Mediku euskalduna eskatu nahi eta ez dakizu nola? Berdin elkarteak lagunduko dizu

  • Hainbat osasun langile eta erabiltzaile dira Berdin elkartearen sortzaileak. Osasun arreta euskaraz jasotzeko eskubidea ardatz delarik, herritarrak euskararen erabileran urratsak ematera adoretzeko baliabideak eskura jarriko dituzte elkarteko kideek. Berdin elkartea apirilaren 28an aurkeztuko dute Durangon.


2015eko apirilaren 10an - 09:08
Aitor Montes medikua eta Garazi Sagasta erizaina Arrasaten Kexa poteoa bideratzen. Argazkia: Goiena.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Elkarteko kideen ustez, osasun arreta eta hizkuntza banaezinak dira. Hala, kalitatezko osasun arreta pazientearen lehentasunezko hizkuntzan eskaini behar da. Hizkuntza guztietan ezinezkoa bada ere, EAEn ofizialak diren hizkuntzetan aritzea bermatu behar dela uste dute.

Begi-bistakoa da osasungintzako zerbitzu guztietan ez dagoela arreta euskaraz bermatuta, eta elkartearen helburua herritarren eskubidea bete dadin presio egitea da. Aitor Montes (Argian egindako elkarrizketa irakurri) da elkartearen sortzaileetako bat, eta berak sarri esan izan du, osasungintzan euskarazko arreta eskatzea zaila egiten zaiela euskaltzaleei; batetik, pazientea sarri kezkatuta eta urduri doalako medikuarenagana osasun arazoak tarteko, eta bestetik, osasungintzako barne egiturak konplexuak dira eta funtzionamendu mekanismoak ulertzea ez da batere erraza.

Horregatik, elkarteak osasun arloko profesionalak eta osasun zerbitzuen erabiltzaileak harremanetan jarri nahi ditu, eta herritarrei informazioa eta aholkularitza eskaini nahi dizkie euskaraz artatuak izateko eskubidea aldarrikatu dezaten.

Arrasaten "kexa poteoa"

Ez da ezerezetik sortu elkartea. Kide batzuek ahalegin solteak eginak dituzte. Azkena Arrasaten egin zuten. Kexa poteoan 100dik gora lagunek kexak eta iruzkinak egin zituzten odol analisiak eta historia klinikoa  euskaraz eskatzeko, mediku euskaldunak ez dituztelako, eta norberaren lehentasunezko hizkuntza euskara izatea nahi dutelako. Aitor Montes medikuak eta Garazi Sagasta erizainak arrasatearren kexak jaso eta Elebideri, Behatokiari eta Osakidetzak eskualdeka dituen zuzendaritzei bidali zizkien.

Berdin elkartearen aurkezpena apirilaren 28an izango da, Plateruenan (Durango), 16:45ean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Donostiako autobus gidari baten jarrera euskarafoboa salatu dute

Donostiako autobus gidari batek maiatzaren 2an, bere hizkuntza eskubideak urratzeaz gain, erantzun euskarafoboa bota ziola salatu du herritar batek. Gertakari horren berri Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eman du. ARGIAk pertsona horrekin hitz egin du, zer gertatu zen jakiteko.


2024-06-06 | Euskal Irratiak
Laborantza lizeoetan euskaraz ikasteko aukera ezbaian Parisen

Laborantza lizeoetan tokiko hizkuntzetako irakaskuntza sailen sortzea eztabaidatua izan da frantses legebiltzarrean. Legearen zuzenketa proposatu du Iñaki Etxaniz legebiltzarkideak.


Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Euskaldunen Harrotze Astea deitu du EHEk apirilaren 22tik 28ra

Euskal Herri euskalduna aldarrikatzeaz gain, euskararen aldeko borrokak kalean ikustaraztea eta indartzea izango du xedetzat.


2024-01-12 | ARGIA
Donostiako bi udal lanpostutan euskara eskatzea babestu du epai batek

Duela egun batzuk, Donostiako epaitegiko epaile batek Udaltzaingorako bi lanpostutarako euskararen B2 hizkuntza eskakizuna eskatzea baztertu zuen. Epaile berak, aldi honetan, Donostiako Udalaren erabakia babestu du, eta adierazi du Digitalizazio Kartografikoko bi udal... [+]


2023-11-02 | ARGIA
Eusko Legebiltzarrak bat egin du larunbateko Bilboko manifestazioarekin

Euskalgintzaren Kontseiluak eta beste eragile ugarik datorren larunbatean Bilbon deituriko manifestazioarekin bat egin du Gasteizko Legebiltzarrak EH Bildu eta EAJren sostenguarekin.


EHEren Euskaltzale Independentisten Topaketak, urriaren 7an eta 8an Villabonan

Asteburuko egitaraua aurkeztu dute EHEko kideek. Besteak beste, sei tailer egingo dituzte bi txandatan, euskalgintzako pertsona esanguratsuekin.


2023-09-08 | ARGIA
EHEk, lehen aldiz, Euskaltzale Independentisten Topaketak egingo ditu urrian

Topaketak urriaren 7an eta 8an Villabona-Amasan izango dira. Euskara eta independentzia ardatz hartuta, zenbait gairen inguruko hausnarketak egingo dituzte.


Iñigo Urrutia
“Gaztelania eta frantsesa armen bidez inposatu zituzten Euskal Herrian”

Euskarafobia legalaren historia legez lege eta arauez arau aztertu du Iñigo Urrutiak (1966, Jatabe-Maruri), Xabier Irujorekin batera. Horren emaitza da Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2023) liburu mardula. Irujo atzerrian zegoenez, Urrutiarekin mintzatu... [+]


2023-06-26 | Ilargi Manzanares
“Lanbide Heziketa Euskaraz” aldarria zabalduko dute ekainaren 28tik uztailaren 1era

Bizikletako martxak eta topaketak antolatu dituzte, euskarak Lanbide Heziketan duen presentziaren inguruan hausnartzeko eta aurrera egiteko proposamenak elkarrekin adosteko.


Eguneraketa berriak daude