Berdintasuna, bizikidetza, aniztasuna eta zaintza izango dira Iruñeko udal gobernuaren ardatzak

  • Abenduaren 28tik aurrera Iruñeko udal gobernu berria eta haren jarduera gidatuko duen programa aurkeztu dute asteazkenean EH Bilduk (zortzi zinegotzi), Geroa Baik (bi) eta Contigo-Zurekinek (bat).


2023ko abenduaren 22an - 11:17

Udal gobernuak hamabi zinegotziren sostengua izango du, eta PSNk (bost zinegotzi) kanpotik sostengatuko du. Bigarrengoz alkate izango den Joseba Asironek eskerrak eman dizkie talde guztiei eta, bereziki, PSNri, “aldaketa hau posible egiteagatik”. Udal programa PSNrekin aldez aurretik adostutako programan oinarritzen dela adierazi du. Zehaztu du, halaber, egun garrantzitsua dela, historikoa, etorkizuneko garai berri baten hasiera markatzen duela hiriarentzat, “eta bizikidetza, desberdintasunekiko errespetua eta gure aniztasunaren balioa nabarmentzea eta azpimarratzea ezinbesteko zutabeak” izango direla.

Gobernu taldea zortzi zinegotzi delegatuk osatuko dute eta 60 proiektu garatuko dituzte, etxebizitza, bizikidetza eta zaintza oinarri hartuta. Proiektu horiek guztiak lau ardatzetan finkatzen dira.

Kale gorriko pertsonak

Lehen ardatza “Berdintasuna, bizikidetza, aniztasuna eta zaintza” zutabeek osatzen dute, eta hemezortzi proiektu biltzen ditu, besteak beste, I. Bizikidetza Plana, Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan bideratuko dena; auzo-gatazkak kudeatzeko bulegoa (Udaltzaingoaren baitan); Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasunerako IV. Plana; Hizkuntza Normalizatzeko Plana; Kultura Aniztasunari eta Herritartasun Inklusiboari buruzko Plan Integrala; eta Iruñeko Zainketen Mahaia sortzea.

Arreta berezia jarriko zaio, halaber, kale-gorrian dauden pertsonendako arreta guneak bermatzeari. Eta espazio publikoen erabilera demokratikorako ordenantza ere egingo da.

Etxebizitza Plana

Bigarren ardatzak “etxebizitza soziala, kultura-ekipamenduak eta kalitatezko espazio publikoa” du izena eta hamaika proiektu jasotzen ditu. Etxebizitza Plana gauzatzea izango da zeregin garrantzitsuenetakoa, non babes soziala, alokairu soziala, gazteen emantzipazioa eta familia kalteberen babesa sustatuko diren.

Sarasate pasealekua berrituko da, Euskal Pilotaren Museoa bideratu, eta iragan legealdian Erorien Monumentua eta Askatasunaren plazako espazioak birpentsatuko dira, Nafarroako Gobernua eta oroimen historikoaren elkarteekin lankidetzan.

Trantsizio energetikoa

“Trantsizio energetikoa, mugikortasun iraunkorra eta hiriaren birnaturalizazioa” izendatu dute hirugarren ardatza eta hamasei proiektu biltzen ditu. Besteak beste honako ekimenak jasotzen dira: 2015-2019 legealdian hasi eta guztiz bukatu gabe geratu zen Pio XII etorbideko korridore iraunkorra osatzea, Ibai-Plana garatzea, Aranzadiko Ekoparkearen bigarren fasea, Plastikoaren Ordenantza, Mugikortasun Plan Integrala, eta hirian 25.000 zuhaitz berri landatzea.

Laugarren esparrua auzoena da. Erripagañari ““konponbide argia eta eraginkorra” lortzeko konpromisoa nabarmentzen da. Arrotxapeko Marcelo Celayeta etorbidearen diseinu berria, Irunlarrea kalearen bizkortzea, Auzo Kontseiluak sortzea eta Alde Zaharreko Santa Ana plazako birmoldaketa ere bideratuko dira. Beste hamabost ekintza ere zehazten dira alor honetan.

Sinatutako akordioak Jarraipen-Batzordea ere aurreikusten du, hiru hilabetean behin elkartuko da, edo premiazko egoera bat egongo balitz, alkateak edo udal-talderen batek eskatuta.

Gobernu egitura

EH Bilduk kudeatuko ditu udal gobernu berriaren sei alor: Ogasuna eta Giza Baliabideak (Garbiñe Bueno); Gobernu Estrategikoa, Hirigintza eta Etxebizitza (Joxe Abaurrea); Kultura Saila, Jaiak eta Hezkuntza (Maider Beloki); Hiri Bizigarria eta Jasangarria (Borja Izagirre); Berdintasuna (Zaloa Basabe); eta Herritarren Segurtasuna eta Bizikidetza (Endika Alonso). 

Geroa Baiko Koldo Martinezek Sustapen Ekonomikoa, Berrikuntza eta Europako Proiekzioa kudeatuko du, eta Zurekin Nafarroako Txema Mauleonek Gizarte Ekintza. Era berean, bi zinegotzi berezi izango dira: EH Bilduko Aitziber Campionek Herritarren Partaidetza eta Euskara izango du bere ardurapean eta Geroa Baiko Mikel Armendarizek, berriz, Berrikuntza eta Garapenerako Lankidetza.

UPN gotortua

Zentsura mozioa iragarri zenetik UPNk oso jarrera oldarkorra erakutsi du oposizioaren erabakiarekin, eta gobernu trantsizioa ez duela erraztuko ere eman du aditzera hainbat mugimendurekin. Udaletik haragoko esparruetara ere eraman du jarrera hori. Esaterako, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa utzi eta udal hautetsien bere elkartea sortzeko asmoa agertu du. Nafarroako Legebiltzarrean ere UPNko parlamentariak ez ziren joan ostegun honetan egin zen urte bukaerako agurrera.

 

 

 

Udal gobernua osatzen duten indarretako ordezkariak eta udal gobernuko zinegotziak. (Argazkia: EH Bildu)

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruñeko Udala
Iruñeko Erorien Monumentua
Eraitsi, adieraberritu edo historia museo bihurtu

Iruñerrian, eta Nafarroan orohar, une honetan memoria historikoaz hitz eginez gero, mahai-gainera indarrez aterako da Iruñeko Erorien Monumentuaren afera. Eraikina 1942an eraiki zen Francoren alde altxatutako hildakoei gorazarre egiteko. Elkarte memorialista... [+]


Iruñeko Udalak 3,2 milioi euro bideratuko ditu etxerik ez dutenei laguntzeko

Aurreko urtearekin alderatuta %80 igo da etxegabeei arreta emateko aurrekontua.


Haur eskolak euskaraz eskatu ditu berriz ere Iruñeko Euskalgintzak

Ehunka lagun atera ziren ostegun honetako arratsaldean Sarasate Pasealekutik eta manifestazioa egin zuten Iruñeko Udal Plazaraino, eskatzeko udalari hiriko haur eskoletan euskaraz ikasteko eskubidea izatea lehentasunen artean jar dezala. "Haur eskolak euskaraz: eman... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


Iruñeko Udaleko aurrekontu hitzarmena sinatu dute lau indarrek

EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak hitzartu dute akordioa.


Alde Zahar auzo ekimena
“Iruñeko apartamentu turistikoen erdia Alde Zaharrean daude”

Iruñeko Alde Zaharreko Alde Zahar ekimenak turismo masiboaren aurkako eta auzoaren defentsarako kanpaina abiatu du ostegun honetan.


Joseba Asiron, Iruñeko alkatea
"Iruñeko edozein auzotan haurrak euskaraz ikasteko aukera izatea, hori da legealdirako helburua”

2015-2019ko legealdian Iruñeko alkate izan ondoren, bigarrengoz errepikatzen du alkatetzan, ezker abertzaleak Iruñeko udal hauteskundeetan inoiz izandako emaitzarik onenaren ondoren, eta PSNrekin lotutako zentsura mozioaren eskutik. Abagunea ona dela dio, baina... [+]


2024-01-10 | Jon Alonso
Agurra, betiko?

Puska batean ez zaigu ahaztuko joan den abenduaren 28an Iruñeko udaletxeko plazan bizi izandakoa.

Esanahi eta emozio handiko gertaerak izaten direnean gertatu ohi den bezala, gaia bat izanda –Iruñeko alkate aldaketa, mozio zentsura bat medio–,... [+]


Joseba Asiron izendatu dute Iruñeko alkate

Ez da ezustekorik izan eta eguerdian hautatu dute alkate Joseba Asiron, EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Contigo Zurekinen zentsura mozio aurrera atera ondoren. Izendapena kantuz eta alaitasunez ospatu dute Iruñeko Udaletxe plaza betetzen zuten herritarrek.


Asiron hasi da udal taldea prestatzen eta UPN kalera doa

UPNk oso gogor erantzun dio PSNri Iruñeko Udaleko zentsura mozioa dela medio eta inoiz ez bezalako irainak zuzendu dizkie sozialistei. EH Bildu, aldiz, ostiral goizean hasi da biltzen oposizioko taldeekin, datorren udal taldea osatzeari begira.


ANALISIA
Agur ‘corralito’, agur!

Ferrazek baimena eman duenean adostu da zentsura mozioa Iruñean, PSOEk hauteskunde orokorrak irabazi eta Espainiako Gobernua lotu ondoren. Zurrumurrua bolo-bolo zebilen Iruñean, “urtarrilerako, otsailerako...”, baina oro har, bai EH Bildu bai PSN isilik... [+]


Asiron: “Paralisi urteak atzean utzi nahi ditugu eta jendearen beharrei erantzuten hasi”

EH Bilduk prentsaurrekoa eskaini du asteazken goizean Iruñeko zentsura mozioaren inguruan. Joseba Asironek azaldu du bilerak abiatuko dituela talde aurrerakoi guztiekin, gobernu programa osatu ahal izateko, eta abenduaren 28ra arte "egun intentsoak" izango... [+]


2023-12-13 | ARGIA
Patxi Lópezek ukatu egin du Iruñeko zentsura mozioa Sánchezen inbestidura baino lehen adostu zenik

Espainiako Kongresuan egiten ari diren eztabaidan oihartzuna izan du Iruñeko alkatetza aldatzeko PSNren eta EH Bilduren arteko akordioak. Alberto Nuñez Feijóok esan du "akordio enkaputxatu" bat dela. Patxi Lópezek, berriz, ukatu egin du... [+]


Eguneraketa berriak daude