Irungo Harrera Saretik ohartarazi digute gaur, Lakaxita gaztetxea migratzaileentzako elkartasunezko harrera gune izatetik, larrialdizko errefuxatu gune bilakatzeko arriskuan dagoela.
Egoerak okerrera egiten du egunetik egunera, eta migratzaileak pilatzen hasiak dira, erakunde publikoetako harrera gune ofizialetako baldintza zorrotzek eragina, migratzaileen kopurua emendatzen doalarik etengabe. Eta bitartean, Udala zer? Ba lehengo lepotik burua.
Goiz hontan, Jose Antonio Santano alkateak aitortu digu, ez duela Lakaxitan gertatzen denaren berri. Harrera gune ofizialetako datuak baino ez dituelako manejatzen. Eta egoera bere begiekin ikus dezan, Lakaxitara hurbiltzeko gonbidapena luzatu diogularik, prest agertu da hipotetikoki, baina airean utzi du, bertaratuko den ala ez. Leka-Enea zein Martindozeneako guneetara bertatik-bertara hurbildu izan den bezala, baina airean utzi du Lakaxitara bisita. Aldi berean, aitortu baitu, migratzaile horiei laguntza eskaintzea ez dela Udalaren ardurapekoa. Harrera gune eta baliabide ofizialetaz baino ez dela jabetzen beraz.
Udaletxetik inor ere ez da Lakaxitara hurbildu
Momentuz, halere, udaletxetik inor ere ez da Lakaxitara hurbildu, ez uda hasieran, ezta orain ere, egoera kritiko bilakatzen ari dela. Oroitarazi beharra dago, bien bitartean, Martindozeneako aterpetxeko gunean onartzen ez dituztelako. 3 eguneko gehienezko epea dutela han egoteko, eta hortik aurrera kalean geratzen direla. Eta Espaianiako Estatuak baldintzak zorroztu dituelako. Izan ere, Espainiako Estatuan 30 egun baino gehiago daramatzaten migratzaileek ere, ez dute Martindozenea erabiltzeko eskubiderik.Hau ikusita, Lakaxita gaztetxera hurbildu gara, eta Gizarte Ongizate arloko Sergio Corchon zinegotzia, ezta udal teknikari bat ere, ez dela bertatik pasa esan digute, egoeraren berri euren begiekin jasotzeko.
Albiste hau Antxeta Media-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Andoaingo institutuan izan da Pape Niang, bere migrazio-esperientzia kontatzen. 16-18 urteko gazteek, aurrez Pape Niang, hasiera berri bat liburua irakurria zuten ikasleek, jakin-minez, gogoetez eta galderez bete dute aretoa. Bejondeiela, pertsona kritikoak heztea baita... [+]
Hendaiako komisarian deklaratu dute asteazken goiz honetan, eta segidan atxilotu dituzte, martxoaren 14an Korrika Irundik Hendaiara iragan zen egunean “talde antolatuan migratzaileak Frantziako Estatuan sartzen laguntzea” leporatuta. Zazpi herritarren aldeko... [+]
Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta... [+]
Kanporatze agindu mehatxua gainean du Moussa txantrearrak. Bizilagunak bildu dira prozesuari aurre egiten laguntzeko.
Juan Mari Aburto alkateak jai apartak izan direla esan arren, kale saltzaileek Aste Nagusian etengabeko tentsioa, jazarpena eta presentzia polizial neurrigabea bizi izan dutela kritikatu dute. Beren eskubideak babesteko neurriak adostu nahian uztailetik Bilboko Udalarekin... [+]
Bost urtean, Inor ez da ilegala proiektuak lau haizetara zabaldu ditu migratzaileen eskubideen aldeko lelodun kamiseta, jertse eta poltsak; elkarlana eta elkartasuna oinarri dituen ekimenak istorio eta bizipen ugari oparitu dizkigu; eta zoritxarrez, inoiz baino biziago... [+]
Neurria Texaseko (AEB) gobernadore Greg Abbott kontserbadorearen proposamena da. Migratzaileen aurkako beste hainbat politika erasokor aplikatu ditu aurretik: kontzertinen instalazioa, mugako patruilen sorrera, eta migratzaileen deportazioa estatu demokratetara autobusez.
Irungo eta Hendaiako herritarrak elkartu dira Santiago zubian, “Ireki zubiak, elkartasuna eraiki” lelopean ostegunean.
Uztailaren 6an, 18:00itan, Santiagoko zubian deitu dute kontzentraziora hainbat taldek, hala nola Bidasoa Etorkinekin, Irungo Harrera Sarea, edo Ongi Etorri Errefuxiatuak.
Han agertu zen, Hör Berlinen, Brava DJa, bere txapela gorri eta guzti Inor ez da ilegala leloa zeraman kamiseta jantzita. Orain hilabete pasatako kontua da eta spoilerra egin badizut ere, irakurle, amaiera horixe duen istorio polita kontatuko dizut gaur.
Aspaldian sarri ikusten dut kalean Inor ez da ilegala aldarria. Poltsan idatzita ez bada, jertsean; eta jertsean ez bada, kamisetan. Kolore askotan. Kolore guztiek, edozein izanik ere, eduki beharko baikenituzke eskubide berak. ARGIAk eta Mbolo elkarteak duela lau urte hasitako... [+]
Denda fisikoetara egin du salto Inor ez da ilegala proiektuak eta Euskal Herriko bost hiriburutan eskuratu ahalko ditugu.
Sekula pentsatu duzu, irakurle, non serigrafiatzen diren Inor ez da ilegala edo Lurra herriari deika proiektuetako kamiseta, jertse eta poltsak? Artizar serigrafia dugu honetan bidelagun.