Galdakaoko Torrezabal aretoan egin da Txapelketako lehen saioa, igande honetan. Ugartetxea mallabiarrak zuzenean lortu du finalaurrekoetarako txartela.
220 entzule batu dira igandean Galdakaon, Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako aurreneko kanporaketan. Sei bertsolari aritu dira kantuan, Maite Berriozabal gai-jartzailea gidari zutela: Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Iñaki Iturriotz Zuluaga, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Julen Erezuma Arzanegi, Beñat Ugartetxea Ostolaza eta Aitor Bizkarra Ruiz.
Egin beharreko ariketak egin ostean, epaileen puntuaketak batuta, honela geratu da sailkapena:
Beñat Ugartetxea Ostolaza 372,5
Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia 366,5
Julen Erezuma Arzanegi 356,0
Garikoitz Sarriugarte Onaindia 354,0
Iñaki Iturriotz Zuluaga 337,5
Aitor Bizkarra Ruiz 316,5
Ugartetxearen atzetik geratu direnek gainerako saioetako puntuazioei itxaron beharko diete, finalaurrekoetan kantatuko duten edo ez jakiteko. Hurrengo saioa Gautegiz-Arteagan jokatuko da urriaren 19an, 17:30ean.
Igandeko argazkiak eta informazio gehiago Josi Txapelketaren webgunean.
Maddalen Arzallus nagusi Xilabako bigarren kanporaketan
Larunbatean izan da Senperen Ipar Euskal Herriko Bertsulari Txapelketaren bigarren saioa. Battitt Crouspeyre, Lur Renteria, Maddi Sarasua, Maddalen Arzallus, Xumai Murua eta Miren Artetxe bertsolariek kantatu dute Larreko kulturgunean, eta Ihintza Ostolaza aritu da aurkezle lanetan.
Berrehundik gora entzule gerturatu ziren saiora, eta kanporaketaren egun berean Senperen Bertso Eskolen Eguna ospatzeak asko alaitu zuen giroa.
Ariketak amaituta, honela geratu ziren puntuazioak:
Maddalen Arzallus 224,00
Xumai Murua 216,00
Maddi Sarasua 212,50
Battitt Crouspeyre 183,00
Lur Renteria 174,50
Miren Artetxek, saioan kantatu arren, ez du Txapelketan parte hartzen.
Lehenengo kanporaketa Muskildin jokatu zen, eta Sustrai Colina izan zen garaile. Hurrengoa Aiherran izango da, urriaren 18an, 17:00ean.
Saioari buruzko argazkiak informazio gehiago Xilabaren webgunean.
Gernika-Lumoko Lizeo antzokian jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa. Saioa irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da gernikarra.
Ia 4.000 lagun elkartu dira Bilbao Arenan gaur arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean; Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak jantzi diete txapela Ibarzabali entzuleen txalo artean; Jone Uriagaz jokatu du buruz-burukoa.
Hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu da abenduaren 4an Larrabetzun; bete-bete egin da frontoia.
Galdakaoko kiroldegian jokatu da azaroaren 27an Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du larrabetzuarrak.
Etxebarriko frontoian jokatu da azaroaren 21ean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du durangarrak.
Sei kanporaketak jokatu ostean, osatuta geratu da finalaurrekoetan zerrenda.
Olalde aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du bilbotarrak.
Gorbea aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa urriaren 16an; finalaurrekoetarako txartela lortu du Abadiñokoak.