"Arrisku handikoa, segurtasuna orain!" pankarta aitzinean zutela, 30 bat alkatek eta Oronozko parkeko suhiltzaileek bidea itxi dute astearte arratsaldean, bi minutuz, Belateko tunelaren iparraldeko ahoan. Tunelak Europar Batasunak ezarritako segurtasun-eskakizunetara egokitzeko atzerapena salatu dute, eta nazioarteko garraioa errepidetik kentzea aldarrikatu dute.
Alkateek eta suhiltzaileek ohartarazi dute "tunelen arrisku-mailak okerrera egiten duela urtetik urtera eta kamioien bolumena handitu ahala". Gogoan dute, gainera, azkeneko gobernuek "15 urteko epea" markatu zutela Belateko tunelak segurtasun-araudira egokitzeko. "Epea amaituta, egungo Gobernuak deus egin gabe segitzen" duela salatu dute.
EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]
Trantsizio garaian Nafarroa Euskadi da eztarria urratu arte oihukatu genuenok beti begiratu izan diogu begi-zeharka, baina atentzio bereziz, “Komunitatean” gertatzen denari –hala esaten dugu batzuetan; beste batzuetan “Baskongadetan”, are... [+]
Kantabrian, obra publikoen kontratazioetako ustezko ustelkeria sarean nahasita egoteagatik atxilotu zuten API Movilidad enpresako Jose Luis Blanco, beste hainbat pertsonarekin batera. Enpresa horri, besteak beste, errepideak mantentzeko kontratua esleitu dio Gipuzkoako... [+]
Bizkaiko N-240 eta BI-625 errepideetan asteazkenetik aurrera kobratuko dizkiete bidesariak. Hiru garraiolari autonomoen elkarteak salatu du diputazioaren “kudeaketa zentzugabea” izan dela, eta gogorarazi du epai bat baino gehiago egon direla bidesarien foru arauak... [+]
Bidegi eta ASF-k auto ilara luzeak daudenean ordainlekuak irekitzeko sinatutako hitzarmena dagoela gogoratu du Cristina Laborda jarduneko alkateak.
A-8 eta A-63 autobideen arteko pasabidea ixtean auto-ilarak sortu dira. 6.200 hektareatik gora erre ditu abuztuaren 10ean Girondan (Frantzia) piztutako suteak. Landerara ere iritsi da eta 10.000 lagun inguru ebakuatu behar izan dituzte.
'Segurtasuna bizikletentzat' lelopean egingo da Gaintxurizketa gainera arteko martxa, urtarrilaren 15ean, eguerdiko 12:00etan. Errenteriko zumarditik abiatuko da txirrindulari talde bat, eta Zubimuxu biribilgunetik (Irun-Hondarribia) bestea. Hilaren 8an txirrindulari bat... [+]
Belateko tunela igarotzen duen N-121-A errepidearen inguruan sorturiko herri plataformak Nafarroako Gobernuari eskatu du kamioien trafikoa Leitzarango autobiatik desbideratu dezala. ikerketa bat egin du eta 2020an istripu hilgarrien %25 errepide horretan gertatu zen.
Espainiako Gobernuak 2024an autobietan garraiolari eta partikularrentzako ordainketa ezarriko duela agindu dio Bruselari, eta, ondoren, gainerako bideetara zabalduko duela.
2019ko abendutik Diputazioen esku dago AP-68 errepidearen kudeaketa. Bizkaian autopista erabiltzeko tarifa jarri zuten abian, baina Araban Laudio-Gasteiz tartea soilik dago “babestua” aiaraldearrentzat. Horren harira, AP-68 dohainik plataforma sortu dute zenbait... [+]
Trafiko eta Bide Segurtasuneko Foruzaingoko agenteak laguntza teknologikoko taldeko droneak erabiltzen ari dira N-121-A errepidean (Iruñea, Behobia), airetik zaintzeko “istripu bihur daitezkeen arau-hauste larriak”.
N-1 errepideko bidesariak "funtsezkoak eta ezinbestekoak" direla adierazi du Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok asteazken goizean Euskadi Irratian. Diru publikoarekin egindako errepideak erabiltzeagatik, herritarrei kobratzen zaizkien bidesariak garrantzitsutzat... [+]