Berangoko Udalak iaz jakinarazi zuen Mercadona supermerkatu katea eta Decathlon arropa denda Landaida Goikoa sektorean ezartzeko baimena emana zuela.
Jakinarazitakoaren arabera, lehenengoa 2017rako finkatuko da, 1.500 metro koadro hartuko ditu eta 40 lanpostu sortuko ditu. Horren aurrean, Berangon Megapark Ez! izeneko taldeak "merkatalgune erraldoi" horren kontrako sinadura bilketa abiatu du Change.org plataforman. Daborduko 1.200 atxikitze lortu dituzte.
Berangon Megapark Ez! plataformaren oharra
"Berangoko Udalak merkatalgune erraldoi bat eraikitzeko asmoa du gaur egungo Eroski dagoen lekuan. Momentuz Mercadona eta Decathlon eraikiko dituzte, baina askoz gehiago izan daitezke. Lanpostuak sortuko dituztela esaten dute, baina ez dute esaten zenbat lanpostu desagertuko diren (Uribe Kostako komertzio txikiei kalte izugarria eragingo diolako) eta sortuko den enplegua oso prekarioa izango delako. Proiektu honekin batera Berangoko Udalak 2.300 etxebizitza eraikiko ditu, Berangoko landa-gune guztiak txikituz. Megapark honen eraikuntza PNVk Uribe Kostan bultzatu duen 'lo egiteko herrien eredua' jarraitzen du: kotxearen erabilera, luxuzko etxebizitzak, nortasunik gabeko herriak... Abadiñon gelditzea lortu dute".
Landaida Goikoako merkatal-gunea
Landaida Goikoa 84.000 metro koadroko azaleran garatuko da. Horietako 24.500 metro koadro berdeguneetarako eta aparkalekuetarako bideratuko dituzte; eta beste 50.700 metro koadroetan eraiki ahal izango da.
Aipatu lursailak kokapen estrategikoa du, egungo industrialdeetarako sarbide zuzena hobetuko baitu, erdigunetik igaro barik. Sektore berriak Arene eta Arebeta lotuko ditu. Honenbestez, hiru zonaldeak batzen dituen lokarria izango da. Arebetaren kasuan, honek Eroski industria-gune berriaren parte izatea ahalbidetuko du.
Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.
Ertzaintzak hirugarren saiakera egin du asteartean Otxantegi Herri Lurrak husteko, epaileak hala aginduta. Lurrak defendatzera joan dira hamarnaka lagun, eta teilatuan, lurrean zein dorretxean erresistentzian zeuden guztiak kanporatu ditu Poliziak. Hiru lagun zauritu dira... [+]
Hirugarren aldiz, Berangon birjabetutako lurrak husteko data berri bat ezarri dute. 08:00etan bertaratzera deitu dute Otxantegi Herri Lurretako kideek.
Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.
Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]
Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.
Berangoko eraikin zaharrena (Otxandategi dorretxea) eta bere inguruko lur emankorrak ez ditzan etxebizitza negozioak irentsi, erresistentzia gosaria deitua zuen Otxantegi Herri Lurra proiektu agroekologikoak. 8:30etarako 40 herritarrek jarri dute gorputza lurraren defentsan... [+]
Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu nahi ditu Amenabar enpresak etxeak egin ditzan. Horren aurrean, "espazioa... [+]
“Dirua landatu, miseria jaso” leloarekin, Berangoko (Bizkaia) metro sarreratik hasiko du Sukar Horiak eukaliptoen monolaborantzaren aurkako mendi martxa, goizeko 11:00etan.
Azaroaren 17an eta 18an deklaratu behar izan dute 15 pertsonak, Iban Aginaga euskal preso ohiaren ongietorrian parte hartzeagatik terrorismoa goratzea leporatuta. Larunbatean agerraldia egin dute Berangoko frontoian, auzipetutakoei babesa helarazteko eta gertakizunen... [+]
Azaroaren 17an eta 18an Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute, Ibai Aginaga preso ohiaren ongietorriaren harira. Abuztuan beste hiru lagunek deklaratu zuten, “terrorismoa goraipatzea” egotzita. Berangoko inputatuek salatu dute militantzia eta... [+]
Ibai Aginaga preso ohiari martxoaren 13an Berangoko frontoian egindako ongietorriaren harira, Espainiako Auzitegi Nazionalean astelehenean deklaratu zuten Kandaru Kultur Elkarteko hiru kideei terrorismoa goratzea leporatzen diete; akusatuek, ordea, hori ukatu zuten eta ekitaldi... [+]
Irizar Taldea buru duen Berangoko Alconza fabrikako dozenaka langilek eta herritarrek kanpaldia abiatu dute astelehenean, greba hasi eta 113. egunean. Udaletxeko zelaian eta elizako arkupetan egongo dira kanpatuta eguenera arte, enpresak joan den otsailean iragarritako... [+]
Astelehenean Ertzaintzak kolpatu ditu Berangoko Alconzako grebalariak, greba mugagabean 57 egun bete dituztenean. Irizar Taldearena den lantegia Norgestion enpresak kudeatzen du eta greban ez dauden langileak baliatuz, makinak piztu dituzte. Kanpoan ziren Ertzaintzako zenbat... [+]