Azken asteetan Katalunian zabalkundea eta sona lortu duen Paraulogic hitz jokoaren euskarazko bertsioa sortu dute: Berbaxerka. Web bidez jokatzen da, baina mugikorrerako ere ondo egokitua dago. Probatu hemen: https://berbaxerka.gitlab.io/#
Mekanika erraza du jokoak, egunero zazpi letra ageri dira zazpi hexagonok osatutako abaraskara moduko horretan. Erdiko letra nabarmen ageri da derrigorrezkoa delako. Letra horiekin, beraz, euskarazko hitzak osatu behar dira, betiere erdikoa kontuan hartuta.
Berbaxerkari atxikitako laguntza orrian esaten duenez, "Letrak ezin dira errepikatu". Agian probatan ari dira, edo hori ez dute ondo adierazi, ze atzoko konbinazioarekin, zeina irudian ikus dezakezun, letrak errepikatu zitezkeen: Opio eta Gorri, adibidez, ontzat eman zituen jokoak atzo.
Zenbat eta hitz luzeagoa, puntu gehiago.
Jokoan azaltzen denez, "Euskaltzaindiaren hiztegian agertzen diren hitzak baino ez dira onartzen. "Okerra" mezuak ez du esan nahi hitza okerra denik: badago Euskaltzaindiaren hiztegian agertzen ez den hitz zuzen asko. Mezuak esan nahi du osatutako hitzak ez dituela betetzen jokoaren arauak, besterik ez." Uste dugu deklinatutako hitzak ere ez direla agertzen: opor, ondo; oporrik, ez du onartzen. Aditz eta artikulu mugatuarekin nola dabilen... ez dakigu oraindik oso ondo.
Abaraskako zazpi letrak bere baitan hartzen dituen hitza "guztitz" bat da, Berbaxerka egin dutenen hiztegian. Guztitz bakoitzak 10 puntu extra ematen ditu.
Puntuen batuketa edo gordetzea nola doan... oraindik ez dakigu ondo. Eta ez dakigu, ezta ere, nork sortu duen Berbaxerka ez dakigu, Telegram kate batetik iritsi zaigu abisua. https://berbaxerka.gitlab.io egin duenak edo dutenek beren berri ematen badute, gustura egingo diegu propaganda.
Jokoak aurrekari argiak ditu, ingelesez The New York Times-ek sortutako Spelling Bee eta, gertuago, azken asteetan Katalunian famatu bilakatu den Paraulogic, zeina urte berriarekin Vilaweb agerkariaren webgunean agertzen den, aurretik Rodamots ekimenaren inbentoa izan delarik.
Paraulogic-ek Katalunian azken asteetan izan duen arrakastaz, bi albiste (katalanez):
Jokatu Berbaxerka
Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]
Azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak egingo ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira... [+]
Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 110 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2023koak hautatu berri... [+]
WikiProject AI Cleanup proiektuari ekin diote Wikipedian: "Adimen Artifizialaren garbiketa", nolabait esatearren. Wikilari boluntarioak momentuz ingelesez, frantsesez eta alemanez hasi dira adimen artifizialaren bidez sortutako materialak detektatu eta (okerrak... [+]
Gorrotoa sustatzen duten algoritmoak, mendekotasuna sortzeko diseinatutako aplikazioak, pertsonak beharrean publizitate-hartzaileak ikusten dituzten plataformak, merkantzia gisa tratatzen gaituzten sare sozialak... Badirudi azken aldian Internetetik toxikotasuna baino ez dugula... [+]
“Pantaila aurrean denbora gutxiago igarotzeko esaten diegu gazteei, eta aldi berean ikastetxean derrigortzen ditugu gailu digitaletara konektatzera”. Eskoletako digitalizazio prozesuei frenoa jartzeko eta teknologiak (ez bakarrik hezkuntzan) gure gain duen kontrolaz... [+]
Espainiako Liburutegi Nazionala eta Euskariana Euskadiko Liburutegi Digitala elkarlanean aritu dira, bigarren urtez jarraian, .eus domeinuko eduki multzo handi baten bilketan. 13.000 domeinutan, orrialde sorta handiak biltegiratu dituzte, informazioko 15 terabyte guztira. Baina... [+]
Lanopor egun batzuk izan nituen joan den astean. Oporrak ziren, baina ordu batzuk dedikatzen dizkiodan afizio bati emanak izan ziren, biltzar batean inbertituak: hotelean lo eta hotel bereko areto batean jardunaldiak goiz eta arratsaldez. Ordu gutxi batzuk geratzen ziren hiria... [+]
Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]
Euskarazko Wikipediaren proiektuetako bat da Ikusgela, ikus-entzunezko material didaktikoak sortzeko ekimena, eta ikasturte berria abiatzera doaz euskal kultura sailerako bideo sorta berria argitaratuz. Hori egireko orduan konturatu dira artikulu askok hobekuntza eskertuko... [+]
Udako albistea da, zenbait tokitan agertu zena, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak (DBEA, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio-organo bat) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari espedientea ireki ziola Googleren produktu batzuk erabiltzera behartzeagatik ikasleen... [+]
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Apple eta Irlanda kasua ebatzi, eta Googleren aurkako zigorra berretsi du, nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
Irail amaieran itxiko da Kaixomaitia.eus, harremanak aurkitzeko euskarazko webgunea, 17 urteko jardunaren ondoren. Hala jakinarazi du mezu batean bere sortzaileak, urteotan baliabide hau kudeatzen hainbeste lan egin duen Iñigo Arandia Galarragak. Mezuan aipatzen du... [+]
Amazonen hodeia da AWS, eta funtsezko faktorea izaten ari da Israelen operazio militarretan.