Azaroaren 17an eta 18an Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute, Ibai Aginaga preso ohiaren ongietorriaren harira. Abuztuan beste hiru lagunek deklaratu zuten, “terrorismoa goraipatzea” egotzita. Berangoko inputatuek salatu dute militantzia eta antolakunde politikoen aurkako jazarpena “agerikoa” dela Ertzaintzaren, Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren txostenetan.
2022ko martxoaren 13an Berangon (Bizkaia) Ibai Aginaga euskal preso ohiari eginiko ongietorriaren harira hamabost lagun deklaratzera deitu dituzte azaroaren 17an eta 18an, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Inputatuek ohar batean salatu dute “norbanakoen aurkako eraso judiziala” izateaz gain, antolakunde politikoen aurkako jazarpena eta kontrola “agerian” geratu direla Ertzaintzak, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak aurkeztutako txostenetan.
“Askatasun politikoaren defentsa” egiteko beharra azpimarratu dute, erantzun kolektiboaren bidez: “Errepresioak ez du helburu indibiduala, kolektiboa baizik, eta nahitaez honi eman beharreko erantzuna ere kolektiboa izan beharko da”. Dei egin diote “euskal langile klaseari” antolatuko dituzten salaketa ekimenetan parte hartzera.
Ibai Aginaga euskal presoak ia hogei urte igaro zituen espetxean, eta martxoan atera zen Basauriko kartzelatik. Berangoko frontoian, Aginagaren herrian, antolatu zioten ongietorriak soka luzea ekarri du. Abuztuaren 22an, esaterako, beste hiru lagunek deklaratu behar izan zuten Auzitegi Nazionalean, “terrorismoa goraipatzea” egotzita inputatu zituztelako. Auzipetuek azaldu zuten ekitaldia pribatua izan zela, eta ez zela deliturik egon.
Vox-ek, Villacisneros fundazioak eta Dignidad y Justicia taldeak eskatuta ireki zuen ikerketa Espainiako Auzitegi Nazionalak. Gainera, Berangoko Udalak (EAJ) isunak ezarri zizkien antolatzaileei: hiru hilabeteko bina debeku udal instalazioak erabiltzeko eta 500 euroko bina isun, frontoiko paretetan pankartak itsasteagatik eta frontoiaren “erabilera desegokiagatik”.
Sortuk eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) ez zuten bat egin ongietorriarekin, zenbait hilabete lehenago jakinarazi baitzuten ekitaldi horiek publikoki egiteari utziko ziotela. Aginagak urte batzuk lehenago utzi zion EPPK-ko kide izateari.
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]
Ostiral arratsaldeko 15:00etan deportatuko dute Bilbotik Tangerrera doan hegaldi batean, EITBk informatu duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, “gaur egun ez dago demandatzailearen bizitzarako edo osotasun fisikorako berehalako arrisku edo arrisku... [+]
Epaile Santiago Pedrazek iragan ostiralean eskatu zuen estatuan Telegram aplikazioa blokeatzea. Astelehenean blokeo hau etetea erabaki du epaile berak, lehenik neurri hori aplikatzeak ekarriko lituzkeen ondorioak aztertzeko.
Espainiako Poliziak joan den asteartean atxilotu zuen Iturmendin (Nafarroa) eta, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Madrilera eraman zuten inkomunikatua.
2003ko maiatzean Zangozan Espainiako bi poliziaren hilketa ikertzen zuen auzia ixtea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Francisco de Jorge epaileak, ikerketa agortutzat eman ondoren.
Urtero urtarrilean egiten den legez, hilaren 13an dozenaka mila lagun bildu ziren Bilbon euskal preso politikoen eskubideen alde eta salbuespeneko espetxe politiken amaiera eskatzeko. 142 preso daude gaur egun, eta batez beste, 20 urtetik gorako espetxe zigorra bete dute eta... [+]
Epaitegiak artxibatu egin du pintaketak egiteagatik Ermuako gazte baten kasua. “Terrorismoa goratzea” egotzi zioten.
2003an ETAk Herrialde Katalanetan buruturiko bi atentaturekin lotuta zigortu du Espainiako Auzitegi Nazionalak Hernaniko preso politikoa. Hamabi urte egin zituen preso Frantziako Estatuan, eta 2023ko maiatzetik dago preso Espainiaren menpeko espetxeetan.
1. Zigor Salak ebatzi du Atristainen aurkako epaia, nahiz eta Estrasburgok haren aurkako epaiketa ez zela “justua” izan adierazi. Bigarren aldia da hirugarren gradua atzera botatzen dutena.
Edurne Correa La Haine-ko kazetaria astearte eguerdian aurkeztu da Ismael Moreno epailearen aurrean, eta uko egin dio deklaratzeari. Preso baten ongietorria Twitter bidez zabaltzeagatik ikerketa abiatu du auzitegiak, terrorismoari gorazarre egitea leporatuta.
Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.