Euskalkien Lagunak lantaldeak eta Iberba aholkularitza zerbitzuak sustatuta, Berbategia aurkeztu zuten ostiralean Bilboko Burtsan. “Berbategia euskalkien altxorra jasotzeko diseinatu den eta auzolanean egiteko asmoa duen hiztegia da”, azaldu dute.
Herrietako euskara aberatsa ez galtzeko azpiegitura eskaintzea da Berbategiaren bultzatzaileen helburua. Euskalkiei ez zaiela "inolako babesik eman” diote, eta horien aberastasuna ez galtzeko eta zabaltzeko egin dute proiektua.
Ikertzaileentzat tresna egokia izatea nahi dute, besteak beste beraen lanak ezagutzera emateko orduan.
23 herri eta eskualdetako euskara hiztegiak jaso dituzte momentuz Berbategian, eta horietako lauren egileak egon ziren aurkezpenean: Iñaki Gaminde, Juan Martin Elexpuru, Kepa Diegez eta Angel Larrea. Proiektuaren koordinatzailea Patxi Alaña da.
Erronkaribarreko ehunka lagun biltzen duen urteroko zita ospatuko dute maiatzaren 20an Erronkariko herrian bertan. Uskararen Egunak 26. edizioa du aurtengoa, eta ibarreko herritarrak kohesionatzeko eta jendartea biziberritzeko ezinbesteko ekimena bihurtu da.
1887. urtetik 1914. urtera almanaka bat zuberera hutsez argitaratu zen. Euskaltzaindiaren webgunera igo dituzte zenbaki guztiak PDF formatoan.
Burgin ospatuko dute Uskararen Eguna maiatzaren 21ean, eta azkeneko bi urtetan ez bezala, aurten egun osoko egitarauarekin itzuliko da festa Erronkaribarrera. 25 urte dira Nafar Pirinioetako ibar horretan euskara sustatzeko ekimena abiatu zuela Kebenko elkarteak.
Cristina Ruiz Uriarte Baionan bizi den bizkaitarrak, esku bat bota die ARGIAko kazetariei, Iparraldeko esamolde eta hizkuntza formulak egokiago erabiltzen ikasteko
Urumea bailarako faunaren eta floraren berri ematen duen liburua kaleratu dute Eñaut Agirre Goiak eta Iñaki Sanz-Azkuek Hernaniko Dobera euskara elkartearen eta Aranzadiren eskutik. Ahozko ondarearen eta sinesmen zein ohituren bidez, erakutsi nahi dute euskal... [+]
Auñamendietako euskalkien gainean mintzatu ziren martxoan Gasteizen Hitz adina mintzo zikloaren barruan. Behialako erronkarieraz solastatu zen Alberto Angos, eta zubereraren gainean, berriz, Argitxu Camus.
Euskalki andana batetik, euskara batu edo “estandarrak” hizkuntza nazionala sortu digu. “Estandar” hori zer puntutan dugu zinez baturik? Grafian, deklinabidean, aditzan, erakusleetan, herri eta leku izenetan, Euskaltzaindiko Hiztegi batuan. Azken horren... [+]
Pirinioetako euskalkiei eman beharreko trataera eta erabileraren inguruan hausnartzeko jardunaldia antolatu du Bortuetako Euskalkien Foroak, Gu Pirinioa ekimenaren baitan. Apirilaren 25ean izango da saioa, Aribeko Aezkoako Etxean.
Interneteko entziklopedia askera igo dituzte azken hilabeteetan ekialdeko nafar euskalki horren inguruko eduki, erreferentzia eta iturri nagusiak.