Behobia-Donostiaren antolatzaileek ez dute El periódico de Aragon-ek plazaraturiko lasterkariaren heriotzaren berririk

  • Aragoiko egunkariak jakitera eman du Taustekoa (Aragoi) den 27 urteko lasterkari bat zendu dela aurtengo edizioan. Ategorrieta parean konortea galdu zuen eta Gurutze Gorriaren Kanpainako Ospitalean artatu ondoren, Donostia Ospitaleko ZIUra eraman zuten. Informazioa ez diote baieztatu lasterketaren antolatzaileek Berria-ri eta Eitb-k ere dio hil ala biziko egoeran dela gaztea.


2021eko azaroaren 18an - 11:05
Azken eguneraketa: 12:15

Helmugarako hiru kilometro baino ez zirela falta erori zen lasterkari gaztea, bihotz-geldialdi baten eraginez. Gurutze Gorriak artatu zuen han bertan, eta Donostiako Ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatera eraman zuten ondotik. El periódico de Aragon egunkariak plazaratu baldin badu ere aragoiarren heriotzaren berria,halakorik ez diote baieztatu Berria-ri lasterketaren antolatzaileek. Iduriz, 27 urteko aragoiarra da gaizki sentitu zen korrikalaria eta Iruñean dabil lanean.

DYAk lasterketaren bukaeran jakinarazi zuenez, bihotz geldialdia izan zuen 34 urteko beste lasterkari bat ere artatu zuten; kasu horretan bizia salbatu ahal izan zioten. Guztira lau dira Behobia-Donostia lasterketan hildako korrikalariak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: lasterketa
25-35 urte arteko gizon kirolari iaioak, larrialdietan bukatzen duten Behobia-Donostiako lasterkarien gehiengoa

Larrialdietan bukatu ohi duena ez da 20 kilometroko lasterketa egiteko prestatuta ez dagoelako; alderantziz, kirola egitera ohituta dauden 25-35 urteko gizonak dira gehiengoa, marka egin nahian topera joateagatik. Hala ziurtatu digu Donostiako ospitaleko mediku batek... [+]


2021-06-30 | Jon Torner Zabala
Iker Karrera
“Mendian korrika egiteak lehia sustatu duela esatea ez zait justua iruditzen”

Mendizaletasunak bizi dituen aldaketarik handienak batetik teknologiaren eta bestetik korrikalarien eskutik heldu direla aipatu ziguten maiatzeko Larrun aldizkarian elkarrizketatu genituen zenbait lagunek. Iker Karrera (Amezketa, 1974) eta Jone Urkizu (Azkoitia, 1979) mendi... [+]


2020-08-31 | ARGIA
Behobia-Donostia lasterketa bertan behera geratu da

Fortuna Kirol Elkarteak jakinarazi du koronabirusa dela-eta osasun segurtasuna bermatzerik ez dutela, eta beraz, azaroaren 8an jokatzekoa zen lasterketa ez dela egingo.


2017-06-05 | Goiena
740 korrikalari inguru batu ditu Lasterbidean lasterketak Oñatin

Euskal errepresaliatuen eskubideen aldeko nazio lasterketaren V. edizioa egin da gaur, domeka, Oñatin. Eguraldiak askorik lagundu ez duen arren, jende ugarik hartu du parte, bai patinetako lasterketan, bai distantzia motzeko korrika lasterketan, baita distantzia luzekoan... [+]


Bostongo Maratoian parte hartu zuen lehen emakumeak berriro egin du, 50 urteren ostean

1967an K. V. Switzer izenarekin erregistratutako korrikalari batek lasterketa historikoa egin zuen Bostongo Maratoian: gizonentzako lasterketa batean modu ofizialean parte hartu zuen lehenengo emakumea izan zen. Aurten berriro egin du, 70 urterekin.


2015-11-05 | Estitxu Eizagirre
Korrika dabiltzan Switzer eta Gibb guztiei

Igandean Behobia-Donostia maratoi erdia egingo dute korrika milaka herritarrek. Aro polita, dortsala soinean maratoia egin zuen lehen emakumea gogora ekartzeko. Halaxe egin du Jabier Muguruzak kantu honetan.


Zergatik hartu parte Behobia-Donostian

Korrikaren festa batzuentzat, negozio masifikatua besteentzat, aintzat hartu beharreko ekarpenak egiten ditu Behobia-Donostiak.


Korrika egitea pasio

Korrikalariz bete dira kaleak, eta seinale garbia da hori: bertan da Behobia-Donostia. Lasterketa arrakastatsuak alde onak eta txarrak ditu, baina datuek gero eta gizarte sedentarioagoa garela dioten garaiotan, kirolera gerturatzeko eta korri egitera animatzeko akuilu paregabea... [+]


Eguneraketa berriak daude