Desintentsifikatzeko bidea hartu duen Karrantzako Vista Alegre baserriaz duela gutxi idatzi genuen, eta antzeko hautua egin duen Baztango beste proiektu batekin gatoz aste honetan: Jauregia esnekiak. Anizen, familiaren behi esne ekoizpenarekin jarraitzea erabaki dute bertako bi semeek, baina ereduan aldaketa nabarmenak eginez. “2004 arte gure ekoizpen guztia esne industriara bideratzen zen, baina urte horretan gu geu eraldatzen hasi ginen, eta 2009tik, ez diogu ezer saltzen industriari”, azaldu du Mikel Azkarate Tomassone Jauregiako kideak.
2000. urtean hasi zen Azkarate aitarekin lanean, hasiera hartan eredu intentsiboan. Handik gutxira, ordea, Aitor anaiak haiekin lanean hasi nahi zuela eta lanpostu berria sortzekotan zirela, horretarako 30 behi gehiago jarri beharra zituztela esan zieten Nafarroako Gobernutik. Jauregiako kideek ez zuten hori nahi, ordea, eta bestelako ereduen bila hasi ziren. “Zer gertatzen zen? Nafarroan inork ez zuela etxean behi esnerik eraldatzen eta denok industriara saltzen genuela”, dio.
Bila hasi eta azkenean, Ipar Euskal Herrian topatu zuten haien galderaren erantzuna: “Han esperientzia handiagoa zegoen, eta datuek zioten hirugarren lanpostua sortzeko bederatzi tona gazta ekoitzi behar genituela”. Kalkulagailua hartu eta kalkuluak egiten hasi ziren: 9 tona gazta = 90.000 litro esne = 10 behi. “Datu horiek aurkeztu eta, azkenean, gobernuak gasnategia sortzea onartu zigun”. Behin anaia lantaldean sartuta, gazta ekoizpenari ekin zioten, eta eraldatzen zutenarekin eta 2008an Elizondon jarritako esnea saltzeko makinarekin, industriari saltzen zioten esne kantitatea txikitzen joan ziren.
Momentu hartan boom moduko bat bizi izan zutela kontatzen du Azkaratek, eta ekoizpen ekologikora salto egiteko aprobetxatu nahi izan zuten aukera. “Eredu ekologikoan hektareako bi behi eduki daitezke gehienez, eta guk momentuan 100 behi genituen 22 hektareatan”, dio. Berriz ere kalkulagailua atera, eta zera erabaki zuten: behi kopurua jaistea eta hurbilean nekazaritza uzten ari zen jendeari lurrak alokatzea. “51 buru ditugu gaur egun, 35 hektareatan”. Buru kopurua jaitsita ere, prozesu osoa haien gain hartzearekin, sei lanpostu dituzte gaur egun Jauregian.
Dena den, eredu aldaketarekin hasi zirenean antzeko esperientzia gutxi zeuden, eta onartzen dute hasmentan zailtasunak ere izan zituztela. Urte batzuk geroago, ordea, hartutako bidea egokiena dela argi dute: “Betiko ekoizpen industriala agortua dagoela uste dugu guk; arazo latzak sortzen ditu ingurumenean eta alor sozialean, herriak husten ari dira… badira bestelako eredu errentagarriak”. Hurbilean saltzen dituzte Jauregiako esnea, jogurtak, batidoak eta gazta: Baztan-Bidasoa inguruan eta Iruñean, eta dendez gain, kontsumo taldeetara eta hurbileko eskola txikietako jantokietara ere iristen dira. “Gure kabuz bilatu behar izan ditugu bideak, hanka sartuz, baina gaur egun nahiko egoera onean gaude”, amaitu du.
Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]
Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]
Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]
Urteak daramatza Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) bioaniztasun landatuaren inguruan lanean. “Hainbat proiekdu ditugu abian, eta horietako bat baratzeko hazien ingurukoa da”, azaldu du Nico Mendiboure Hazi Sareko kideak. Duela lau bat urte hasi... [+]
Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]
Herritarrak elkarren artean saretzea eta bizitza sozialerako espazioak bultzatzea da Xiberoko Kolektiboa elkartearen lan ildoetako bat. Bide horretan, baratze kolektiboa sortzeko aukera suertatu zitzaien 2020an Maulen, eta zalantzarik gabe, proiektuari ekitea erabaki zuten... [+]
Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]
Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]
Euskal literaturaren eta kulturaren topaleku garrantzitsuenetakoa da abenduaren 5etik 8ra egingo den Durangoko Azoka, eta 59. edizio honetan ere, Bizi Baratzeak bere postua izanen du, ARGIAkoaren ondoan.