“Berdintasunean bizi gara gaur egun baieztapena, zoritxarrez, ez da errealitatearen isla”

  • Gizarte parekidea lortzeko prozesu hezitzailean, zenbait elementuk duten garrantzia azpimarratu du Kalaka enpresako Ilazki Gainza formatzaile feministak Hik Hasin.


2018ko abuztuaren 21ean - 10:14
Ilazki Gainza formatzaile feminista
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Azken urteetan asko entzuten den “berdintasunean bizi gara gaur egun baieztapena” ez dela errealitatearen isla dio Gainzak. Gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak ikusteko, egungo gazteek dituzten mendekotasun bikote-harremanak aztertzea besterik ez dagoela gaineratu du.

Berdintasuna lortzeko, hezkidetzak eremu guztietan duen garrantzia azpimarratu du. “Hezkidetza eskoletan landu izan da baina eskoletako lanketa iruditu arren, ezin da eskola-eremura mugatu”.

Barneratu ditugun estereotipo eta rol sexistagatik, hizkuntzak ere erabilera sexista bultzatzen duela dio formatzaile feministak. Adibidez, “kirurgialaria gizonarekin lotzen da askotan eta emakumea erizainarekin”.

Telebista-saio, antzerki, film, joko zein liburuei dagokienean,  era guztietako baloreak eskaintzen dituztenak daudela aipatu du, “sexistak eta parekideak”. Ipuinei garrantzia kendu zaiela salatu du, baina bultzatu nahi ditugun baloreak ipuinetan islatu behar direla. “Egunero bizi dugun errealitatean ez dugu aniztasuna ikusten. Beharrezkoa da ipuin parekideen bidez aniztasuna normalizatzea”.

Ipuin sexistak zaborretara ez botatzeko gomendatu du Gainzak, erabilgarriak direlako haurrekin balioak lantzeko, “hau da, ipuina beste era batera irakur daiteke”.

Film, komiki, antzezlan edo liburu bat parekidea den jakin nahi izanez gero, dioenez, hiru ezaugarri hartu behar dira kontutan:

-Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzea

-Pertsonaia horiek elkarrekin hitz egitea

-Elkarrizketa horietako gaia gizona ez den beste zerbait izatea

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkidetza plana
“Eskolako patioa aldatzeak ekarri du neskek zentralitatea irabaztea”

Ikastetxeko kanpo espazioa aldatzeak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleengan zein eragin izan duen aztertu du Haizea Egiartek; ikasleen arteko harreman, gatazka eta jarrerei nola eragin dien jaso du ikerketan, Asier Huegun zuzendari duela. Eta jaso du, baita ere, zein neurritan... [+]


2023-05-04 | Estitxu Eizagirre
II. Hezkidetza eta Pedagogia Feministen Jardunaldia
Bi egun, ikuspegiak zabaltzeko eta pausoak gozamenetik emateko

Ekainaren 26 eta 27an Igeldoko hotel dotorean egingo dute II. Hezkidetza eta Pedagogia Feministen Jardunaldia. Itsasoa etengabe bistan izanik eta goizetik arratsalderako denbora osoa eskifaia berarekin emanaz, buru-belarri murgilduko dira gaian. Euskarak lehentasuna izango du... [+]


2019-07-01 |
“Berdintasunean hezi daitekeenaren adibide garbia da Skolae”

Skolae izeneko Nafarroako hezkidetza programaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren II. Hezkidetza planaren diseinuan parte hartu du  Marian Moreno (Leon, 1964) irakasle, idazle eta hezkidetzan adituak. Orain, Skolae hezkidetza programa prestatu izanagatik... [+]


II. Hezkidetza Plana
101 ikastetxe betaurreko moreak janzteko prest

Euskal Autonomia Erkidegoko II. Hezkidetza Plana aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. 2023. urtera arte “berdintasunaren eta tratu onen” bidean egin beharreko bide orria markatu dute. Planak ikastetxeko komunitate guztiari eragin nahi dio, langileei,... [+]


Genero berdintasuna ikasgaia emango dute Galiziako ikastetxeetan

Irailetik aurrera, eta hala eskatzen duten ikastetxeetan, genero berdintasunari buruzko ikasgaia izango dute 12-14 urteko ikasleek Galizian. Astean ordubeteko iraupena izango du eta erabaki aitzindaria da Espainiako Estatuan.


Hezkuntza
Ikastolako jolastokia amesten

Grisa eta iluna dela, futbolak protagonismo larregi duela, natur gune gehiago nahi dituztela… Haurrek beraiek eskolako jolastokia aztertu eta eraldatzeko proposamenak egin dituzte Durangoko Kurutziaga ikastolan. Jolaserako eta harremanetarako espazio anitzak eta aberatsak... [+]


Urtxintxa
Aisialdia desprogramatzen

Jakina da: jolasa eta aisialdia bitarteko ezin hobeak dira balioetan hezteko eta hazteko. Baina nola egiten da hori praktikan? Aurreiritziak alboratu, eskema zaharrak gainditu eta erronka berrietan murgildu dira azken urteotan begirale eta hezitzaileak. Etengabeko trebakuntza da... [+]


Haziak
Harreman osasuntsuak ereiten

Botere erlazioek kutsatzen dituzte gure eguneroko harremanak. Haur eta gazteen artean harreman desorekatuok iraultzea helburu, Haziak proiektua abiatu dute Oiartzungo ikastolan: ikasleen barruak mugitzeko, denetariko sentimenduak azaleratzeko eta elkarren arteko hartu-emanen... [+]


Ipuin eta jostailu ez sexistak
aukeratzeko gidak Lekeition

Gabonak datozela eta ipuin eta jostailu ez sexistak aukeratzeko gidak argitaratu ditu Lekeitioko Udalak. Hainbat liburu eta jostailuren bidez genero estereotipoak transmititzen dira. Baina berdintasunean oinarrituriko baloreak zabaltzeko material ugari dago, horietako asko... [+]


2013-11-19 | Estitxu Eizagirre
Hezkidetza hezkuntzan
Eskola mistotik hezkidetzara
jauzi egiteko garaia

Lege mailan onartutako berdintasuna errealitatean aplikatzeko jauzia egin nahi du Eusko Jaurlaritzaren Hezkidetza eta Genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida-Planak. Ikasle bakoitza osotasunean garatu dadin eta ez neska-mutil izatearen arabera. “Irakasle eta... [+]


2013-10-02 | ARGIA
EAEko eskoletan generoa lantzeko plana aurkeztu du Hezkuntza sailak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak hezkidetza lantzeko eta eraso sexistei aurre egiteko plana jarriko du martxan EAEko ikasgeletan. Besteak beste, “genero eta gizarte eraldaketa” ikasgaia bultzatuko du.


Eguneraketa berriak daude