Talaios kooperatiba sortu baino lehen ere, argi zuten beste eragileekin harreman sare trinko bat izan nahi zutela oinarri. Sarea egiteari garrantzia eta denbora asko ematen diote eguneroko praktikan: "Egiten dugun guztia saretuta egitea da gure oinarrietako bat". Bere fakturazioaren zati handiena sareko harremanetatik lortzen dute, baina harreman horiek ez dituzte ekintza komertzial hutsen bidez lantzen. "Konpromiso soziala" da proiektuetan eragileek partekatzen dutena.
Hiru kidek abiatu zuten Talaios kooperatiba eta egun badira bederatzi. Baina haztea tentu handiz bizi dute: "Edozein proiekturi ekitean ez dugu egitura gehiago sortu nahi gure baitan. Dagoeneko existitzen diren beste egitura batzuekin harreman sendoak egiten ditugu, edo beste egitura batzuk sortu, baina Talaiosetik kanpo. Horri gaur egun interkooperazioa deituko genioke, baina Talaiosen hasi ginenean interkooperazioa zer zen ere ez genekien".
Txikitasunaren balioa krisiak erakutsi zien: "Talaios 2011n sortu zen, krisi finantzarioaren momentu latzenean. Beste proiektuetatik gentozen, eta denok ikusi genuen 2000ko hamarkadan handitutako proiektuak krisian sartu zirela, oso azkar hazi ziren horietako asko itxi ere egin ziren". Sortuko zuten kooperatibak erresilientzia izan behar zuen, "eta gure ustez erresilientziaren gakoetako bat da egitura horizontalak izatea, hau da, berdinekin saretzea, Talaiosen egitura barruan besteak xurgatu beharrean".
Balioak partekatzen dituzten beste eragileekin harreman horizontalak izateko gakoa "konpromisoa" da, Talaioseko kideentzat: "Harremanak ez komertzialak izatea, alegia, ez merkatuan oinarritzea, baizik eta konpromiso sozialean". Sare banatuen logikak "askatasun estrategiko handia" ematen diela sentitzen dute: "Ez gaitu produktu-zerbitzu logiketara eramaten eta ez gaitu dena guk landu behar izatera lotzen. Proiektu askoz anbiziotsuagoak egiteko ahalmena ematen digu, guk bakarrik egin ezingo genituzkeenak egitekoa". Bakoitza txikia izanik, sarean lan eginda eta estrategietan asmatuta "kontra-hegemoniko" izatera iristeko aukera badagoela sinesten dute.
Berdinen arteko harreman horiek hezur-haragizkoak dira: "Talaiosen eta beste kooperatiba baten arteko harremana plano teorikoan geratzen da, horiek berez bi forma juridiko huts dira, baina hor bi pertsona kolektibo daude eta pertsona horien arteko harremana dago erdigunean. Pertsona multzoen arteko harreman hori da beste estrategiak garatu ahal izateko motorra". Proiektu hauetako kide diren pertsonen artean harreman komunitario sendoak landu nahi dituzte, "liberalismoak behartzen gaituen indibidualizazio eta familia esparrutik kanpo". Harreman afektibo eta pertsonal trinkoen meta izateak maila afektiboan erresilientzia handia ematen duela argi dute: "Horrek ematen digu indarra. Sareak jendea ezagutzeko aukera ematen du, harreman asko sortzeko eta benetako lagunak egiteko, eta komunitate bateko kide babestu sentitzeko".
Talaiosen lan komertzial hutsa "oso-oso gutxi" egin izan dute: "Kontua ez da ez dugunik lan komertzialik egiten, baina beste era batera egiten dugu, sarean proiektatuta. Sarean dago gure bezero komertziala". Talaiosen fakturazioaren zati handiena sare horretan sortutako harremanetatik dator. Horregatik, denbora handia eskaintzen diote sarea lantzeari: "Ez dugu gehiegi neurtu eta mugatu zenbat denbora den, baina Talaiosen onartua dugu horri denbora asko eskaintzea". Asko esaten denean, kide baten kasuan behintzat, bere jardunaren ia erdia da.
Hauek dira Talaios kontzienteki josten aritu den sareak:
- Olatukoop: ekonomia sozial eraldatzailearen sarea den Olatukoop sortzen denbora pila eskaini zion Talaiosek hasieratik, "ikusten genuelako berdinen sare bat behar genuela. Sare hori errealitate izan dadin asko inplikatu gara, Talaiosen identitate eta estrategian ezinbesteko ikusten dugulako Olatukoop existitzea". Ondoren, ekintzailetza bultzatzen duen KoopFabrika programa sortzen inplikatu ziren, Olatukoopen bidez.
- Koop57n ere parte hartzen du Talaiosek: "Finantzena oso beharrezko dugun saretzeko beste eremu bat delako". Talaioseko kide bat da Koop57ko Euskal Herriko lehendakaria, eta lan horiek Talaioseko ordutan egiten ditu.
- Azken bi urteetan beren sektorea saretzeari eman diote garrantzia: TEKS sarea sortzen aritu dira, teknologia libreak eta ekonomia soziala lotzen dituena. Saretze honen emaitzetako bat da Skura kooperatiba eta Elhuyarrekin garatzen ari diren Mycroft.eus proiektua.
- Azken urtean beren lurraldeetan saretzera jo dute: Oarsoaldean dago Talaiosen egoitza eta Torrekua co-working espazioaren bidez herrian sarea josteko proiektua lantzen ari dira. Eta langile bakoitza bere bizitokian saretzea ere beharrezkotzat dute: "Gure lankide bat Andaluzian dago eta beste bat Bartzelonan, eta bakoitzak bere lurraldean egin nahi dituzten harremantze eta saretzeetarako Talaiosetik denbora bat dute". Bide horretan parte hartu dute Goierri bailarako Biziola sarearen eraikuntzan.
Josi eta josi ari diren bederatzi armiarmek sare erresilienteak zabaltzen jarraituko dute, interkooperazio harremanak sakonduz, etorkizunera begira mutualismo tresnak sortzeko...
FITXA
Zer egiten du: Teknologia libreetan oinarritutako tresna digitalak aztertu, diseinatu eta garatu. Formakuntza eta bidelaguntza estrategikoa Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta teknologia libreak uztartuz.
Langile eta bazkideak: 9.
Noiz sortua: 2011n.
Egoitza: Orereta/Errenteria.
Harremanetarako: kontaktua@talaios.coop
Erabat militantzian bizi ziren garai batean; lan ordaindua eta militantzia denborak bereizi zituzten ondoren beren egunerokoan; eta ama egin zirenean... beren lanbidea sortzeari ekin zioten, ordura arte militantziaz landu izan zuten feminismoa lan ordutan egin ahal izateko. Zer... [+]
Manu Robles-Arangiz Fundazioak sustatu duen Alda proiektuak egoitza ireki berri du Baionan, maiatzaren 30ean. Usaiazko eragile sozialak eta elkarteak ez direla klase herrikoiarengana iristen ikusita, AEBetako Community organizing antolaketa metodoa ezartzea du asmo, jendarte... [+]
Azken lau urte hauetan kooperatibagintzari buruzko hausnarketak landu dituzte Mitxelena tailerreko langileek. Kooperatiba sortu zutenei eta haien etxekoei eskertza egin zieten eta haiengandik “egina jaso” duten lan eredu hau baloratzeko eta kontzientzia hartzeko hiru... [+]
Burlatan duten sukaldean hamabi jaki prestatzen dituzte astero eta bost jasotze puntutan uzten dute. Ondalaneko bazkideek leku horietako giltza badute eta nahi dutenean pasatu daitezke janari ontzien bila. Etxekoak dira bazkideak: ez da kuotarik ez permanentziarik ordaindu... [+]
Irudikatzen al dugu herri bat, saskia hartuta erosketetara ateratzean, eskutan hartutako guztia bertakoa bagenu, etiketari begiratu beharrik izan gabe, edo saltzaileari galdezka ibili gabe? Herri osoa ez, baina plaza bada horrelakoa Azpeitian. Baserritarren azoka erdian... [+]
Garagardo artisau berexiak dastatzea bogan dago. Etxe bakoitzaren goren mailako kalitatezko hori, hain justu. Eta baten matizak eta bestearen lurrinak komentatzea. Planetaren zein izkinatatik ekarriak dira horiek guztiak, ordea? Bogak horri begiratzen dio, “bertako”... [+]
Pertsonaren ongizatean lagungarri izatea bilatzen du IDo photography-k lantzen duen argazkigintza terapeutiko eta pedagogikoak: “Ez da psikologo edo terapeuta batek eman dezakeen laguntza, nik irudia erabiltzen dut pertsonen ongizatea bilatzeko, bai arlo profesionalean edo... [+]
Izarkomeko webgunean mezu hau irakurri dugu larrialdi telefono zenbakiaren ondoan: “Kontutan izan, larrialdiko telefonoaren beste aldean, lan orduz kanpo artatuko zaituen langile bat dagoela, beraz, jai egun edo desordutan SMSa bidali aurretik, zuk zeuk hausnartu benetan... [+]
Lan dinamiketan, harreman eta gatazken lanketetan adituak diren ekonomia sozialeko hiru eragile elkartu ditugu Leitzaranen, indarrean datorren errekaren ertzean: Harago Aholkularitzako Aran Erasun Urtzelaieta, Farapiko Araitz Rodríguez Gutierrez eta Gabriela Errenteria... [+]
Hilekoaren erregistroa eginez hasi ziren, eta taldean kudeatutako ginekologia bizipen horietatik abiatuta sortu zuten 2018an Ara!Gorputz elkartea. Emakumeek* beren ziklo hormonalak behatuz jakintza kolektiboa lantzea eta zabaltzea dute helburu, gorputzen burujabetza... [+]
Telefono mugikorretarako aplikazioak egiten dituen Skura interkooperazioan aritu da hasieratik. Izan ere, bi pertsonak osatutakoa zen sorreran, eta aplikazio mugikorrak garatzeko behar dira beste zerbitzu batzuk ere, adibidez, zerbitzaria. "Zerbitzu horiek guk ere egin... [+]
"Guretzat balio handiena duena da badakigula bakoitzaren premiak eta egoerak kontuan hartzen eta horietara moldatzen". Hiru lagunen artean jarri zuten martxan Hiru Damatxo, eta laguntasun horretatik, naturala egin zitzaien konfiantzan oinarritutako funtzionamendua,... [+]
Bira produkzioko kideak "bizigarritasunaz" eta "bizitza zentroan jartzeaz" mintzo dira, baina asebetetzea lan barruan bilatzen dute, ez lanetik kanpoko zereginetan. Lana eta hobbya uztartzea da horretarako gakoa: "Gustatzen zaiguna egiten dugu, eta hori... [+]
Aholkuk izenari men eginez, proiektuei asesoramendua ematen die, zenbaki kontutan. Proiektuetan eguneroko lanari eusteak buruhausteak ekartzen ditu, eta "kontabilitate fiskala" moduko hitzek beldurra ere ematen dute... Aholkukoak saiatzen dira proiektuen sorreran... [+]
Haragok aholkularitza eta bidelaguntzak egiten ditu pertsona, elkarte eta enpresentzat. "Guretzat ez da aukera bat gugan praktikan lantzen ez dugun zerbait besteekin lantzea" azaldu dute. Beren bizipenetatik ondorioztatu dute, lanean ospatzeari lekua emateak garrantzia... [+]