, Jaialdi, 2015-08-01ean. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC BY-SA

Euskal Herritik Lucia Lakarra, Bizkaiko dantza bekadunak eta Aukeran dantza konpainia izango dira, eta diasporatik berriz AEBtako mendebaldeko hainbat euskal dantza talde: Gauden Bat (Chino), Utah-ko Triskalariak (Salt Lake City), Oinkari (Boise), Basque Dancers of Great Basin (Elko & Ruby Montain), Zazpiak bat (Reno) eta Dantzari Gazteak (Bakersfield). 

Gure folkloreaz lotsatzen dira euskal agintariak?

Smithsonian Folklife Festival-aren antolatzaileek garbi esan zieten euskal agintariei zer nahi zuten: folklorea, euskal dantza tradizionala, herrietan tradiziozko festetan egiten dena. Euskal agintariek zer daramate? Lucia Lakarra ballet ikaslez osatutako talde batekin eta Aukeran euskal dantza eta garaikidea nahasiz ikuskizun berriak egiten duen konpainia.

Jaialdian antoaltzaileek eskatutakoa bermatuko dutenak diasporako dantza taldeak izango dira. AEBko mendebaldeko sei dantza talde joango dira, nork bere bidaia, egonaldia eta parte hartzea beraien poltsikotik ordainduta. Euskal-amerikar dantzariak gogotsu daude beraien hiriburuan dantzatzeko, baina euskal agintariek ez dituzte lagundu, beraien gain utzi dute euskal dantza tradizionala erakusteko ardura, hegazkin eta hotelak ordaintzeko laguntzarik eman gabe. Euskal Herritik, ordea, ez dute antolatzaileek eskatutakoa, euskal folklorea, eramango.

Hungariak 2013an izan zuen aukera bere kultura Smithsonian jaialdian ezagutzera emateko. Erantzuna oso argi izan zuten: "Hungariako tradiziozko dantzak gure nazio identitatearen ikur oso garrantzitsua dira". Hungariako tradiziozko dantzak modurik zintzo eta ederrenean eskaintzeko talde bikaina antolatu zuten eta Washingtonen Hungariar folklorearen erakustaldi gogoangarria eskaini zuten.

Innovation by culture, embarrassed by their folklore?

Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Diputazioen artean antolatu dute euskal espedizioa, eta badirudi euskal folklorearekin lotsatu egiten direla euskal agintariak. Konplexu horiek nabarmen antzeman daitezke egitaraua irakurrita. Euskal kultur edukiak "Innovation", "modern" eta oro har euskal folkloreak eragiten dien lotsa disimulatzeko modernokeriez estalita ageri dira. Euskal parte hartzearen lemak berak adierazten du konplexua: Folklore jaialdia da, baina "Innovation by culture" izendatu dute euskal kulturaren erakustaldia.

Euskal kulturaz lotsatzen diren gure agintari akonplejatuaren argazkia ederki erakusten du programak: bertsolaritza ez da bertsolaritza, "Modern bertsolaritza" edo "Improvising Basque Poetry" baizik, sukaldaritza "Innnovative Gastronomy" da, Herri Kirolei buruz hitz-egiteko "Innovative Technologies in Sport" jartzen zaio izenburua ekitaldiari...  Euskal dantzaren inguruko mintzaldiak ere izango dira ez dakigu nortzuk parte hartuko duten bertan, eta ekitaldi horien izenburuak oso adierazgarriak dira: "Contemporary & Traditional Dance" egun batean, "New Paths in Basque Dance" beste batean... 

Euskaldunak lotsatuta, japoniarrak harro

Aurten euskal kultura izango du ardatz nagusia jaialdiak, baina beste kultura batzuk ere erakutsiko dira bertan, eta adibidez Japoniako eta Ipar-Amerikako kultura ondareek ere tokia izango dute. Hor antzematen dira oraindik nabarmenago euskal agintarien konplexuak. Japoniarrek ez daukate inori demostratu beharrik XXI. mendeko herria direla eta ez dabiltza innovation, modern eta horrelakoak aldarrikatzen. Japoniako kultura tradizionala eskatzen badiete horixe ematen diete, adibidez, "Japanese Buddhist Festival Traditions" izeneko ekitaldia eskainiko dute. Amerikarrak ere berdin, Oaxacako indigenen dantzak edo Kumeyaay indiarren kantu eta erritoak erakutsiko dituzte, smartphonea erabiltzen badakitela frogatzen ibili beharrik gabe, inork ez baitu horretaz zalantzarik.

Albiste hau dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal dantza tradizionala
2024-12-16 | dantzan.eus
Iurretako emakumeek 1995ean soka-dantza plazaratu zutenekoa

Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]


Ez da efimeroa, ez, euskal dantza-hizkuntza

Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]


2024-10-30 | dantzan.eus
Euskal dantzako diplomarako lehen urratsak Ipar Euskal Herrian

Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]


Lesakan ezpata-dantzari ateratzeko listan zain

Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.


2024-06-17 | dantzan.eus
Ba al datoz gazteak euskal dantzara?

Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]


2024-06-12 | dantzan.eus
Dugunak botako du Iruñeko Sanferminetako txupinazoa

Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]


2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


2024-01-10 | dantzan.eus
Dantza, kantua eta jan-edana, kaskarotak martxan!

Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira... [+]


2023-12-22 | dantzan.eus
Filipe Oihanburu euskal dantzari eta koreografoa hil da

Dantzaria, koreografoa, abesbatzako zuzendaria, idazlea… 102 urterekin zendu da Filipe Oihanburu (Argeles-Gazost-Miarritze, 1921-2023) Miarritzeko bere etxean. Hain zuzen Miarritzeko Urrezko Domina jasoa zuen euskal dantzan eta musikan egindako lan guztiagatik. Segundo de... [+]


Eguneraketa berriak daude