Westminster-eko hauteskunde orokorrak bere gorenean daude Britainia Handian eta Irlandako Iparraldeko sei konderrietan. Inkesta ugarik diotenaren arabera, aukera handia dago datorren parlamentu britainiarra baldintzatua egoteko aldez aurretik.
Toriek eta Laboristek botoen heren bat lortuko lukete bakoitzak, eta beste herena hauteskunde hauetan, Ingalaterran, Eskozian, Galesen eta Irlandako Iparraldean parte hartzen duten beste alderdi politikoen artean banatuko litzateke. Alderdi horien artean UKIP (Erresuma Batuko Alderdi Independentea), DUP (Ian Paisley-k sorturiko Alderdi Demokratiko Unionista), SNP (Eskozia-ko Alderdi Nazionalista) eta Sinn Fein daude.
Hauteskunde hauen fokua zentralizatua dago politika ekonomikoan eta ekonomia zein politika ekonomikoak gidatu beharko lituzketen eredu eta arrazoietan.
Duela gutxi Toriek eginiko adierazpenetan ondorengoa adierazi zuten: hauteskundeak irabaziz gero, Estatu Britainiarraren defizita murrizteko duten planak, 30 bilioi librako murrizketa gehigarriak aurreikusten zituela. Horietatik 12 bilioik, zerbitzu sozialetan izango lukete eragina. Zerbitzu sozialetako zein alorretan egingo dituzten murrizketok argitzeari uko egin diote Toriek. Dena den, ongizate gizartearen aurka zuzendu duten eraso ideologikoa kontutan hartuz, argi dago beraien helburua minusbaliatuak, behar bereziak dituzten umeak, epe luzeko gaixoak, adinduak eta arreta laguntzaileak izango direla.
Torien planen ondorioek hondamendia dakarte. Britainia Handiko ongizate estatua uste baino hondatuago dago. Egun 700.000 pertsona daude zero orduko kontratuekin (nagusiak deitzen duenean egiten dute lan). Era berean, Toriek, Britainia Handiak Europan jarraitu edo ez erabakitzea ahalbideratuko duen erreferenduma egiteko konpromisoa hartu dute, eta erabaki honek ere bere ondorioak izango ditu.
Aurreko hilabetean, Alderdi Laboristaren itzaleko kantzilerrak, Ed Balls-ek, murrizketa politikak babestea onartu zuen, nahiz eta hauek Torien eskalakoak baino txikiagoak izan. Gerora suerta daitekeen administrazio Laborista, murrizketak onartzearekin konprometitua dagoen seinale argia da aurrekoa.
Agertoki honetan, esanguratsua izan zen Nicole Sturgeon, Eskoziako SNP-ko buruak, murrizketei adierazitako ezezko borobila. Lehenengo bere alderdiak ospatu zuen udaberriko konferentzian, eta bigarrenez, ITV telebista kateak zuzenduriko buruzagien eztabaidan.
Egun, bi alderdi dira nagusi Irlandan zein Britainiar Estatuan murrizketen aurkako politikak defendatzen eta alternatiba ekonomikoak eta estrategia fiskalak babesten: SNP eta Sinn Fein. Esanguratsua da, hauteskunde hauen ondoren, SNP hirugarren edo laugarren indar politikoa izan daitekeela parlamentu britainiarrean.
Irlandako Iparraldean, hauteskunde hauetara aurkezten diren beste alderdiak eta Sinn Fein desberdintzen dituen ezaugarria ondorengoa da: berdintasunaren aldeko anbiguotasunik gabeko konpromisoa. Alderdi politiko unionista guztiak, Aliantzaren Alderdia barne, murrizketak onartzeko konpromisoa hartu dute. Izan ere, hauxe da Irlandako Iparraldeko gobernuaren baitan azken akordioa ez inplementatu izanaren arrazoia, zerbitzu sozialei eman beharreko babesa.
Azken erantzukizuna gobernu britainiarrak du. Erakunde politikoak, Irlandako Iparraldean aldaketa ahalbideratzeko ezarri ziren. Irlandako Iparraldeak bizi izan zuen gatazka gainditzen laguntzeko. Toriek aldiz, bost urte dela, sei konderrietarako ezarrita zegoen gastu publikoa 1,5 bilioitan murrizteko erabakia hartu zuten. Eta orain ere argi adierazi dute, aukera izanez gero, Irlandako Iparraldeari dagokion laguntza ekonomikoa murriztuko dutela. Gai honi dagokionez, gobernu Laborista batek izango lukeen jarrera ez dago zehaztua.
Bi aste dela, David Cameronek Belfastera eginiko bisitan, unionisten arteko itunari buruz galdetua izan ondoren, ez zuen galdera erantzun nahi izan. Toriek hamasei hautagai aurkezten dituzte Irlandako Iparraldean. Fermanagh South Tyrone eta Belfast iparraldeko barrutietan ez dira aurkeztuko. Nigel Dodds, DUP alderdi unionistako eta Tom Elliot, UUP alderdi unionistako kideak laguntzeko saiakera argia da azken hau. Sinn Feinek ordezkatzen duen uholdearen beldur dira.
Duda izpirik gabe, Toriak DUP alderdi unionista gorteiatzen dabiltza, bereziki garai batetik hona. Beraien asmoa gutxiengo gobernua osatzea da, eta ondoren, euren ekimenak UKIPen eta DUPen laguntza eta konfiantzarekin aurrera ateratzea.
Ideologikoki, DUP eta UUP alderdi unionistek murrizketen agenda ordezkatzen dutenekin bat egiten dute. Hauteskundeetarako duten itun zabala, sektarioa, negatiboa eta murrizketen alde daudenen aliantzaren aldekoa da. Eta itun zabal horren erdigunea, Cameronen Alderdi Kontserbadorea da. Langileria unionista behartsuari ez dio ezer eskaintzen, ez eta langabetuei edota behar gehien dutenei. Labur esanda, ez diote ezer eskaintzen Irlandako Iparraldeko gizarteari.
Beste modu batera esanda, unionismoak zera ordezkatzen du hauteskunde hauetan, ikuspegi politiko eza eta ekonomia okerra. Eta gainera, Toriek Irlandako Iparralderako egin nahi dituzten murrizketak ahalbideratzen dituzte.
Toriek eta unionistek ordezkatzen duten amildegirako bideak alternatiba du. Alternatiba horrek gizartean aliantzak sortu eta indarrean jarri nahi ditu, berdintasunaren alde egiten du eta murrizketen aurka dago. Etorkizun-sen, gidaritza eta estrategia hori da alternatiba. Datozen asteetan hauxe izan behar litzateke beraien burua aurrerakoitzat duten alderdi zein erakunde guztien atentzio gunea.
* Declan Kearney Sinn Feineko Exekutiba Nazionaleko kidea eta Parlamentu Britainiarrerako hautagaia da.
Itzulpena: Igor Letona.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]