Amalur Mendizabalek bera jo zuen ertzaina identifikatzeko salaketa jarri du


2013ko urriaren 8an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Amalur Mendizabal, epaitegi aurrean (Argazkia: Diario-octubre.com)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iñigo Iruin, Iker Urbina eta Iñaki Goioaga abokatek, Maite Aristegi diputatuak, Albero Unamuzaga senatariak, Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak eta Ikerne Badiola Kultura diputatuak lagunduta joan zen atzo epaitegira Mendizabal.

Amaiurreko senatariak adierazi du agintean zen ertzainari eskatu ziola bera nork jo zuen esateko, baina ez ziola datu hori eman. Gaineratu du ez zutela bera bakarrik zauritu.

Salaketaren helburua ertzain hori identifikatzea da, baita "erantzukizun politikoak" salatzea ere: "Gertakari horien erantzuleak aurpegia ematea espero dugu. Kolpea ertzain batek eman zidan, baina inguruan zituen pertsonek ez zuten geratu".

Bestalde, gogorarazi du 18 hilabete bete direla Ertzaintzaren politakada batek Iñigo Cabacas hil zuela, eta auzia argitu gabe dagoela oraindik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herrira
Eguneraketa berriak daude