Anari, Petti, Mikel Urdangarin eta Txuma Murugarrenek hartuko dute parte bihar hasiko den Kantuaren Kantoia ekimenean. Euskal kantagile eta kantazaleak elkar ezagutzea du helburu ekimenak, abestia ardatz hartuta. Kantagileak bere abestiak zein bertsioak joko ditu, eta hortik abiatuko da elkarrizketa. Ostegunetan (20:00etan hasita) izango dira saioak, lau astez. Anari izango da lehen saioko gonbidatua.
Kudeaketa publiko eta komunitarioa oinarri, ibilbide berriari ekingo dio Plateruenak. Herriko eragileen aterpe izango da, euskararen gune eta sortzaileen plaza.
Udalak hartu du Durangoko kafe antzokiaren ardura, eta kudeaketarako kultur mahai bat osatuko da. Hiru helburu nagusi ditu egitasmo berriak: euskalduntzea bultzatzea, herriko eragileentzako erreminta izatea, eta euskarazko kulturgintzarentzako gune bilakatzea. Martxoaren 3rako... [+]
Kultur esparruan aritzen den jendeak eta kulturak kezkatzen dituen herritarrek bat eginik, "Plateruena eta gero zer?" dinamika abiatu dute. Plateruena berriz irekitzeko aukerak aztertuko dituzte, eta bide horretan herriak zer behar duen jasoko duen diagnostikoa egin... [+]
"Azken urteetan Plateruenak izan dituen zailtasunei COVID-19ak ostalaritzari eta kultur arloari eragin dizkien baldintzak gehitu zaizkie, eta horrek ezinezko egin du orain arteko kudeaketa ereduaren bideragarritasunari eustea eta eraikinaren ustiapen-epea luzatzeko... [+]
Durangoko Plateruena Kulturguneak 10. urteurrena ospatuko du urriaren 31n. Antzokiaren bideragarritasuna bermatzeko laguntza eskatu diete herritarrei.